Alexandra Feodorovna (errusieraz:Александра Фёдоровна;Darmstadt,Hesseko Dukerri Handia,Alemaniako Inperioa,1872koekainaren 6 –Jekaterinburg,Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboa,1918kouztailaren 17a)Errusiako enperatriza izan zen,Nikolas II.a Errusiakoaren emazte gisa etaErrusiako Inperioko azken agintaria. Ezkondu aurretikAlix Hessekoa eta Rhinekoa izenez ezaguna zen,Viktoria Erresuma Batukoaren biloba zen.Errusiako Eliza Ortodoxoak onartu zuen eta Alexandra Feodorovna izena eman zion. 1918anboltxevikeek erail zuten etxe batean preso zutela, eta 2000. urteankanonizatu zuten,Santa Alexandra Pasioaren Eramalea izenarekin.
Alexandra Errusiako azkenTsarina izan zen, eta Viktoriaren leinukoen arteanhemofilia transmititu zuenetatik famatuen artean dago. Bere senarrarenautokrazia abandonatzeko saiakerei erakutsi zion erresistentziagatik etaGrigori Rasputinengan zuen konfidantza dela eta popularitate eskasa izan zuen bere garaian,Romanov dinastiaren gainbeheran sakonduz.Lehen Mundu Gerran tsarraren falta zegoela eta, 1915 eta 1917 artean Inperioaren Erregente titulua izan zuen.