Augustoren agintaldian, Varo jeneral erromatarrak Germaniaren konkistari ekin zion, GermaniaRhin ibaiaz harago zegoen lurraldea izanik. Garai hartan, tribu germaniarrak ezagun bilakatu ziren armada erromatarrentzat. K. o.9an, Varo buru zuen armadak porrot itzela izan zuenTeutoburgeko Oihanean,Arminio buru germaniarraren aurka. Hala erromatarren aurreratzea galarazita, Rhin etaDanubio ibaiez harago dagoen egungo Alemania inperiotik kanpo geratu zen.
K. o.100erako,Tazitoren garaian, germaniar tribuak Rhin eta Danubioren ertzetan finkatzen hasi ziren, egungo Alemaniaren gehiena okupaturik.III. mendean mendebaldeko germaniar tribu handien sorrera gertatu zen: alamani,frankoak,saxoiak, frisiarrak, sikanbriarrak, turingiarrak... K. o.260 inguruan, germaniarrek Erromatar Inperioko muga (limes) gainditu zuten lehen aldiz, eta enperadoreen menpeko lurraldeetara sartu ziren.
Germaniako Erromatar Inperio SantuaEuropa erdialdeko zenbait herrialderen batasun politikoa izan zen,Erdi ArotikAro Modernoaren bukaera arte iraun zuena.962 urtean sortu zuten Verdungo Itunarekin.
Germaniako Erromatar Inperio Santuafrankoen ekialdeko erresumatik garatu zen.919tik936 arte, germaniar herriak (frankoak, saxoiak, suabiarrak eta bavariarrak) Heinrich Saxoniako dukearen aginpean batu ziren, zeinek errege titulua hartu zuen.
Odon I.a Handiak936an koroatu zutenAachenen. Erregearen autoritatea apezpikuak eta abadeak Inperioko printze izendatuz areagotu zuen.951n AdelheidLonbardiako erreginarekin ezkondu zen, eta, hortaz, Italiako iparraldea bere aginpean geratu zen. Erresumarekiko kanpoko mehatxuak geldiarazi zituen955eanhungariarrak mendean hartuz etaElba etaOder ibaien artekoeslaboak garaituz. Hori zela eta, Odon962an Erroman, enperadore izendatu zuenAita Santuak.
Inbestiduren auziaErdi ArokoEuropan botere erlijioso eta sekularren arteko gatazkarik garrantzitsuena izan zen.Elizako karguak nork, enperadoreak ala aita santuak, zuen izendatzeko ahalmena zela-eta hasi zenXI. mendean, Heinrich IV. eta Gregorio VII.aren artean. Anatematuta, EnperadoreaCanossan1077an Aita Santuaren aurrean makurtu zen. Azkenean,1122an, behin behineko bakea iritsi zenWormseko Itunari esker. Aita Santuen eta enperadoreen arteko gatazkek luzeago iraun zuten, harik eta IparraldekoItalia guztiz alemaniarren eskutik at geratu zen arte.
Auziak, 50 urtez gerra zibila eragin ondoren, enperadoreen boterea murriztu zuen, goiko noblezia eta elizgizonen mesedetarako. Epe luzean, enperadorearen boterearen murrizketak Alemania banandurikXIX. mendera arte ezarri zuen. Aita Santuari zegokionez, boterea handitu zuen.
Beste gatazka bat Inperio barneko nagusitasunarengatikHohenstaufen etaWelf (Guelfo bezala ere ezaguna) etxeen artekoa izan zen. Welf etxeko Bavaria eta Saxoniako dukea, Heinrich Harroa enperadoregai nabarmendua izan zen, baina bere boterearen eta joera oldarkorraren beldurrez, Hohestaufen leinuko Konrad III.a aukeratu zuten hauteslek.
Konrad III.ak bi dukerriak kendu zizkion, baina Heinrich Lehoia semeak berreskuratu ahal izan zituen. Bavaria itzultzerakoan (1156) nolabaiteko konpromisoa hartu zuten bi alderdiek,Austria dukerri bereizia bihurtuta. Nolanahi ere,1176an, Legnano batailaren ostean,Frederiko I.a Bizagorri enperadoreak berriro dukerriak kendu zizkion, lurralde zabal horiek jabetu nahi zuten beste printze germaniarren laguntzarekin. Frederick I.ak Aita Santuarekin bakea lortu zuen berriro1177anVenezian.
Frederick II.ak (1212-1250), halere, Italiako konkistari berrekin zion, Aita Santuaren kontrako gatazka berriz irekiz. Borroka horretan hiru aldiz jaso zuen anatema enperadoreak. Inperioan, botere zabalak eman zitzaizkien elizako botereei zein sekularrei, zeinek benetako estatu independienteen sorrera ekarri zuen. Frederick II.aren heriotzaren ostean, Hohenstaufen leinuak krisialdia ezagutu zuen, urte batzuetan enperadorerik ez baitzegoen Inperioan.
Gatazka politikoez gain, beste prozesu batzuk gertatzen ari ziren Alemanian aldi berean. Nagusienetakoa ekialderako hedapena izan zen.
Goi Erdi Aroan,Europa osoan populazioa bizkor hazi zen. Oihanak eta padurak soro bihurtzeak, nahiz eta era masiboan gertatu, ezin izan zuen elikagai aski hornitu.Ostsiedlung prozesuan, alemaniarrakElba etaSaale ibaiez bestaldean kokatu ziren, non eslaboak bizi ziren.
XII. mendetik aurrera hiri berriak sortu ziren gaztelu, jauregi, monasterio edo gotorlekuen ondoan Inperioko lurralde osoan. Hirietan, askatasun eta eskubide bereziak jarri ziren indarrean, landetako populazioak jaun nobleen menpeko jarraitzen zuen bitartean. Partikularki, zenbait hiri Inperioko Hiri Aske bihurtu ziren. Horrek esan nahi zuen ez zeudela inolako jaunaren azpian, ez sekular ez erlijioso, baizik eta Enperadorea zuten buru bakarra.
Hiriak, oro har, ibilbide luzeko merkatari dirudunek kontrolatzen zituzten. Esku langileek gremioak osatzen zituzten, arautegi zorrotzen azpian, hirien gaineko kontrola bereganatu nahian. Ekialdeko eta iparraldeko salerosketak ugaldu ziren,Lübeck buru zuenHansako Liga garatzen zen heinean.
Nolanahi ere, Hansan ez zeuden bakarrik Inperioaren azpiko hiria baturik,Herbehereetakoak,Norvegiakoak etaIngalaterrakoak ere bazeuden. Batasun horiXIII. mendean sortu zenKolonia eta beste 29 hiriren artean, amankomuneko interesak babesteko asmotan. Merkataritza-pribilejio andana jaso zituen batasun horrek, batik bat Ingalaterran,Flandrian etaErrusian ere.
Federazio hau, Hansa1343an deituta,Danimarkari gerra egitera ausartu zen. Garaituta, Danimarkak kalteordainak ordaindu behar izan zituen, batasunaren ahalmen ekonomikoa handituz. Hurrengo urteetan, merkataritza gune berriak zabaldu zituenIparraldeko Europan. Honela, nekazaritza eta nolabaiteko industria garatu ahal izan zituen, baita ubide eta errepideen eraiki ere.
Nolanahi ere,XV. mendearen amaieran batasunaren desintegrazio hasi zen.Europan estatu subiranoen garapenarekin,Amerikako aurkikuntzarekin eta Herbehereetako zein Ingalaterrako itsaso nagusitasunarekin bizkortu zen Hansaren gainbehera.
XVI. menderako, Germaniako Erromatar Inperio SainduanEliza Katoliko politikeriak eta ustelkeriak nahigabea hedatu zuten. Jokabide maltzur horiekMartin Luther apaiz alemaniarrak salatu, eta, aldatzen saiatu zen.Wittenbergeko elizako atean,1517an, indulgentzien kontrako tesiak iltzatu zituen, Erreformari hasiera emanez.
Lutherren tesiek Elizaren hierarkiaren oposizioa topatu zuten. Izan ere,1521eanKarlos V.a buru zuenWormseko Dietan Lutherren ideiak arbuiatu ziren era ofizialean. Edonola ere, Inperioan zehar Erreformako tesiak azkar eta luze zabaldu ziren. Haiei aurre egiteko,Loiolako Inaziok sortutakoJesusen Lagundiak, batik bat, bultzatu zuenKontra-ErreformaAlemanian1545etik aurrera. Erdialdeko zein Ipar-ekialdeko Alemania guztiz protestante zeuden jadanik, eta mendebaldeko zein hegoaldeko Alemaniak katoliko segi zuten.
Apaiz erreformatzaileen erretolikari eutsita,Suabia,Frankonia etaTuringiakonekazariak jaunen aurka matxinatu ziren1524an. Hala ere, tokian tokiko printzeek altxamenduak menderatu ahal izan zituzten. Erreformatzaile eta Katolikoen arteko borrokek gehiago iraun zuten, aldiz. Katolikoen buru zen Karlos V. enperadoreak protestanteak1546an garaitu zuen. Alabaina,1555ekoAugsburgeko Bakearen bidez, fede lutertarra onartu zen. Halaber, itunean,Cuius regio, eius religio printzipioaren azpian adierazi zen estatukoerlijioa gobernatzailearen erlijioa izatekoa zela.
Katoliko eta protestanteen arteko gatazkaren erpina Hogeita Hamar Urteko gerrarekin (1618-1648) etorri zen. Aldi berean, zio politikoak tartean ere bazeuden: Inperioko zenbait estatuk bere boterea handitu nahi zuten, eta enperadoreak batasun politikoa eta erlijiosoa lortu nahi zuen.
Bohemiako noblezia enperadorearen kontra matxinatzean hasi zen borroka, berehalaEuropa osora zabaldu zen arren.Espainiak enperadore katolikoaren alde egin zuen, etaDanimarkak,Suediak nahizRichelieu kardinalekoFrantzia katolikoak ere (Habsburgotarren nagusitasunaren beldurrez) printze protestanteen alde.Alemania gerrako eszenatoki nagusia izan zenez, herrialdeko zonalde zabalak suntsiturik suertatu ziren, haren populazioaren heren bat gutxi gorabehera hil zen eta txirotasuna nagusitu zen nonahi.
Gerra1648an amaitu zenWestfaliako Bakea sinatzerakoan. Enperadoreak Frantziaren eta Suediaren onurako lurraldeak galdu zituen.Herbehereek,de facto 80 urtez independiente egon ondoren, Inperio Sainduade jure utzi zuten. Enperadorearen boterea, honela, murriztu zen tokian tokiko printzearen mesedetan.
Prusia izan zenWestfaliako Bakeetan etekin handienetakoa atera zuen Inperioko estatua, EkialdekoPomerania eskuratu baitzuen. Baina estatu aski handia zen horren aurretik ere,1618anPrusiako Dukerria etaBrandenburgeko Margraverria batu zirenetik, hain zuzen.[1] Inperiotik kanpo lurraldeak ere bazituenez,1701ean Prusian Erregeko titulua (ez Prusiako erregea, enperadorea ez eragoztearren) hartu zuen Frederiko I.ak.
Lurraldearen auzia nahiko korapilatsua zen: batzuk "Alemania Handia" sortzearen aldekoak ziren, Austriako alemaneraz aritzen zen lurraldeekin batera, eta besteek "Alemania Txikia" sortzearen aldekoak ziren, zerbait Inperio Estatu oiak batuz. Gainera, herria eta koroiaren botere banaketaz ere ados egotea ezinezkoa zen.
1848ko martxoan,Iraultza hasi zen Alemanian. Antzinako auzia berriro piztu zen: derrigorrezkoa zen Alemaniaren lurraldea definitzea Alemania Estatu nazionala izateko. Lehendabiziko Parlamentuak,Frankfurten sortua, Estatupangermaniko bat sortzea ezinezkoa zela ulertu zuen, Austria hor zegoen eta. Hori zela eta, "Alemania Txikia" sortzea erabaki zen, betiPrusiaren nagusitasunaren menpe.
Otto von Bismarck
ParlamentuakPrusiako erregeari, Alemaniako enperadorea, eskatu zion botere sakratuari uko egitea eta herriko borondatearen betetzaile izatea.1849an erregeak errefusatu zuen proposamena eta alemaniarren batasuna ezin zen lortu.
Ezbehar ekonomikoa,1919koVersaillesko Itunaren baldintzek eta mundukoDepresio Handiak eragina, partidu antidemokratikoen babesaren jatorri nagusienetariko bat izan zela uste dute. Gainera, gudan zehar, Alemaniako garaipen ziurraren ideia bakarra mantendu zen. Hori dela eta, erreza zen esatea,Dolchstoßlegende teoriaren arabera, partidu demokratikoek (eta baita komunistak eta juduek ere) aberriari saldu zutela eta porrota eragin.
1932ko uztaila eta urriko hauteskundetan,Langileen Alemaniako Nazional-Sozialista Partiduak %37,3 eta %33,0 hurrenez hurren lortu zuen. Ezegonkortasun politikoa eta gobernu sendo bat osatzearen ezintasunak gobernuko presidenteari kantzelari (Präsidialkanzler) hautarazi zuten, Parlamentuaren zeregina izan arren.1933kourtarrilaren 30an, NSDAPen presioaren ondorioz, presidenteak (Estatuko burua)Paul von HindenburgekAdolf Hitler, NSDAPko liderra, hautatu zuen Gobernu burua. Hindenburg,Lehen Mundu Gerran zehar kantzelaria, hilaren ostean, bi karguak batu zuten etaAdolf Hitler Estatu eta Gobernua burua izan zen. Hau Alemania Nazi edoHirugarren Reicharen hasiera deitu dute.
Guda osoan zehar, Estatu alemanak inoiz hain zabal eta bihozgabe milioika pertsonen (juduak,ijitoak,homosexualak...) sarraskia antolatu eta burutu zuen bai Alemanian bai lurralde okupatuetan.Genozidio horiHolokausto edoShoá izena du.
Alemaniako Errepublika Federala bere burua lehengo Alemaniaren oinordeko politikotzat hartzen zuelako (genozidio eta guda-krimenak barnean), kriminalen jazarpenak, hasieran epela, zirela eta, alemaniar belaunaldi berriei nazien garaian bere aita-amen jarrerak arbuioa eragin zioten. Hutsune horrek1968 urtean ikasle matxinadak eragin zituen Alemania osoan. Gazte hauen izaera kritikoa eskolatik bertatik hasi zen, autoritarismo eta sasi-abertzalearen kontrako jarrerak erakusten, eta batez ere, eraso-guden galarazpen konstituzionala lotuta.
Alemaniako Errepublika Demokratikoa, aldiz, bere burua antifaxista gudariek sortutako Estatu berritzat hartzen zuen. Hori zela eta, eta baita partidu bakarraren hegemonia dudatan ez jartzeko inoiz ez zuten egin hausnarketa sakonik guda garaian gertatukoari buruz. AEDko autokritika ezak gaur egun xenofobiarekin lotutako eraso gehienek Ekialdeko Alemanian izatea eragin du.
1990eko Alemaniaren bateratzeak mota guztietako ondorioak izan zituen:Nazio Batuen bake-inposaketaren operazioetan partaidetza batua, atzerritarren partizipazioari bizitza alemaniarran ikuspuntu kritiko berria, eta bateratzearen kostu ekonomiko handiak.
Alemania birbateratuakXIX. mendeko ohiturak mantentzen ditu: sufragio unibertsala eta Parlamentuko estruktura,Reichstag garaian garatua. Lurraldeko jarraitutasun ere mantendu du:Bi gehi Lau Akordioak, Alemania birbateratuaren hasierako nazioarteko akta, "Alemania Txikia"ren ideia berretsi du. Akordio honen bitartez, sobietar Armadak pixkanaka-pixkanaka ekialdeko Alemaniatik alde egingo duNATOk eskualdea errespetatzen duen bitartean eta ez du bere tropak hortxe kokatzen.
Abenduaren 30ean, 3 eta 8 urteko bi ume hil ziren Alemanian, sute baten ondorioz. Etxebizitzan hamaika seme-alaba zituen 42 urteko emakumezko bat bizi zen[3].
2015ekourtarrilaren 8an, Alemaniako erizain batek 30 gaixo inguru hil zituela adierazi zuen. 2003 eta 2005 bitartean Delmenhorst klinikan gertatu zen[4].
Urtarrilaren 16an, Kahled Idris BahrayDresdenen hilik topatu zuten errefuxiatu gaztea eraso xenofobo baten ondorioz hil zela jakin zen[5].