Alemaniako Batasun Demokrata Kristaua[1] (alemanez:Christlich Demokratische Union Deutschlands,CDU)Alemaniako alderdi eskuindar handiena da.Bavarian ez da aurkezten,CSUa daland horretako alderdi kontserbadore handiena.Bundestagen CSUrekin koalizioan lan egiten du.
Alemaniako alderdikristau demokrataren oinarriak1870ean sortutako Zentroko Alderdian daude. Alderdi hau Alemaniakokatolikoen interesak defendatzeko sortu zen, berezikiOtto von Bismarcken politika zapaltzaileei aurre egiteko. Alemaniako Inperioko azken aldian etaWeimarko Errepublikan gobernu askotan parte hartu zuen.
- 1933an Zentroko alderdia desegin zen.
- Bigarren Mundu Gerraren ondoren CDU alderdi kontserbadorea sortu zen, baikatolikoak, baitaprotestanteak ere izaera kristaua zeukan alderdi bakarrean biltzeko asmoz.Konrad Adenauer izan zen lehen buruzagia.
- 1949-1963 bitartean Alemaniako Errepublika Federaleko gobernua gidatu zuen, Adenauerren eskutik.
- 1969anSPDk etaFDPk osatutako gobernuak CDU oposizioan utzi zuen. Oposizioan zela, politika eta ekonomia kontserbadore berria bereganatu zuen.
- 1982anFDPrekin koalizioa osatu eta gobernura itzuli zen,Helmut Kohlen gidaritzapean.
- 1990ekourriaren 3an Alemaniako Errepublika Demokratikoa deuseztatu zen eta Alemania biek bat egin zuten. Kohlek gobernuan jarraitu zuen, nahiz eta bere babesa murriztu.
- 1998ko hauteskundeak galdu ostean,Helmut Kohlek alderdiko buruzagitza utzi zuen. Wolfgang Schäuble izendatu zuten alderdi buru.
- 2000ko hasieran Wolfgang Schäublek dimititu egin zuen eskandalu ekonomikoak zirela eta.Angela Merkelek hartu zuen alderdiko buruzagitza.
- 2005eko hauteskundeetan CDU-CSU koalizioak garaipen estua lortu zuen SPDren gain. Angela Merkelek gobernua osatu zuen SPDrekinGroße Koalition edo koalizio handia itzarmena sinatuz.
- 2014koabenduaren 9an, CDU batasun kristau-demokratakAngela Merkel Alemaniako kantzilerra aukeratu zuen alderdiko buru izaten jarraizteko % 96,7ko babesarekin[2].
Alemaniako parlamenturako hauteskundeak[3]| Urtea | botoen %a | legebiltzarkideak |
|---|
| 1990eko Alemaniako hauteskundeak | %36,7 | 268 (662tik) |
|---|
| 1994ko Alemaniako hauteskundeak | %34,2 | 244 (672tik) |
|---|
| 1998ko Alemaniako hauteskundeak | %28,4 | 198 (669tik) |
|---|
| 2002ko Alemaniako hauteskundeak | %29,5 | 190 (603tik) |
|---|
| 2005eko Alemaniako hauteskundeak | %27,8 | 180 (614tik) |
|---|
| 2009ko Alemaniako hauteskundeak | %27,3 | 194 (622tik) |
|---|
| 2013ko Alemaniako hauteskundeak | %34,1 | 255 (630tik) |
|---|
| 2017ko Alemaniako hauteskundeak | %26,8 | 200 (709tik) |
|---|
| 2021ko Alemaniako hauteskundeak | %27,3 | 152 (736tik) |
|---|