Aleazio (Heg.)[1][2] edometal-nahasturak[2] bielementu kimikoren edo gehiagoren nahasteak dira, elementuetako batmetala denean eta material berriak ezaugarri metalikoak dauzkanean. Substantzia metaliko berriak bere osagaiek ez dauzkaten ezaugarriak eduki ohi ditu (batzuetan oso ezberdinak).
Gehienetan aleazioak beste elementu batzuen ezaugarriak hobetzeko sortzen dira. Esaterako,altzairua bere osagai nagusia denburdina baino gogorragoa da. Aleazio baten ezaugarri fisikoak, hala noladentsitatea,erreaktibotasuna,Youngen modulua edoeroankortasun elektriko etatermikoa, ez dira askorik aldatzen jatorrizko elementuen aldean ipiniz gero, baina ingeniaritzarako dituen propietateak, hala nolatrakzioarekiko erresistentzia edoindar ebakitzaileekiko erresistentzia, asko alda daitezke. Honen zergatikoa aleazioa osatzen duten elementuenatomoen tamaina ezberdintasuna izan daiteke; izan ere, atomo handiagoekkonpresio-indarra sortzen dute inguruko atomoetan, eta atomo txikiagoek trakzio-indarra sortzen dute. Horri esker, aleazioek elementu puruek baino hobeto jasaten dituzte deformazioak, azken hauetan atomoak askeago mugitzen baitira.
Aleazioek ezberdintasun handiak erakuts dezaketeezpurutasun-kantitate txikiak gehituta ere. Esaterako, aleazioferromagnetikoerdieroaleetan ezpurutasun txikiak sartuz propietateak asko aldatzen dira[3][4].
Zenbait aleazio bi metal edo gehiago nahastuz sortzen dira.Letoia kobrea eta zinka nahastuz sortzen da.Brontzea eztainuz eta kobrez osatutako nahastura bat da.
Metal puruetan ez bezala, aleazio gehienek ez daukateurtze-puntu bakarra, baizik eta urtze-tarte bat. Tenperaturen tarte horretan materialaegoera gotor eta egoeraisurkariaren nahaste bat da. Urtzea hasten den tenperaturarisolidus deitzen zaio, eta urtzea amaitzen den tenperaturariliquidus.
Aleazioak beren osagai-kopuruaren arabera sailka daitezke:
aleazio bitarra bi osagai dauzkan aleazioa da
aleazio hirutarra hiru dauzkana
eta abar.
Beste modu batera ere sailka daitezke, eraketa-metodoaren arabera:
ordezkapen-aleazioak osagaien atomo-tamaina antzekoa denean eta atomo batek beste bat ordezkatzen duenean sortzen dira
aleazio interstizialak osagai baten atomoak bestearenak baino askoz txikiagoak direnean eta atomo handiagoen arteko tarteetan sartzen direnean osatzen dira.
Industrian gehien erabiltzen diren aleazioak hauek dira:
Altzairua: Burdinazko aleazioa da, pisuaren %0,008 eta %1,7 arteko karbono kopuru aldakorrarekin. %1,7tik gora (%6,67ra arte) fundizio izatera igarotzen da.
Altzairu herdoilgaitza: altzairuzko aleazio gisa definitzen da, eta gutxienez %10etik %12ra bitarteko masa duen kromoa du.
Alnikoa: Batez ere kobaltoz (%5), aluminioz (%8-12) eta nikelez (%15-26) osatuta dago, baina kobrea ere izan dezake (%6), batzuetan titanioa (%1) eta gainerakoa burdina.
Alpaka: Aleazio hirutarra da, zinkez (%8-45), kobrez (%45-70) eta nikelez (%8-20) osatua.
Amalgama: Merkurioa eta beste metal baten arteko nahasketa da.
Brontzea: Kobrezko eta eztainuzko aleazio metalikos da, non lehena oinarria den eta bigarrena %3tik %20ra bitarteko proportzioan agertzen den.