Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Aldagai kualitatibo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Sakontzeko, irakurri: «Aldagai estatistiko»

Estatistikan,aldagai kualitatiboa edoaldagai kategorikoa,datu kualitatiboak edodatu kategorikoak ere deituak, kualitate edo nolakotasun huts bat, eta ez kopuru bat, adierazten duten aldagaiak dira, elementuakkategoria ezberdinetan sailkatuz. Adibidez, "sexua" (gizon, emakume) eta "egindako kalteak" (arinak, ertainak, larriak) aldagai kualitatiboak dira.

Aldagai kualitatiboaknominalak edoordinalak izan daitezke, kategoriak ordenatu daitezkeen edo ez. Horrela, sexua aldagai kualitatibo nominala da, bi sexuak ezberdinak soilik baitira. "Egindako kalteak" (arinak, ertainak, larriak) aldagaia, berriz, aldagai kualitatibo ordinala da, kategoria ezberdinetan ordena edo mailakatze bat definitzen delako.

Adibidea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Langileei egindako inkesta batean egindako galderetan, aldagai kualitatiboak nominalak edo ordinalak diren sailkatu dira:

ALDAGAI KUALITATIBOAK
Aldagai nominalakAldagai ordinalak
Joera politikoa (eskubi, ezker, zentro)Ikasketa maila (behe, ertain, goi)
Enpresako sailaZuzendaritzaren balorazioa (eskasa, ertaina, ona)
Lanpostu mota (zuzendaritza, staff, ofiziala, peoia)Soldata (txikia, handia)

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Aldagai_kualitatibo&oldid=9263100"(e)tik eskuratuta
Kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp