| Alberto Matxinbarrena | |||||||||||||||||||||||||||
|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||||||||||||||||||||||||
| Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||
| Jaiotza | Donostia, 1888komartxoaren 31 | ||||||||||||||||||||||||||
| Herrialdea | |||||||||||||||||||||||||||
| Heriotza | Guadarrama, 1923kouztailaren 19a (35 urte) | ||||||||||||||||||||||||||
| Heriotza modua | berezko heriotza:tuberkulosia | ||||||||||||||||||||||||||
| Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||
| Heziketa | Madrilgo Unibertsitatea | ||||||||||||||||||||||||||
| Hizkuntzak | gaztelania | ||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||
| Jarduerak | futbolaria | ||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||
| Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||
Alberto Matxinbarrena Agirrebengoa ezizenezMachim (Donostia,1888komartxoaren 31 -Guadarrama,1923kouztailaren 19a) gipuzkoar futbolaria izan zen, erdilari moduan aritu zenaRealean etaMadrid FC (Real Madril) taldean.Fermin Matxinbarrena politikariaren iloba zen.
Alberto Matxinbarrena haurra zela DonostiakoAurrerá FC taldean hasi zen atezain postuan jokatzen eta 10 urte zitueneanEaso A.C. taldeak fitxatu zuen. 16 urte zituelaSan Sebastian Recreation Club taldea sortu zen, Realaren aurrekaria, eta bertan aritu zen desegin zen arte[1].Gazte mailako Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen lau urtetan jarraian, 1908 eta 1911 artean[2]. DonostiakoClub Ciclista taldeak 1909an izan zuen Kopa txapelketan ez zuen parte hartu, ezta 1910anVasconia Sporting izenarekin jokaturiko finalean ere.
Realean hasi zen berriz jokatzen eta 1913anErrege Kopako finala jokatu zuenBartzelonaren aurka. Bi partidutara jokatzekoa zen finala baina aurrenekoan 2-2 egin zuten eta bigarrenean 0-0. Horren ondorioz hirugarren partida bat jokatu zen eta kataluniarrak 2-1 nagusitu ziren. Hiru partidak Bartzelonako La Escopidera zelaian jokatu ziren[3].
Arkitektura ikasketak egiteraMadrilera joan zen eta Madrid FC (geroraReal Madril bihurtuko zena) taldean eman zuen izena. 1913an ordea Realarekin partida jokatua zen eta ondoren Real Madrilekin jokatu zuen. Legez ezin zuen jokalari batek bi taldetan jokatu etaCaso Machimbarrena izenaz ezagutu zen auzia sortu zen. Halakoa izan zen sortu zen saltsa Federazioak legea aldatzea erabaki zuela[4]. Karisma handiko jokalaria zen eta 1917an madrildarrek Kopa irabazi zutenean Matxinbarrena izan zen taldeko kapitaina. Denboraldi horretanRené Petit gazte bat (17 urte) izan zuen taldean eta Matxinbarrenak erdilariaren ofizioa irakatsi ziola esaten da[1]. 1917. urteko udazkenean René Petit akizetarra IrungoReal Unión taldera joan zen eta arrakasta handia izan zuen.
Kopako final handia Bartzelonan jokatu zen etaGetxoko Arenas izan zuten aurkari. Partida 0-0 amaitu zenez bigarren partida bat jokatu behar izan zen. Getxoztarrak aurreratu ziren eta Matxinbarrenak berdintzeko aukera argia izan zuen baina penaltia hutsegin zuen. 75. minutuan René Petitek berdindu zuen eta luzapenean sartu zuten madrildarrek bigarrena[2].
Bost denboralditan 22 partida jokatu zituen Real Madrilekin, garai hartan partida gutxi izaten ziren urtean zehar, eta guztira 5 gol sartu zituen.
Ikasketak amaitu eta Donostiara itzuli zen. 1918 eta 1922 artean Realarekin jokatu zuen berriz. Ez zen talde indartsua, jokalari falta handia baitzuen[5], eta 1919koGipuzkoako txapelketa izan zen lortu zuen titulu bakarra.
1923. urteantuberkulosiak jotaGuadarramako (Madril) sanatorio batean ingresatu zuten eta bertan hil zen uztailaren 19an[6].
Alberto Matxinbarrenaren omenez 1924ko azaroaren 1 eta 2an bi partida antolatu ziren. Larunbatean Real Madrilek eta Real Sociedadek elkarren aurka jokatu zuten eta madrildarrak 3-2 nagusitu ziren. Igandean Madrilgo beteranoen bi talderen arteko partida izan zen, 1904ko taldea eta 1916ko taldea. Zaharrenek 3-0 irabazi zuten[7]. Fernando López Quesada jokalari ohia izan zen sustatzailea eta bilduriko dirua Matxinbarrenaren estatua bat egiteko erabili zen. 1925ean egin zuten brontzezko estatua eta Chamartíngo zelaietan jartzekoak baziren ere Real Madrileko lehen taldearen aldagelatan ezarri zen[2] eta bertan dirau argentinar jatorrikoSotero Aranguren futbolariaren estatuarekin batera[4].
| Kluba | Urtea(k) |
|---|---|
| Real Sociedad | 19??-1913 |
| Madrid FC (Real Madril) | 1913-1918 |
| Real Sociedad | 1918-1922 |