Albert Marth (Kolobrzeg,1828komaiatzaren 5a -Heidelberg,1897koabuztuaren 5a),[1]astronomoalemaniarra izan zen. Bere lan nagusiaIngalaterran etaIrlandan egin zuen.
Berlingo Humboldt Unibertsitateanteologia ikasi ondoren, astronomia eta matematikarekiko zaletasunakKönigsbergeko Unibertsitatean, C. A. F. Petersen zuzendaritzapean, astronomia ikasi zuen.[2] 1853an Ingalaterrara joan zenGeorge Bishopekin lan egiteko. Bishop ardoen merkataria zen baina baita ere astronomia zalea eta Londresko behatokia finantzatu zuen (1836tik 1861era arte). Garai hartan, astronomian ordaindutako lanak nahiko arraroak ziren. Behatokian Marthek lan egin zuen.
Ondoren, 1862tik 1865ra,William Lassellen laguntzaile gisa lan egin zuenMaltan.Izar bikoitzetan ere lan egin zuen, 1864anNGC 30 aurkitu zuen. 1883tik 1897ra IrlandakoMarkree Behatokian lan egin zuen eta bertan bigarren zuzendaria izan zen.[3]
Eguzki sistemako gorputzen efemeride ugari egin zituen. Hainbat planetaren beste planeta batzuetako igarobideen kalkuluak ere egin zituen, Lurraren iraganak Martetik eta beste asko iragarrita. Bere ibilbidean 600nebulosa aurkitu zituen.[4] Ezagututako lehenasteroideetako bat ere berak aurkitu zuen,29 Anfitrita, etaNGC 3,NGC 4 etaNGC 15galaxiak.
- Discovery of a New Planet, Amphitrite (1854), Monthly Notices of the Royal Astronomical Society, 14. liburuki, 151 or.
- Epphemeris of the Smaller Satellites of Saturn (1865), Astronomical Register, 3. liburuki, 122-123 or.
- Ephemerides of the satellites of Saturn, 1888-89 (1888), Monthly Notices of the Royal Astronomical Society, 48. liburuki, 398 or.
- Ephemeris of the Satellites of Uranus, 1891 (1891), Monthly Notices of the Royal Astronomical Society, 51. liburuki, 179 or.
- Ephemeris of the satellite of Neptune 1889-90 (1890).
- Ephemeris for physical observations of Mars, 1896-97 (1896),Monthly Notices of the Royal Astronomical Society, 56.liburuki, 516 or.
Bi eponimo ditu: