Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Albania

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Europako estatuari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Albania (argipena)».
Albaniako Errepublika
Republika e Shqipërisë
Ereserkia:Himni i Flamurit
Goiburua:Ti Shqipëri më ep nder më ep emrin shqipëtar
("Albaniarren fedea albanismoa da")

Albaniako bandera

Albaniako armarria
Geografia
HiriburuaTirana
41°19′44″N 19°49′4″E
Azalera28.748 km² (139)
Ura %5,7
Punturik altuenaKorab(en)Itzuli (2.764 m)
Punturik sakonenaAdriatikoa (0 m)
KontinenteaEuropa
MugakideakGrezia,Ipar Mazedonia,Serbia,Montenegro,Europar Batasuna etaKosovo
Administrazioa
Gobernu-sistemaSistema parlamentario
Albaniako presidenteaBajram Begaj
Albaniako Lehen MinistroaEdi Rama
LegebiltzarraAlbaniako Parlamentua
Epai autoritateaSupreme Court of Albania(en)Itzuli etaConstitutional Court of Albania(en)Itzuli
Harreman diplomatikoakIkusi mapa Wikidatan
Zeren kide
Demografia
Biztanleria2.811.655
Dentsitatea97,8 bizt/km² (63)
Talde etnikoak
Hizkuntza ofizialak
Erabilitako hizkuntzak
Ezkontzeko adinagenero guztiak: 18
Emankortasun-tasa1,784(2014)
Eskolaratu gabeko umeak5.693(2012)
Alfabetizazioa% 97(2012)
Bizi-itxaropena78,345(2016)
Giniren koefizientea30,8(2019)
Giza garapen indizea0,796(2021)
Ekonomia
MonetaAlbanian lek(en)Itzuli (L)
BPG nominala13.039.352.743,962 $(2017)
BPG per capita4.537 $(2017)
BPG erosketa botere paritarioa37.192.434.064 nazioarteko dolar(2017)
BPG per capita EAPn12.943,445 nazioarteko dolar(2017)
BPGaren hazkuntza erreala3,4 %(2016)
Erreserbak3.588.583.656 $(2017)
Inflazioa2,2 %(2016)
Historia
Sorrera data:1912koazaroaren 28a
Bestelako informazioa
Aurrezenbakia+355
ISO 3166-1 alpha-2AL
ISO 3166-1 alpha-3ALB
Ordu eremua
ikusi
Elektrizitatea220 V. 50 Hz.Schuko etaeuropar loki
Internet domeinua.al
kryeministria.al…

Albania[1] (albanieraz:Shqipëri/Shqipëria), ofizialkiAlbaniako Errepublika (albanieraz:Republika e Shqipërisë;ɾɛpuˈblika ɛ ʃcipəˈɾiːs ahoskatua)Europako hego-ekialdean dagoen errepublika da,Balkanetan alde batetik etaMediterraneo itsasoaren kostaldean bestetik kokatua. IparraldeanSerbia etaMontenegrorekin muga egiten du, ekialdeanIpar Mazedoniako Errepublikarekin, hegoaldeanGreziarekin, eta mendebaldeanItsaso Adriatikoarekin.

Albania hainbat erakundeko kide da, besteak beste,Nazio Batuak,NATO,Europako Kontseilua,Merkataritzaren Mundu Erakundea,Batzar Islamikoko Erakundea etaMediterraneoko Batasunaren kide sortzailea. AlbaniaEuropar Batasunean sartzeko balizko hautagaia izan da2003ko urtarriletik eta hautagaitza ofiziala aurkeztu zuen2009koapirilaren 28an[2].

Kosovo etaBosnia-Herzegovinaekin batera, Albania damusulman nagusi diren Europako herrialdeetako bat.

HiriburuaTirana da etahizkuntza ofizialaalbaniera da.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Albania satelite irudian.

Albania Balkanetako penintsulan (Hegoaldeko Europan) dagoen herrialde bat da; 28.748 km2 luze-zabal da. Itsasertza 362 km luze da,Itsaso Adriatikoan etaJonikoan (biok Mediterraneo itsasoaren atalak dira).

Lurraldearen %70 mendialdea da eta kanpotik barneratzeko nekeza. Tontor garaienaKorab mendia da (2.753 m),Dibër barrutian kokatua. Balkanetako hiruaintzira handienak eta sakonenak Albanian daude nola edo hala.Shkodërko aintzira, herrialdearen ipar-mendebaldean, 370 eta 530 km2 arteko eremu aldakorra du, herena Albanian eta bi herenakMontenegron kokatua. Albaniako aintzira ertza 57 km luze da.Ohrid aintzira hegoa-ekialdean dago eta Mazedoniarekin mugan dago. Gehienezko sakonera 289 m du eta berezkofauna-flora, zenbait "fosil bizi" batzuk barne. Hori dela-eta,UNESCOren babespean dago.

Herrialdeko ibaiak nagusiki mendebaldetik isurtzen dira;Drin herrialdearen ibai nagusia da. Beste ibai garrantzitsuakShkumbin etaSeman dira.

Tirana hiriburuaz gain (800.000 biztanle inguru), hiri garrantzitsuenak hauek dira:Durrës,Korçë,Elbasan,Shkodër,Gjirokastër,Vlorë etaKukës. Albanieraz hitzak mugatuak ala mugagabeak izan daitezkeenez, hirien izenak bi formatan ager daitezke:Tiranë etaTirana,Shkodër etaShkodra erabiltzen dira.

Klima

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kostaldeko klimaMediterraneoko ohikoa da, negu epel eta hezeekin eta uda bero eta eguzkitsuekin. Barnealdeko klima garaieran araberakoa da, baina 1.500 metrotik gora hotza eta elurtsua da neguan.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Iliriako erresuma Albaniako iparraldean eta Dardaniakoa gaurko Kosovon III. mendean

Iliriarrak iparraldean etaepirotarrak hegoaldean bizi ziren antzina gaurko Albanian.

Grekoek (batez ereKorintoardoriarrek) hiriak eraiki zituzten VII. mendean itsasaldeko hainbat lekutan:Apollonia (gaurkoFier ondoan) edoDyrrachium (gaurko Dürres); gainera hegoaldekoEpiro erdi-greko herrialdea bihurtu zen.

Butrinto zaharra Saranda ondoan.

Erromatarrek Albania menperatu zuten etavia Egnatia eraiki albaniar kostaldetikSalonikara arte. Inperioa banatu zeneanEkialdeko erromatar inperioan geratu zen Albania.

Erdi Aroaneslaviarrak agertu zirenBalkanetan; eslaviar, greziar edoaromaniar bihurtu ez ziren herriak gaurko albaniarrak dira.

Laugarren GurutzadakEkialdeko erromatar inperioa sakabanatu zuen 1204 urtean;Veneziako errepublikakitsasoko kontrola etaDurrës portua hartu zituen; hegoaldeanEpiroko despoterria jaio zen; geroserbiar erregea Uroš IV.a zen Albaniako nagusia.

XIV. mendean otomandarrak heldu ziren eta haiekinislama; albaniar asko (batez ereKosovoko porrota eta gero) musulman bihurtu ziren etaOtomandar Inperioan goi mailako karguak lortu zituzten (Koprülü bisir handia adibidez). Hala ere Gjergj Kastriotek ("Skanderbeg" turkoentzat, 1405–1468), matxinada gidatu zuen turkoen kontra.

XIX. mendean AlbaniakoAli Pashak,Ioaninakopashak, Albaniako hegoa etaGreziako ipar-mendebala kontrolpean izan zuen, erdi-independente, mendeko hasieratik 1828 arte. Albania hainbatvilayetetan banatuta zegoen; haietako bat bakarrik hiriburua zuen gaurko Albanian,Shkodërarena. 1878an Balkanetako ia herri guztiek haien independentzia lortu zuten hein handian, albaniarrak izan ezik; baina 1878 urtean bertan Albaniar Liga jaio zenPrizrenen (gaur Kosovon), eta1887komartxoaren 7analbanierazko lehen eskola zabaldu zutenKorçë hirian.

Albania handia 1939-1944

1913anBalkanetako Gerra ondoan albaniar estatua jaio zen; ez zen Albania etniko osoa (Kosovoz gainera,Ulcinj ereMontenegron geratu zen); baina 1914-1918anLehen Mundu Gerrako erdian bi aldetako okupazioa gertatu zen.Ahmet Zogu 1925etik presidentea, 1928an errege bihurtu zen. 1939Mussoliniren aroan, italiarrek Albania menperatu zuten (etaViktor Emanuel III.a Italiakoa Albaniako erregea izan zen).Jugoslaviaren porrotaren ondoren Albania irten zen (Kosovorekin besteak beste). Azkenean italiarrak lehen (1943) eta alemaniarrak gero joan ziren Albaniatik II. mundu gerra galdu eta gero, eta albaniar komunistek lortu zuten boterea.

Gerraren amaieran alderdi komunistak, 1941ean jaiotakoEnver Hoxharen lidergoarekin, estatuko boterea hartu zuen (1946ko urtarrilaren 11n). Hasieran beste estatu komunistekin bat egiten zuen Albaniak, baina geroagoSobietar Batasunaren eraginetik alde egin zuen etaMaorenTxinarekin batera lerratu zen, 1968tikVarsoviako Itunetik kanpo geratu zelarik.

1992an alderdien arteko lehen hauteskundeak izan ziren, etaAlderdi Demokratikoak irabazi zuen botoen %62a lortuz. 1997an, berriz, hauteskundeetako manipulazioak matxinada sortu zuen, eta horren ondoriozAlderdi Sozialistak eskuratu zuen gobernua. 1998-99koKosovoko eta Albania beraren krisiaz bultzatuta albaniar asko joan ziren atzerrira (ondokoItalia etaGreziara batez ere)

2014kourriaren 14an Serbiarekiko gatazka piztu zuen gertaera bat izan zen. 2016koEuropako Futbol Txapelketarako sailkatzeko lehiaketan Serbia-Albania partida jokatzen ari zenean, bertan behera utzi behar izan zuen Martin Atkinson epaile britainiarrak lehen zatiko 41. minutuan. Izan ere, partida jokoan zela, futbol-zelaiandrone batetik eskegita agertu zen Albania Handiko bandera baten aurrean 25.000 ikusle serbiarrak sutan jarri ziren, eta liskarrak sortu ziren. Zeren eta Antzina Serbiako probintzia izan zenKosovok (gehiengo albaniarra du) independentzia aldarrikatua zuen 2008an, baina Serbiak ez zuen horren independentzia onartzen[3].

2014koazaroaren 10ean,Edi Rama Albaniako lehen ministroaBelgradera joan zeneanKosovoko auziarengatik,Aleksandar Vucic Serbiako lehen ministroa haserretu egin zen prentsaurreko bateratuan, Ramak Kosovoren independentzia onartzeko eskatu baitzion[4].

Gobernua eta administrazioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Banaketa administratiboa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Albaniaren banaketa administratiboa»
Albaniako konderriak.

Herrialdea 12 konderri eta 36 barrutitan banatuta dago.

Hauek dira konderriak:

  1. Berat
  2. Dibër
  3. Durrës
  4. Elbasan
  5. Fier
  6. Gjirokastër
  7. Korçë
  8. Kukës
  9. Lezhë
  10. Shkodër
  11. Tirana
  12. Vlorë

Azpiegiturak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Garraioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Tiranakoa da nazioarteko aireportu nagusia eta hegazkinez sartzeko edo herrialdetik irteteko ate nagusia. Air Albania Albaniako konpainia nazionalaren gune nagusia ere bada. Aireportuak 3,3 milioi bidaiari baino gehiago garraiatu zituen 2019an, Europako, Afrikako eta Asiako beste herrialde batzuekiko joan-etorriak egiteko.[5] Pixkanaka aireportu kopurua handitzea aurreikusten du, batez ere hegoaldean, Sarandë, Gjirokastër eta Vlorë kokapen posibleenak izanik.

Autostrada 1 (A1) garraio integraleko korridore bat da, eta herrialdeko autobiderik luzeena,Autostrada 2 (A2) bidezFier etaVlorë lotzen dira, eta korridoreAdriatiko-Jonikoaren parte da, baita Europako VIII. Korridorearen ere.Autostrada 3 (A3) eraikitzen ari dira eta amaitutakoan Tirana etaElbasan lotuko ditu Europako VIII. korridorearekin. Hiru lasterkariak osatzen direnean, Albaniako hiru autobide horiek 759 kilometro osatuko dute, inguruko herrialde guztiekin lotuz.

Energia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Duen kokapen geografikoa eta dituen baliabide naturalak kontuan hartuta, Albaniak energia-baliabide ugari ditu:gasa,petrolioa etaikatza,energia eolikoa,eguzki-energia etahidroelektrikoa, baita beste iturri berriztagarri batzuk ere. Gaur egun, Albaniako elektrizitate-sorkuntzaren sektorea energia hidroelektrikoaren mende dago, horretan munduko bosgarren lekuan dagoela.Drin ibaiak, iparraldean, lau zentral hidroelektriko ditu eta beste bi zentral daude hegoaldean, Devoll ibaian zehar.

Kultura, hizkuntzak eta erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hizkuntzak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Albaniera hizkuntza ofizial bakarra da,mazedoniera,greziera eta beste mintzaira batzuk ere (aromaniera,serbiera,bosniera,bulgariera, goranski etaerromaniera besteak beste) onartuta egon arren zonalde batzuetan.[6] Halaber,Frankofoniaren kide elkartua da Albania. 2011ko biztanleria-erroldaren arabera, 2.765.610, hau da, biztanleen %98,8k adierazi zuen albaniera zuela ama-hizkuntza. Grekoa da herrialdeko bigarren hizkuntza mintzatuena, biztanleen %0,5k eta %3k artean dute lehen hizkuntza gisa.

Albaniera estandarra Gheg eta Tosk bi dialekto nagusietatik abiatuta osatu da, Tosk dialektoan gehiago oinarritzen den arren.Shkumbin ibaia bi euskalkien arteko muga-lerro da. Mazedoniera ofiziala da Pustec udalerrian, Albaniako ekialdean.

Erlijioa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2011ko erroldaren arabera hauek dira herrialdeko biztanleen erlijioak: 1.587.608 (%56,7)musulman sunitak, 280.921 (%10,03)katoliko erromatarrak, 188.992 (%6,75)ekialdeko ortodoxoak, 58.628 (%2,09) bektashi musulmanak, 3.797 (%0,14)kristau ebanjelikoak, 1.919 (%0,07) beste kristau batzuk, 602 (%0,02) beste erlijio bat eta 153.630 (%5.49) sinestunak baina erlijio ez-ezagunekoa. 69.995 (%2.5) ez ziren erlijiosoak eta 386.024 (%13.79%) ez zuten aitortu ezer erlijioaren inguruan.

Artea

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erdi Aroko pertsona, tradizio eta erlijioek eragin handia izan dute Albaniako legatu artistikoan. Espektro zabala eta estilo anitza hartzen ditu legatu horrek: pintura, zeramika, eskultura eta arkitektura estiloen eta formen aukera zabalarekin eskualde eta garaiaren arabera.

Butrint-eko aurriak

Albaniako arkitekturakantzinaro klasikoko zenbait zibilizazioren ondarea islatzen du. Albaniako hiri nagusiek bilakaera izan dute gazteluaren barrualdetik abiatuta, etxebizitzak, erlijio-eraikinak, merkataritza-egiturak, plazak etab. etengabe birdiseinatu dira eta eraikuntza-teknikak aldatu. Gaur egun, hiriak eta herriak hainbat estilo arkitektonikoren isla dira. XX. mendean, garai komunistan, antzinako eragina jasaten zuten eraikin historiko eta sakratu asko eraitsi ziren.[7]

Antzinako arkitektura azpimarragarriena dago Byllis, Amantia, Phoenice, Apollonia,Butrint, Antigonia,Shkodër etaDurrës-en.

Berat etaGjirokastërko hirigune historikoak eta aipatutakoButrint-eko aurri klasikoakGizateriaren Ondare daude izendatuta.

Literatura

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Musika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Albaniako herri-musika nortasun nazionalaren zati garrantzitsua da, eta eragin handia du gaur egun ere Albaniako musikan. Herri-musika bi estilotan banatzen da, iparraldeko Gheg aldaera batetik eta hegoaldeko Lab eta Tosk aldaerak. Iparraldekoa erritmo sendoagoa da eta hegoaldeko musikaren forma lasaiagoa.

Festivali i Këngës irrati-telebista nazionalak antolatutako kanta-lehiaketa tradizionala da. Jaialdia urtero egiten da 1962tik, eta Albaniako kantari arrakastatsuenetako batzuen abiapuntua izan da, Vaçe Zela-rena eta Parashqevi Simaku-rena besteak beste.

Rita Ora, Bebe Rexha, Era Istrefi,Dua Lipa, Ava Max, Bleona, Elvana Gjata, Ermonela Jaho, eta Inva Mula dira nazioartean ezagunak diren abeslarietako batzuk, eta Ermonela Jaho sopranoa nazioarteko erreferentea da. Saimir Pirgu opera abeslariaGrammy sarietarako hautagaia izan zen 2017 urtean.

Sukaldaritza

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Turkiako eta Italiako sukaldaritzek eragin handia izan dute Albaniako gastronomian. Horrez gain, Antzinako Greziako gastronomiaren elementuak, Erromatar Inperioa eta Bizantziar Inperioa ditu. Albaniako sukaldaritzan,oregano,piperbeltz beltz,menda,albaka etaerromero belar mediterraneoak erabiltzen dira. Oliba-olioa eta gurina ere asko erabiltzen dira. Gehien erabiltzen den haragiaarkumea da, eta, ondoren,txahala,untxia etaoilaskoa. Arrainak eta itsaskiak ohikoak dira kostaldean.Esnea etaesnekiak,jogurta esaterako, eskualdeko plater tipiko askoren oinarria dira. Gehien erabiltzen den edariarakia da, mahatsez edo aranez egindako edari alkoholikoa.Ardoa ere tradizioa handia du.

Kafetegi asko daude etakafea zeintea edateko ohitura oso zabalduta dago.

Kirolak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Albaniak 1972koOlinpiar Jokoetan parte hartu zuen lehen aldiz.Neguko Olinpiar Jokoetan, berriz, 2006an egin zuen debuta herrialdeak. Albaniak 1972tik aurrerako lau jokoak galdu zituen, horietako bi 1980 eta 1984koboikotengatik, baina 1992ko jokoetarako itzuli zen, Bartzelonara. Ordutik, Albaniak joko guztietan hartu du parte. Albaniaigeriketa, atletismoa,halterofilia,tiroa etaborrokako txapelketatan lehiatu ohi da. Albaniako Batzorde Olinpiko Nazionalak ordezkatzen du herrialdea 1972tik. HerrialdeakMediterraneoko Jokoetan parte hartu du 1987ko Siriako jokoetatik. Albaniako atletek 43 domina irabazi dituzte 1987tik 2013ra (8 urre, 17 zilar eta 18 brontze).

Futbolak jarraitzaile asko ditu eta 2016an lortu zuenUEFA Euro 2016rako sailkatzea, herrialdeko lorpen handienetako bat lortuz kirol arloan.

Albaniar ezagunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • Skanderbeg (14051468), militar eta erregea, Albaniako heroi nazionala.
  • Köprülü Mehmet Pasha (1583–1661), 1656tik–1661era Mehmed IV sultan otomandarraren visir handia.
  • Köprülü Fazıl Ahmet Pasha (1635–1676) 1661tik––1676 Mehmed IV sultan otomandarraren visir handia.
  • Kara Mustafa Pasha1 (1634–1683), 1676tik–1683ra Mehmed IV eta Suleiman II sultan otomandarren visir handia.
  • Köprülü Fazıl Mustafa Pasha (1637–1691), 1689tik––1691era Suleiman II eta Ahmed II sultan otomandarren visir handia.
  • Köprülü Hüseyin Pasha (–1702), 1697tik–1702ra Mustafa II sultan otomandarraren visir handia.
  • Köprülü Numan Pasha (–1719), 1710tik–1711ra Ahmed III sultan otomandarraren visir handia.
  • Köprülü Abdullah Pasha (–1735), 1723tik–1735ra Ahmed III eta Mahmud I sultan otomandarren visir handia.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. 38. araua: Munduko estatu-izenak, herritarren izenak, hizkuntza ofizialak eta hiriburuak..
  2. Albania applies for EU membership, BBC News, 2009-04-28.
  3. «Albania Handiko banderak liskarrak eragin ditu Serbia-Albania partidan»,EiTB, 2014-10-15
  4. «Kosovorengatik haserretu dira Serbia eta Albania»,Berria, 2014-11-11
  5. Txantiloi:Albaniera "Statistikat e transportit" (PDF)..
  6. (Ingelesez)«Albania» Ethnologue (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).
  7. Myhrberg, Karin. Heritage from the Communist Period in Albania – An Unwanted Heritage Today?. (Noiz kontsultatua: 2022-03-07).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Mediterraneo itsasoa inguratzen duten estatuak

 Albania · Aljeria · Bosnia-Herzegovina · Egipto · Eslovenia · Espainia · Frantzia · Gibraltar · Grezia · Israel · Italia · Kroazia · Libano · Libia · Malta · Monako · Montenegro · Maroko · Palestina · Siria · Tunisia · Turkia · Zipre

1 Herrialdearen zati bat edo osoa ez dago geografikokiEuropan.2 Nazioartean ez dago guztiz onartua.3 Europatik kanpo lurraldeak ditu.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Albania&oldid=9631077"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp