Alaun | |
---|---|
Mota | antzinako hiri |
Geografia | |
![]() | |
Koordenatuak | 41°39′06″N0°55′48″W / 41.651667°N 0.93°W /41.651667; -0.93 |
Alaun (iberiar idazkeraz:)iberiar hiria izan zen. EgungoAlagón inguruan omen zegoen, baina ezin izan da aztarnategia aurkitu. Erromatarren aurrekosedetaniar herriarena izan zela uste dute, nahiz eta zenbait iturriren arabera, bi talde horien arteko mugatik gertu egoteagatiklusoniar zeltiberiarrena izan zitekeen.Klaudio Ptolomeoren esanetan,[1] bere historiaren garairen bateanbaskoiena ere izan zitekeen,[2] agianGneo Ponpeio Magnoren garaian, hau da k.a. 70. urte inguruan.
Botorritako brontzeetan agertzen da, bigarrenean batez ere.[3]
Alaunek brontzezko txanponak baino ez zituen egin.[4] Aurreko aldean txanponek hiru delfinez inguratutako buru bizargabe bat dute, eta atzeko aldean zaldun bat, palma batekin. Zatitzailean, erdi eta laurdenetan aurrealdeko ikonografia bera agertzen da; lehenengoen atzealdean, berriz, zaldi bat dago lauhazka, eta bigarrenak erdi pegaso bat zaldun eta guztiz.[5]