Alarabi, Alarabie Markina aldeko euskaran,Euskal mitologiako jeinu edo irelua da. Berari buruzko istorioakMarkina aldean gorde dira gehienbat. Giza-itxura du, baina begi-bakarrekoa da, erraldoia eta oinzola biribila du. Bere istorioen zenbait aldaeretan hankabakarra da gainera.
Litekeena daTartalo edoTorto etaAlarabi pertsonaia berberaren aldaerak izatea, baina Markinakoak zenbait ezaugarri bereizgarri ditu.
Gertaera izugarriak leporatu izan zaizkio, basa piztiez zein gizakiez elikatzen dela uste baita, haurrak bereziki, eta horregatik eskualdean nolabaiteko "kokoaren" papera egin du.
Lehenengo artzaintzat hartua izan da.
Markinako jaietan urtero ateratzen omen dute Alarabiren irudi bat, jaietako azken egunean erretzeko. Beste batzuetan mozorrotutako pertsona batek egiten du jeinuaren papera, azken urtetan bezala.
Zenbait ikerleekAlarabi hitzaArabiarrekin lotzen dute. Jakina da euskaldunek, inguruko herri kristauen antzera, mendetako borrokak izan zituztela hegoaldekoislamdarren aurka. Baliteke beraz, beste zenbaitetan bezala (Mairuen kasu) sinesmen zaharren izen bat, etsai berriak ziren arabiarrenarekin nahastea, baina lehen aipatutako artzaintzarekin harremanaren harira (lehendabiziko artzain mitikoak izatea),ala hitzak larre zein azienda larretzearen esanahia dauka, eta erro honekin abeltzaintzarekin zer ikusirik duen hitz asko dago; alagura, alaketa, alapide, altxubide, altxoin...
Sekendixoko mendian, Markinako lurraldian bizi zen gizon bat, gizon-jalea, Alarabi esaten zaiona. Hanka bakarra eta begi-bakarra zen, euria zenean, bere oinarekin estaltzen zen. Artzaina eta artalde handien jabe zen. Harpe batean bizi zen eta koban atzetzat harri handi bat zeukan. Inguruetan bildura zen Alarabi gisonjale zelako. Behin, gizon atzerritar batek Sekendixoko menditik zihoala aurkitu zuen Alarabi ardí zainean. Atzerritarrak, gizon hain haundi eta itxuragabekoa ikusirik, bildurtua geratu zen. Alarabiak ikusi baitzuen gizona bazihoala, "ona" bat esan zuen bere ondora joateko. Ikaratuta heldu zen gizona Alarabiarengana. Honek agindu zion ardiak batzen eta etxera eramaten laguntzeko, gero elkarrekin afalduko zutela eta. Halaxe egin zuen. Sartu zituzten arrdiak harpean, itxi zuen Alarabiak atea harri handiarekin eta hasi zen afaria prestatzen. Ene! Atzerritarraren ikara, ikusi baitzuen Alarabiak gizon-hanka burruntzian sartuta sugainean ipini zuela erretzen!
Orduan esan zuen beretzat; "honek giza-haragia jaten du, eta ziur neu ere hilko nau". Alarabiak ostera begiratzen hanka-erretari, eta behin erre zuenean, atera zuen mahaiara eta burrduntzia kenduta jaten hasi zen. Atzerritarra zain zuen; eta Alarabia albora begira zuen batean, hartu zuen burruntzia eta tximistan sartu zion begi bakarretik eta bizkor sartu zen artaldean. Han zebilen Alarabia itxututa minez eta amorruz garrasi baten, jo batera eta jo bestera atzerritarra harrapatu nahian, baina ezin zuen. "Arraioa "harrapatuko haut ba" esanda Alarabiak, zabaldu zuen atea. Ardiak hasi zen banan banan, oi ben les, irteten eta Alarabiak atean jarrita arrtsesittun bananbanan eta jaurti zituen kampora.
Atzerritarrak alarabiaren asmo okerra jakinda, ardi narruz janztea pentsatu zuen; eta harpean esekita hainbat ardi narru zeudenez, laster ardi narruz estali zen. Gero sartu zen ardien erreskadan eta lau oinean heldu zen ateraino.
Alarabiak txarrik susmatu gabe hartu zuen gizona eta ardia zelakoan jaurti zuen kanpora. Horra bota eta bertatik konturatu zen ardiak baino astunagoa zela eta esan zuen; "oraintxe galdu nauk, horixe huan neure azeria". Desesperatuta sartu zen harpean. Atzerritarrak hartu zituen ardi guztiak eta Alarabi gozez harpean hil zen.
"ALAR A FVRIVS FESTVS VSLM."
Alardost etaAlardossi buruzko inskripzioak azaldu dira,Auch-enCierp-Gaud-en,Luchon-enAlardostus izenarekin,Montauban de Luchon-en etaValcabrèren, eta antza jainko berberaren aldaerak dira.
Bernardo Estornes Lasak Alar Jainko hauartzaintzarekin lotzen du.
Alarps hauek izenean eta izanean alarabien antza handia daukate. Kasu honetan ere ikerleek alarps hitza arabiarrekin lotu dute, alarabien kasuan bezala.
Mitologia zerbait bizia dela, eta garaiei ere egokitzen dela erakusten digu Markindarrek alarabia pertsonaiarekin egiten duten jaietako antzerki txiki honek.