EskualdeaHernando de Soto kolonizatzaile espainiarrak hartu zuen1540. urtean.Ingelesak jabetu ziren gero (1763-1783) eta berriroespainiarren esku egon ondoan (1783-1813), Estatu bihurtu zen1819. urtean. Gaur egungo beltzak kotoi soroetan lanean ziharduten esklaboen ondorengoak dira. Biztanleria zuriaren joera arrazistak nabarmendu egin dira betidanik Alabaman eta eskubide zibilen aldeko beltzen manifestazio eta altxamenduak ugari izan dira egun arte.
AEBetako Errolda Bulegoaren arabera, 2008ko uztailean, Alabamak 4.661.900 biztanle zituen, hau da, aurreko erroldarekiko % 4,8ko igoera zuen. Azken errolda horren arabera, estatuko biztanleriaren ia % 75 kaukasiarra da eta ia % 25, afroamerikar.
Alabamako Gobernua1901ean Alabamako Konstituzioaren ondorioz sortu zen. Konstituzio hori munduko luzeena da, 310.000 hitz baititu:Ameriketako Estatu Batuetako Konstituzioa baino 40 aldiz luzeagoa da.
Alabaman agintea hiru botereetan banatzen da:Botere legegilea biganberadun Legebiltzarrak osatzen du:Senatua, 35 kiderekin etaOrdezkarien Etxea, 105 kiderekin. Legebiltzarraren ardura estatu-legeak idaztea, eztabaidatzea, gainbegiratzea edo deuseztea da.Botere betearazlea hainbat pertsonak osatzen dute: haien burua Alabamako Gobernadorea da. Beste kideak Alabamako Fiskal Nagusia eta gobernuko kabineteko partaideak dira. Azkenik,botere judizialalaren aginte gorena Alabamako Epaitegi Gorenari esleitzen zaio.