Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Al-Fatah

Wikipedia, Entziklopedia askea
Al Fata» orritik birbideratua)
Al-Fatah
Datuak
Motaalderdi politikoa
HerrialdeaPalestina
Ideologiapalestinar nazionalismoa etaSekularismoa
Kokapen politikoazentro-ezkerra
Jarduera
KidetzaAliantza Aurrerakoia etaInternazional Sozialista

Palestinako Parlamentua
45 / 132
Agintea
LehendakariaMahmud Abbas
Idazkari orokorraJibril Rajoub(en)Itzuli
Egoitza nagusi
Historia
Sorrera1959
Sortzailea
webgune ofiziala

Al-Fatah[1] (arabieraz:فتح‎Fatḥ,ˈfateħ ahoskatua), lehenPalestinaren Askapenerako Mugimendua,[2]Palestinakoalderdi politiko nagusienetariko bat da eta baitaPalestinaren Askapenerako Erakundea (PAE) koalizioaren nagusiena ere.

Al-Fatahek borroka iraultzailearekin lotura estua izan du eta hainbat adar militar ditu.[3][4][5] Bere buruzagi historiko eta sortzaileJassir Arafat izan zen eta 2004an hil zeneanMahmud Abbasek ordezkatu zuen.

Al-Fatah indar palestinar nagusia bihurtu zen sei eguneko gerraren ondoren, etaPalestinaren Askapenerako Erakundearen zuzendaritza izan du 1969ren ondoren.

Sorrera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bigarren Mundu Gerraren amaieran Palestinan Estatu arabiar independente bat eraiki nahi zuen mugimendu bat zegoen, ordukoPalestinako Britainiar Mandatuari aurre egiten ziona. 1948an, Israel sortu ondoren, ikasle palestinarren taldeak biltzen hasi ziren, herri palestinarraren osotasuna eta subiranotasuna defendatzeko modurik onena erresistentzia mugimendu handi bat antolatzea zela sinetsita. Horrela, mugimendu iraultzaile autonomo, sekular eta izaera nazionalekoa, hau da, herrialde arabiarretatik eta atzerriko edo erlijioko beste edozein boteretatik independentea zen mugimendu bat sortzera iritsi ziren1959an. Jassir Arafat izan zen, Salah Khalaf eta Khalil al-Wazirrekin batera, sortzaileaKuwaiten bizi zirenean, aurretikKairon edoBeiruten ikasle etaGazan errefuxiatuak izan eta gero. 1960an ezarri Gazan ezarri zen eta 1965ean ekin zion borroka armatuari. 1967an PAEn sartu zen, eta 1969an Arafat hautatu zuten erakunde horren buru.[6]

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Berria: Estilo Liburua
  2. Alzaytouna.net. Al-Zaytouna Centre..
  3. Terrorism in Tel AvivTime Friday, 1968-9-13
  4. Al-Fatah Al-`Asifa GlobalSecurity.org
  5. Phares, Walid. (1974-11-13). Arafat’s ‘means’ failed in the end..
  6. (Ingelesez) Profile: Fatah Palestinian movement. 2009-08-04 (kontsulta data: 2025-03-15).

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Politika
Palestinako Estatua
Artikulu hauPalestinakopolitikari buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Al-Fatah&oldid=10225730"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp