Al-Hijaz edoHijaz[1] izenekoa (arabierazالحجاز)Arabiar penintsulako ipar-mendebaldeko eskualde historiko bat da,1932tikSaudi Arabiaren zati dena. Bere izenaHejaz,Hijaz,Hedjaz, etab... bezala transkribatua aurki daiteke. Bertako hiri nagusiaJidda da, baina ezagunenakMedina dira.
Bere historiaren zatirik handienean, Al-Hijaz eskualdea unean uneko potentzien menpe izan da:Egipto lehenik etaOtomandar Inperioa ondoren, eta tokiko gobernariaMekako xerifea izan zuen.
Denbora gutxi iraun zuen haren independentziak,Lehen Mundu Gerraren ondorenArabiar Iraultza altxamenduak (nonLawrence Arabiakoak parte hartu zuen) otomandar boterea kanporatu zuen. Independentzia1916an aldarrikatu zuen,haxemien dinastiaren gidapean geratu zen; haren buruakHussein ibn Alik,MekaMekako xerife tituluarekin gobernatzen zuen.
1924an, Al-Hijaza,Banu Saud klanak hartu zuen, ondoan zegoen erdialdeko ArabiakoNajd lurraldearen erregeorde zirenak. Haxemiak boteretik bota eta Al-Hijaza Najdari erantsi zitzaion1932an,Saudi Arabia izeneko estatu berria sortzeko.
Erresuma BatuakIrak etaJordaniako tronuetan jarri zituen haxemiak.