1031an Kordobako Kalifa-herria desegin egin zen, eta lurraldea zatitu egin zen lehentaifa erresumetan. Horren ondoren,Almorabideek agindu zuten. Hauek boterea galtzean, bigarrentaifetan bantu zen lurraldea. Gero,Almohadeek hartu zuten boterea, eta hauek ere boterea galtzean, hirugarrentaifak sortu ziren. Azkenik, iparraldeko kristau erresumen konkistak zirela eta, Al Andalusen lurraldeaGranadako erresumara mugatu zen. Errege Katolikoek 1492an konkistatu zuten azken erresuma hau, musulmanen penintsulako aginteari amaiera emanez.
716. urteko dinar honetan lehen aldiz agertzen da Al-Andalus hitza.
Al-Andalus hitza 716. urteko txanpon batean agertzen da lehen aldiz. Alde bateanSpania hitza agertzen da latinez; beste aldean Al Andalus arabieraz.[2] Izen hau musulmanek kontrolatzen zuten penintsulako lurraldea izendatzeko erabiltzen zuten.[3][4]
Izenaren jatorriari buruz aurkeztutako hipotesietako batek zera dio:Bandaloak penintsularen hegoaldean egon ziren denboraldi batez eta Afrikaren iparraldera iritsi ziren. Iparrafrikarrek penintsulatik zetozela ikusita, hango lurreibandaloen izena eman zieten. Ez dagoVandalucia hitzaren arrastorik, baina eboluzioa logikoa litzatekeberbereen hizkuntzan. Izan ere hizkuntza honetan genitiboak u- partikula hitzaren hasieran ezarriz sortzen dira.Vandalo hitza /uandalo/ ahoskatzen zenez, arabiarrek erraz nahas zitzaketentarmort uandalo (uandaloen lurra) etatamort u-andalos (andaloen lurra). Geroago penintsulara iristean lurraldeariAl- partikula gehitu etaAl-Andalus deitu bide zioten.
Beste hipotesi batzuk ere badaude: Bisigodoenland hitzetik eratorria izan daitekeela[5], edota Atlantidaren mitoarekin lotuta egon daitekeela (izan ere, islamaren aurreko poesia arabiarretan Atlantidaren mitoa agertzen da, eta arabiarrek harekin lotu zezaketen Iberiar Penintsula).[6]
Mapa honetan azaltzen da nola sartu ziren musulmanak penintsulan (gazteleraz dago)
Musulmanak Iberiar penintsulara711an heldu ziren, erreinubisigodoa[7] gerran zegoen garaian, ondorengotza arazoak zirela-eta.Rodrigo aurreko erregea zen Witizaren familiarekin aurka zegoen. Azkeneko hauek laguntza eskatu zietenAfrika iparraldekoberbere tribu musulmanei.
711. urtean musulmanek Gibraltarren lur hartu zuten. Tariq Ibn Ziyad generala 9000 pertsonarekin heldu zen penintsulara etaRodrigoGuadaleteko batailan garaitu zuten.[8][9]
Rodrigo[10] azpiratu ondoren, nahiko erraz hartu zuten mendeanHispania osoa, eta 719tik aurrera bisigodoenSeptimaniako apurrak ere bereganatu zituzten. Musulmanek indarkeria modu oso praktikoan aplikatu zuten, bakarrik leku estrategikoenak hartzera abiatu ziren, eta handik beste guztia kontrolatu.
Hauek dira Al-Andalusen garai edo aro garrantzitsuenak:
Omeiatarren mendeko gobernadoreak izan zituen Al-Andalusek, baina barne-anabasa handiko eta hedakuntzako garaia izan zen.[8] Garai hartan gertatu zenberbereen matxinada.
750anDamaskoko Omeiatar kalifa eta bere familia hil zituzten, baina hogei urteko oinordeko batek alde egitea lortu zuen,Abderraman izenekoa.Marokon sei urte ezkutatuta egon ondoren,Kordobara heldu zen 756an, etaabbastar inperio musulmanetik banatu zen eta emirerri independenteari hasiera eman zion. Dena dela, lotura erlijioso eta kulturalak mantendu zituen inperioarekin.[8][4]
Abd al-Rahaman II.akbisirrengan delegatu zuen boterea eta biztanleen islamizazioa oso azkarra izan zen. Liburutegi handi bat sortu zuen Kordoban.[11]
912anAbd al-Rahman III.aren esku geratu zen tronua. Ordurako emir-herrian gatazka ugari zeuden. Hauei aurre egiteko, kalifa izendatu zuen bere burua.[8]
Abderraman III.a912 heldu zen boterera, eta lortutako garaipenen ondorioz bere izena goraipatzea lortu zuen. Horren ondorioz, 929.an kalifa titulua hartu zuen, hau da, Al-Andalus ez zen politikoki bakarrik banatuta egongo, erlijio aldetik ere bai.[8][4]
Almanzor diktadorea1002an hiltzean, krisialdian sartu zen kaliferria. Gerra zibil bat sortu zen. Azkenean1031an, Kordobako kalifatua desegin eta erreinu independente askotan banatu zen, Taifa erreinuetan.[8][4] 39 erresuma txiki sortu ziren, eta beraien artean gerrak ere egin zituzten. Denborarekin, taifarik garrantzitsuenakSevilla,Badajoz,Toledo etaZaragoza izan ziren.[13]
1085eanAlfontso VI.akToledo konkistatu zuen. Horren aurrean, taifetako erregeek laguntza eskatu zietenIpar Afrikakoalmodabideensultanari.Yusuf ibn Tasufin sultana Algecirasen ezarri zen eta Leongo erregea garaitu zuenSagrajasko batailan (1086).[4] Ondoren, 1090etik aurrera, taifa guztiak konkistatzen hasi zen, eta kristau erresumei ere eraso egin zien. Baina kristauek eutsi egin zioten Toledoren setioari.[14][15]
1118an AragoikoAlfontso I.akZaragoza konkistatu zuen, eta horrek almorabideen gainbehera hasi zuen.[4] 1121ean Kordoban herritarrak almorabideen kontra matxinatu ziren. Beste hiri batzuetan ere egon ziren altxamenduak. 1140tik aurrera almorabideak boterea galtzen hasi ziren Ipar Afrikan,almohadeen presioagatik. 1145an bigarrentaifak sortzen hasi ziren.[15]
Almohadeak 1145ean hasi ziren Iberiar Penintsulan lurreratzen. Taifak batzen ahalegindu ziren, kristauen kontrako borrokaren izenean, eta fede islamiarraren garbitasuna aldarrikatuz. 1195ean gaztelar tropak garaitu zituztenAlarcosko batailan eta kristauen konkistak gelditu zituzten.[15] Sevillan ezarri zuten hiriburua.[4]
Hasiera-hasieratik almohadeek arazoak eduki zituzten euren boterea ezartzeko Iberiar Penintsulan, batez ereGranada etaLevantean. Era berean, penintsulako musulmanek ez zituzten onartzen almohadeen jarrera erradikal batzuk, hauen ohituraberbereak arrotzak zirelako penintsulan.
1212an kristauekNavas de Tolosako gudua irabazi zuten, eta Almohadeen gainbehera hasi zen.[4] Al-Nasir kalifa hiltzean barne borrokak hasi ziren, eta hirugarrentaifa erresumak sortu ziren. Ondorioz,Gaztelak erraz konkistatu ahal izan zuen Guadalquivir bailara.[15]
Almohadeen boterea erorita, Al-Andalus taifetan zatitu zen hirugarrenez. Hauek 1224 eta 1265 urteen artean iraun zuten (Menorkako taifak 1287ra arte iraun zuen).
Erreinu kristauek pixkanaka euren lurrak zabaltzea lortu zuten eta Al-Andalus egungoGranada eta inguruko lurraldea baino ez izatera iritsi zen.[16] Azkenean,1492anErrege-erregina Katolikoek ia 800 urtez Iberiar penintsulan egon ziren musulmanak kanporatzea lortu zuten.[13][4]
Al-Tagr al-Ala edo Goiko Marka:Zaragoza. Kristau erresumekin muga egiten zuen.
Al-Tagr al-Awsat edo Erdialdeko Marka:Toledo. Kristau erresumekin muga egiten zuen.
Al-Tagr al-Adna edo Beheko Marka:Merida. Kristau erresumekin muga egiten zuen.
Azken hiru marka hauektaifak agertu arte mantendu ziren.
Sei eremu handi hauen barruanCorak zeuden. Hauek lur eremu bat eta hiriburu bat zeukaten. Han bizi zenvalia edo gobernadorea, hiriko gune gotortuan edo alkazaban.Cora bakoitzean epaile edocadi bat zegoen.Corak Al-Andalusen historia ia guztian existitu ziren.[18][19][20]
Coraren barruaniqlimak zeuden, izaera ekonomiko-administratiboa zuten eremuak. Bakoitzak bere herria edo gaztelua zeukan, erdigune bezala.
711. urtean Afrika Iparraldekoberbere musulmanen armadakGibraltarreko itsasartea zeharkatu zuenTariq ibn Ziyad generalak zuzenduta, azken erregebisigodoa garaitu zuen, etaIberiar Penintsula konkistatzen hasi zen. Konkista hau 718an amaitu zen. Noblezia bisigodoaren zati batek paktu bat egin zuen konkistatzaileekin: tributuak ordaintzea onartu zuen lurrak mantentzearen truk.
714 eta 756 urteen artean Al-AndalusDamaskoko emir-herriaren barruan egon zen etavali batek gobernatzen zuen. Garai gatazkatsua izan zen.
XI. mende hasieran aristokraziaren, armadaren eta hirien eraginezkaliferria zatituz joan zen eta 1031 inguruan desagertu egin zen. Haren ordeztaifa erresumak sortu ziren. Kaliferria desagertzeak on egin zien iparraldeko erresuma kristauei, taifak ahulagoak baitziren.
XIII. mende amaieran Iberiar Penintsulan geratzen zen erreinu musulman bakarraGranadakoa zen. 1492ra arte iraun zuen.
Al-Andalus modu zentralizatuan antolatu zen,Kalifak botere autokratikoa zuen eta sinesmendunen buruzagi nagusia zen. Kalifak ekonomia, justizia, armada eta kanpo politika ere zuzentzen zituen. Administrazioa zuzentzeko lehen ministro baten laguntza zeukan (hachib) etavaliak (gobernadoreak) eta cadiak (epaileak) izendatzen zituen. Mugako lurraldeetan valiak ardura militarrak ere bazituen. Armadako buruzagi gehienakarabiarrak ziren, eta soldadu gehienak mertzenarioberbereak edoesklaboak.
Garai honetako eraikin garrantzitsuenetarikoaZaragozakoAljaferia da. Hiru zatitan banatuta zegoen, eta zati bakoitzak funtzio bat zeukan. Erdikoa protokoloetarako erabiltzen zen eta patio errektangular bat dauka. Palazioan hainbat arku mota erabili zituzten (lobulatuak, lerronahasiak,ferra formakozorrotzak etapuntu erdikoak...), hauen artean antolaketa konplexuak eginez. Material pobrez eginak daude, bainaigeltsuzko irudiekin estaliak (motibo begetal, geometriko eta epigrafikoekin).
Yusuf ibn Tasufinen garaiko eraikinak apaindura gutxikoak dira, haren debozio erlijiosoaren ondorioz. Haren semeak, aldiz, taifetako arkitekturaren fintasuna miresten zuen, eta elementu dotoreekin apaindutako hainbat eraikin egin zituen.
Arkitektura militarrak ere berrikuntzak eduki zituen. Adibidez, dorre poligonalak, tiro egiteko angelu gehiago edukitzeko. Horren adibidea da SevillakoTorre del Oro.
Meskitei dagokienez, eredu gutxi gorde dira, baina badirudi almohadeen eredua jarraitu zutela.nabeakalkiblaren hormarekiko perpendikularki antolatuz. Berrikuntza bakarramarmolezkozutabeen erabilera izan zen, eraikinak garrantzitsuak zirenean.
Kordoba islamiar munduaren zentro kultural garrantzitsuena bihurtu zen, Bagdadekin batera. Europako garrantzitsuena ere izan zen.[24]
Irakaskuntzamadrasetan egiten zen, eta Mediterraneoaren beste aldeko ikasleak ere etortzen ziren.
Abd Ar Rahman II.a izan zen Kordoba jakintza gune bihurtzen ahalegindu zen lehen buruzagi musulmana. Horretarako, beste herrialde musulman batzuetako jakintsuak erakarri zituen. Horietako bat izan zenAbbas Ibn Firnas. Musika irakasteko kontratatu zuten, baina beste arlo batzuetan ere aritu zen, adibidez, abiazioan. Hegan egiteko egurrezko tramankulu bat egin zuen, hegazti handien luma eta hegoekin. Bere asmakizuna probatzeko, altuera batetik bota omen zen. Garaiko aipamenen esanetan, hegan egitea lortu zuen, baina gero erori eta mina hartu zuen. Ibn Firnasekplanetario bat egin zuen etxean. Han, planeten mugimendua ez ezik,euria etatxingorra ere erreproduzitzen omen ziren.
Astronomia arloanAz-Zarqaliren lanak aipatu behar dira. Toledon eta Kordoban bizi izan zen XI. mendean, eta Mendebaldean latinezko izenagatik ezagunagoa da: Azarkel. Ezaguna egin zen astronomia behatzeko tresnak eraiki zituelako. Azafea ere asmatu zuen,astrolabioaren antzeko instrumentu bat, nabigatzaileek XVI. mendera arte erabili zutena. Planeten orbita ez zela zirkularra ere esan zuen,eliptikoa baizik, arlo honetanJohannes Keplerri aurrea hartuz.
Al-Zahrawizirujau garrantzitsua izan zen. Alhaken kalifaren gorteko medikua izan zen. Abulkasis izenarekin ere ezagutzen da. Al-Tasrif entziklopedia idatzi zuen, eta han bere prozedura kirurgikoak azaldu zituen: anputazioak, hortz tratamenduak, begi ebakuntzak... Lan hau latinera itzuli zen etaErdi Aroko Europan erabili zen medikuntza irakasteko.[25]
Botanikan eta farmazia arloan,Ibn al-Baitarrek landareak aztertu zituen Iberiar Penintsulan, Afrika iparraldean eta Ekialdean egin zituen bidaiei esker. Liburu batean 1400 landare deskribatu zituen, haien medikuntza erabilera aipatuz. Antzinako Greziako lanetan oinarritu bazen ere, ordura arte ezezagunak ziren 200 landareren medikuntza erabilerak azaldu zituen. Ibn al-BaitarMalagan jaiotakoa zen, XIII. mendean.[23]
Ibn al-Awwamek nekazaritzari buruzko tratatu bat idatzi zuen. Erdia Aroan gai honi buruz idatzitako liburu garrantzitsuenetariko bat. Bertan 585 landare espezie eta 50 fruta arbola deskribatu zituen, nola landatu behar ziren azalduz. Ibn al-AwwamSevillan bizi izan zen XII. mendean.
X eta XII. mendeen artean penintsulako geografo garrantzitsuak agertu ziren. Hauen artean aipagarriak dira Al Bakri,Ibn Jubair etaAl Idrisi.
Al-Andalusek zubi lana egin zuen Ekialdearen eta Europaren artean, filosofo klasikoen lanak zabalduz, batez ere Aristotelesen lanak. Al-Andaluseko itzulpenengatik izan ez balitz, lan hauetako asko galdu egingo ziren, ziurrenik.
Al-Andaluseko pentsalari nagusia XIII. mendeko Ibn Rusd izan zen (Averroes bezala ere ezaguna).Aristoteles itzuli eta komentatu zuen.Platonen lanak ere komentatu zituen, eta medikuntzari buruzko entziklopedia bat idatzi zuen. Bere ideiek eragina eduki zuenberpizkundean. XIII. mendean, Aristotelesen pentsamendua Pariseko Unibertsitatera heldu zen Averroesen eraginagatik batez ere. Honen jarraitzaileakaverroista bezala ezagutu ziren. EzagunenaSiger Brabantekoa izan zen. 1270 eta 1277 urteen artean averroisten ideiak gaitzetsi zituenParisko artzapezpikuak, eta haren jarraitzaileak jazarri zituzten.
Al-Andaluseko sorkuntza intelektualaren oinarri garrantzitsu bat mistika izan zen. Idazle ezagunena Ibn Arabi izan zen.
Eremita eta mistiko ugari egon ziren. Adibidez, Ibn Masarra, Al-Andaluseko lehen eskola espiritualaren sortzailea. Eskola honek arrakasta handia izan zuen Kordobako aristokraziaren artean.
XIII eta XV. mendeen artean eragin handia eduki zuen sadiliya izeneko tariqak edo ordenak.
Al-Andalusmerkataritza biziko gunea izan zen. Hirietako leku garrantzitsuenetarikoakazokak ziren.
Hirietan kalitate handiko eskulangintza garatu zen. Al-Andaluseko luxuzko hainbat produktuEuropakristaura esportatzen ziren, eta baitaMagrebera edo ekialdera. Produktu horiek estatuaren tailer eta dendetan egiten ziren.
Esklaboak lan-esku gisa erabiltzen ziren, eta hauen komertzioa zen trukerik garrantzitsuena.Juduek egiten zuten komertzio mota hori. Esklaboaren balioa honen jatorriaren arabera aldatzen zen, bakoitzak gaitasun desberdin bat zuela uste baitzen.[26][27][8]
Ureztatzeko teknika berriak sartu ziren eta aurretik zeudenei gehitu zitzaizkien. Horri esker ekoizpenak gora egin zuten eta soberakinak sortu ziren merkatuetan saltzeko. Labore berriak ekarri zituzten:arroza,kotoia,azukre-kanabera,zitrikoak... Hauek, Mediterraneoan ohikoak ziren produktuei gehitu zitzaizkien: garia, mahatsondoa eta olibondoa.[28][29][8]
Hiriak bizitza ekonomikoaren erdigune bihurtu ziren, eta hauetan artisautza egiten zen. Al-Andaluseko luxuzko produktuak kanpora esportatzen ziren. Horien truke, merkatariek urrea eta esklaboak ekartzen zituzten, eta baita beste lehengai batzuk ere. Bi txanpon mota erabiltzen ziren: dinarra eta Dirhema. Kordoba ian zen hiri garrantzitsuena, eta X. mendean 100.000 biztanlera heldu zen, Europako hiri handiena bihurtuz.
Macael etaSierra Morenanmarmol harrobiak zeuden. Hala ere, ez zen nahikoa, eta Al Andalusek material hau kanpotik ekarri behar izaten zuen, eraikin dotoreetan erabiltzeko.
Basoetan egur ugari zegoenez, altzariak egiteko, txalupak eraikitzeko eta erretzeko erabiltzen zen. Medikuntzarako landareak ere jasotzen ziren, eta baita hainbat fruitu ere (gaztainak,hurrak...).Kortxoa ere batzen zuten.
Arrantza itsasoan eta ibaietan egiten zen, nahiz eta elikaduran pisu handirik ez zuen. Espezia arrantzatuenaksardina etaatuna ziren. Azken hau arrapatzekoalmadraba teknika erabiltzen zuten.
Gatza ere lortzen zuten, batez eregatzagetan. Honi esker,gazitze kontserba ugari egiten zituzten, esportatzeko.
Al-Andaluseko biztanleak oso heterogeneoak ziren, batez ere hasieran. Zaila da kalkulatzea zenbat pertsona bizi izan ziren lurralde hartan, baina X. mendean 10 milioi pertsona inguru bizi zirela aipatzen dute adituek.
SevillakoGiralda, Almohadeen garaikoa da (goiko azken zatia izan ezik)
Talde boteretsuenak konkistatzaileek eta haien ondorengoak ziren. Bi talde ziren:
Arabiarrak: lurralde onenak eta gobernuko karguak beraientzat hartu zituzten. Guadalquivir ibaiaren inguruan, Levantean eta Ebro ibarrean ezarri ziren.
Berbereak: gehiago ziren, baina ez zuten halako etekinik lortu, hasieran behintzat. Omeiatarren armadaren gehiengoa ziren.Almohade etaAlmorabideekin boterea eskuratu zuten, eta baita hainbattaifatan ere. Lur eskasagoetan kokatu ziren: Mendialdeetan etaAlgarbe inguruan, adibidez. Hala ere, 740koberbereen matxinadaren ondoren asko Ipar Afrikara bueltatu ziren.
Beste hainbat etnia ere bazeuden:
Hispanoerromatar jatorriko biztanleak: musulmanak eta bisigodoak heldu aurretik penintsulan zeuden biztanleak, erromantzea hitz egiten zutenak.
Hainbat esklabo eslaviarrek euren askatasuna erostea lortu zuten, eta Taifa batzuetako buruzagi ere izan ziren.
741ean hainbatsiriar heldu ziren penintsulara, berbereen matxinada zapaltzen laguntzeko, eta penintsulako ekialdean eta hegoaldean kokatu ziren.Yemendarren presentzia ere aipatzen da iturri batzuetan.
Muladiak: islamdar erlijioa eta ohiturak bereganatu zuten lehen kristauak izan ziren, haietako zenbaitek zergak ez ordaintzeko.
Mozarabiarrak: beraien erlijioa praktikatzen jarraitu zuten lehengo kristauak ziren . Musulmanak ez zirenez zergak ordaindu behar zituzten.
Juduak: gutxiengoak ziren, baina oso aktiboak, ekonomia-jardueretan batez ere. Gainerako herritarrengandik bereizitako auzoetan bizi ziren.
Judu eta kristauek euren erlijioa praktikatzeko askatasuna zeukaten, baina zerga berezi batzuk ordaindu behar zituzten: zerga pertsonala (yizia) eta lurretatik jasotako sarreren araberakoa (jarach). Judu eta kristauek euren autoritateak zituzten eta euren arauekin epaitzeko eskubidea zuten. Hala ere, debeku batzuk zituzten: Ezin zuten kargu politikorik eduki; gionak ezin ziren emakume musulman batekin ezkondu; banandutako auzoetan bizi behar ziren; ezin ziren zaldiz ibili; arropan bereizgarri bat eraman behar zuten.
Hiri batzuk mozarabiarren bizileku garrantzitsuak izan ziren, besteak beste:Toledo,Merida,Valentzia,Kordoba etaLisboa. Bizikidetza ez zen beti ona izan. Toledoko mozarabiarrak matxinatu egin ziren arabiar boterearen kontra. Beste mozarabiar batzuek ihes egin zuten iparraldeko erresuma kristauetara, eta horrela hedatu zituzten mozarabiar kulturaren arkitektura edo toponimia.
Juduak komertzioan aritzen ziren, eta zergak kobratzeaz ere arduratzen ziren. Medikuak, enbaxadoreak edo diruzainak ere izan ziren. Adibide gisa,Hasdai ibn Xaprut judua (915-970)Abd ar-Rhaman III.aren konfiantzazko gizona izan zen. Kalifa honen eta bere semearen garaian Al Andaluseko juduek oparotasuna lortu zuten. Kalifatoaren aginduetara lan egin zuten; zientzian, merkataritzan eta industrian aritu ziren, batez ere setaren eta esklaboen komertzioan. Iberiar Penintsularen hegoaldea babesleku bihurtu zen beste herrialdeetako judu jazarrientzat. Kalkuluen arabera, uste da XV. mendearen amaieran 50.000 judu zeudelaGranadan eta 100.000 musulmanen menpekoIberiar Penintsula osoan.[31]
Badajozko alkazaba
Almorabide eta almohadeen garaian egoera okertu zela uste da, nahiz eta iturriak ez diren oso ugariak. Juduen kontrakoprogromoak ere egon ziren Kordoban (1011) eta Granadan (1066).[32][33]
Almohadeak almorabideak baino fundamentalistagoak ziren. Ez musulmanak gogor tratatu zituzten. Konbertsioaren edo heriotzaren artean aukeratzera behartu zituzten, eta hauetako askok emigratu egin zuten.Maimonidesen familia, adibidez, ekialdera joan zen, herrialde musulman toleranteagoen bila.[34]
Islamaren arabera musulman guztiak komunitate berdinaren kide badira ere (umma), islamiar juristek libre eta esklabuen arteko banaketa egin zuten. Horrela banatzen ziren taldeak posizio sozioekonomikoaren arabera:[35][8]
↑EIMAren izen zerrendan marratxorik gabe dator, baina geroztik Euskaltzaindiak 165. arauan zehaztu du euskara batuanAl- forma dagokiola arabierazko artikulu horri.
↑Viguera, María Jesús (2002). «Al-Andalus: los Omeyas». In Juan Carrasco, Josep Maria Salrach, Julio Valdeón y María Jesús Viguera, (ed). Historia de las Españas medievales, Bartzelona, Crítica. 13. orrialdea.
↑abcdefghijklGONZALEZ, MAnuel (2014), "Los musulmanes en España hasta finales del Califato" in CLARAMUNT, S., PORTELA, E., GONZALEZ, M., MITRE, E.,Historia de la Edad Media, Ariel, Bartzelona
↑Viguera Molins, María Jesús (2007).Los reinos de Taifas y las invasiones magrebíes: Al-Andalus del XI al XIII. RBA. 155 or.
↑abcdCLARAMUNT, Salvador (2014), "La Península Ibérica en los siglos XI y XII. Reinos cristianos, taifas e imperios norteafricanos" in CLARAMUNT, S., PORTELA, E., GONZALEZ, M., MITRE, E.,Historia de la Edad Media, Ariel, Bartzelona
↑GONZALEZ, Manuel (2014), "La Península Ibérica. Reconquista y repoblación en el siglo XIII" in CLARAMUNT, S., PORTELA, E., GONZALEZ, M., MITRE, E., Historia de la Edad Media, Ariel, Bartzelona
↑Wasserstein, David J. (1995). «Jewish élites in Al-Andalus». In Frank, Daniel, ed.The Jews of Medieval Islam: Community, Society and Identity. Leiden: Brill. 101 or.
↑Frederick M. Schweitzer, Marvin Perry.,Anti-Semitism: myth and hate from antiquity to the present, Palgrave Macmillan, 2002. 267-268 or.
Alfonso, Esperanza (2007),Islamic culture through Jewish eyes: al-Andalus from the tenth to twelfth century. 2007. ISBN 978-0-415-43732-5
Álvarez Rey, L.; Aróstegui Sánchez, J.; García Sebastián, M.; Gatell Arimont, C.; Palafox Gamir, J.; Risques Corbella, M. (2013).Historia de España. Vicens Vives. Las raíces históricas de España.ISBN 9788431692582.
Catarino, Helena (1994) "A ocupação islâmica" enHistória de Portugal dos tempos pré-históricos aos nossos dias, dir. de João Medina, vol. 3. Amadora: Ediclube.
Fanjul, Serafín (2004).La quimera de al-Andalus. Siglo XXI.ISBN 9788432311505.
García Sanjuán, Alejandro. "El significado geográfico del topónimo al-Andalus",Anuario de Estudios Medievales, 33/1(2003), 3-36.
González Ferrín, Emilio.Historia general de Al Ándalus. Ed. Almuzara, 2006. ISBN 978-84-85586-81-7
Juri, Amira,El Multiculturalismo en el arte hispanomusulmán: La Alhambra, Facultad de Filosofía y Letras, Universidad Nacional de Tucumán, (2007), ISBN 978-950-554-539-1.
Manzano Moreno, Eduardo (2018) [2010].Épocas medievales. Vol. 2 de la Historia de España, dirigida por Josep Fontana y Ramón Villares. Bartzelona-Madril: Crítica/Marcial Pons.ISBN 978-84-9892-808-2.
Saraiva, José Hermano,História de Portugal, volume I: Origens-1245. Lisboa: Edições Alfa.
Tavares, Maria José Ferro (1992),História de Portugal Medievo: Economia e Sociedade. Lisboa, Universidade Aberta. ISBN 972-674-100-9.
Torres, Cláudio, "O Garb Al-Andalus" inHistória de Portugal, volume I: Antes de Portugal, dir. de José Mattoso. Lisboa, Editorial Estampa. ISBN 972-33-1262-X.
Viguera Molins, María Jesús (2007).Los reinos de Taifas y las invasiones magrebíes: Al-Andalus del XI al XIII. RBA.ISBN 9788447348152.