Eguzki-lainoa, izar laino guztiak bezala, gasek etahauts kosmikoak osatuta egongo zen. Hasieran, astiro-astiro biratzen zen.
Eguzki-lainoa uzkurtzen zenean,grabitatearen eraginez, azkarrago biratzen zen etapartikulen arteko talkek berotzen zuten.
Eguzki-lainoak disko lautuaren forma hartu zuen,materia gehiena erdian kondentsatuta zuela (denborarekin erdiguneaEguzki bihurtu zen). Diskoko gainerako materialek biraka segitu zuten, eta, apurka-apurka, gorputz handiagotan, hots,planetesimaletan, bilduz joan ziren; planete-simalok elkarren kontra talka egin eta gero eta gorputz handiagoak eratzen zituzten.
Duela 4600 milioa urte sortu ziren lehenengoplanetak, Eguzkiaren inguruko eurenorbitekin. Planetak eratzeko mekanismo horri akrezio deritzo. Hasierako Lurraren kontra jo zuten planetesimalen arteko talka ugariek izugarri berotu zuten, eta bat eragin zieten, materialak geruzatan bereiziz.
Zuzenbide Zibilean, onibar baten dimentsioen hazkuntza da, korronte batek, beste onibar batetako lurra daroalako. Lur hau ezagutzerik ez badago (alubioi) akrezioa jasan duen onibarraren zati bihurtuko da, baina ezagutzerik badago (abulsioi), jatorrizko jabeak bi urteko epe suspentsiboa du falta zaion lur zatia erreklamatzeko, eta beste bi hilabete, bertan egon zitezkeen zuhaitzak erreklamatzeko.
Zuzenbide Zibilean baita ere, zehazkiOndorengotza Eskubidean, akrezioa da pertsona batekheredentzia jaso behar duenean, dagokion zatia hartzeko ahalik edo nahirik ez badu, gainontzeko oinordekoetan igotzen denheredentzia zatia. Adibidez, ondorengotza gertatzen den unean, oinordekoetako bat hilda balego eta honek oinordekorik ez balu, honi legokiokeen zatia, beste oinordekoen zatietan akrezioa jasango luke, hau da, hauek elkarren artean banatuko lukete eta oinordetutako euren zatiak, proportzionalki dagozkien zatian igoko lirateke.
↑Donahue, Megan, Nicholas Schneider, and Mark Voit. "Formation of the Solar System." The Essential Cosmic Perspective. By Jeffrey Bennett. Seventh ed. San Francisco: Pearson Education, 2014. 136-69. Print.