Aizkorri-Aratz | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mendirik altuena | Aitxuri |
Garaiera | 1.551 m |
Mota | mendigune |
Geografia | |
![]() ![]() | |
Koordenatuak | 42°57′38″N2°23′02″W / 42.9604947°N 2.384009°W /42.9604947; -2.384009 |
Mendikatea | Euskal Herriko arkua |
Herrialdea | ![]() |
Probintzia | ![]() |
Aizkorri-AratzAraba etaGipuzkoa artekomendigune bat da, bereizten diren bostmendilerrok osatua:Altzania,Aizkorri,Urkilla,Elgea etaZaraia. Aizkorri-Arazkomendi altuenaAitxuri da (1.551 m);EAEko mendirik altuena ere bada[1].
Aizkorri-Aratz mendigunekarstikoakAretxabaleta,Asparrena,Donemiliaga,Eskoriatza,Legazpi,Oñati,Zegama,Zerain etaZalduondo udalerriak barne hartzen ditu[1].
Aizkorri-Arazko natura parkeak babesten du mendigunearen zati handi bat. Aizkorri-Aratzen, turismoa, basogintza eta abeltzaintza diraekonomia jarduera nagusiak, eta zenbait erakunde ere badira, toki-entitateek basoak batera erabiltzen dituztela zaintzeko[2][3].
Antolatutako aldea Euskal Herrian Atlantikoko eta Mediterraneoko urak bereizten dituen banalerroko basoetan kokatzen da.Banalerro hau zona horretan nagusi diren ipar-mendebaldeko haizeek topatzen duten hesiorografiko garrantzitsuena da. Hala ere, antzeko altuera duten beste mendigune batzuen (hots,Durangaldearen) haizebera dagoenez, prezipitazioak ez dira pentsa dezakegun bezain ugariak[1].
Aizkorri-Aratzeko mendigunea dauden mendilerroen zerrenda: