| Aitzol Aramaio | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Aitzol Aramaio Bengoetxea |
| Jaiotza | Ondarroa, 1971komartxoaren 5a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Ondarroa, 2011koapirilaren 24a (40 urte) |
| Heriotza modua | berezko heriotza:miokardio infartu akutua |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | film-zuzendaria etagidoilaria |
| Lan nabarmenak | ikusi |
Aitzol Aramaio Bengoetxea[1] (Ondarroa,1971 -ib.,2011koapirilaren 24a) zuzendari eta gidoilaria zen. Ikus-entzunezko komunikazioa ikasi zuenEHUn.Terminal film laburrarekin estreinatu zen2002an.
Egin zuen film luze bakarra (Un poco de chocolate,2008. urtekoa)Unai ElorriagarenSPrako tranbia eleberrian oinarritu zen.[2]
40 urterekin hil zen,bihotzekoak jota.[3] Hurrengo urtean,2012anMarabilli Sormen Festibala abiatu zuten herrian haren omenez, arte desberdinetan aritutako artistak sostengatuz. Bi urtetik behin antolatu dute ordutik. Izena, haren esaldi ezagun batetik hartu dute: "Bixitxi marabilli re",Piztiak taldeak abesti bihurtu zutena.
Andoaingo Zinema eta Bideo Eskolan ikasketak egin ostean,1992tik aurreraUrnietako Zinema Eskolan formakuntza egin zuen. Bertan,Juanma Bajo Ulloak etaJosé Luis Guerinek klaseak ematen zituzten zuzendaritza lanak irakasteko. Halaber, gidoigintza ikastaroa egin zuen bertan Michel Gaztanbide eta José Antonio Vitoriarekin.ETBrako proiektu batzuetan parte hartu eta gero,1999an joan zenLos Angelesera "Jullia" pelikulan zuzendari laguntzaile moduan lan egitera.2000tik hainbat spot zuzendu zituen Iberdrola, Telefónica, BBK edo Deia-rako.
Horretaz gain, hainbat bideoklip grabatu zituenKepa Junkera,Berri Txarrak,Pi L.T. edotaMikel Urdangarinekin.