Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Aita santu

Bideo honek Ikusgela proiektuko bideo bat barneratzen du
Wikipedia, Entziklopedia askea
Erromako Apezpikua
Pontifex maximus
Aita santua
KATOLIKOA
Leon XIV.a aita santua


Erromako Apezpikuaren armarria

Titularra:
Leon XIV.a
2025eko maiatzaren 8hautatua
DotoreziaBerorren santutasuna
Bizilekua
Probintzia eklesiastikoaErromako Probintzia Eklesiastikoa
EgoitzaJauregi Apostolikoa,Vatikano Hiria
Informazioa
LehenaPetri, Katolizismoaren arabera
IzendapenaEliza Katolikoa
EzarpenaI. mendea
ElizbarrutiaErroma
KatedralaSan Joan Laterangoaren basilika
GobernuaEgoitza Santua
Web-orria
Egoitza Santua
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da.
Bideo hau Ikusgela proiektuaren parte da. Bideoak dituzten artikulu guztiak ikus ditzakezu hemen klik eginez gero.
Eliza Katolikoaren agintari gorena daaita santua. Bideo honetan horren santu ere izan ez diren zortzi jasotzen dira.

Aita santua (latinezPapa, «aita»;grekeraz παπάς,pappas,[1] «apaiza»),pontifex maximus modura ere ezaguna,Erromako apezpiku etaEliza Katolikoko buru erlijiosoa da, bai etaEgoitza Santuarenestatuburu.[2] 1929. urtetik aurrera, aita santuakVatikano HirikoJauregi Apostolikoan du erresidentzia ofizial,Erromako (Italia)barrendegi denhiri-estatua.[3] Gaur egungo aita santuaLeon XIV.a da,2025ekomaiatzaren 8eanhautatua,Frantziskoren ondoren.

Apezpiku-egoitzaren eskumenari Egoitza Santua deritzo,Vatikano Hiriarenegitasmo burujabea dena etanazioarteko zuzenbidean parte hartzen duena,1929. urtetik aurrera, urte horretanItaliak etaVatikano Hiriak sinaturikoLaterango Itunen ondorioz, independentzia diplomatiko eta espiritual tenporal bat emanezhiri-estatuari.

Katolikoen arabera, zeregin horiSan Petri apostoluaren ondorengo izatetik datorkio,Kristoren ordezko baita lurrean (Vicarius Christi).Aulki Santuaren burua da (Sancta Sedes). Jatorriz "Pedroren ordezko" titulua zeukaten, baina495. urteko sinodoaren ondorenGelasio I.a aita santuak "Kristoren ordezko" titulua sortu zuen, Pedroren ondorengoak Elizako patriarken gainean zuen estatusa agertarazteko.Aita santu tituluaMartzelinok erabili zuen lehen aldiz304. urtean.XI. mendetik aurrera, tituluaErromako apezpikuarentzako bihurtu zen soilik (Gregorio VII.aren ondoren). Aita santuek garrantzi oso handia dute, gehien iraun duen egitasmoetarikoa delarikEgoitza Santua.[4] Garai zaharretan, aita santuekKristautasuna hedatzen lagundu zuten, bai eta doktrina-arazoen konponbideak bilatu ere.[5]Erdi Aroan, funtsezko funtzio sekularra bete zutenEuropako Ekialdean,erregekatolikoen arteko jokozain modura, askotan.[6][7][8] Gaur egun, fede kristauaren zabaltzearen defentsaz gain (bai eta doktrina kristauarena ere), aita santuakekumenismoan,erlijioen arteko elkarrizketetan, karitatean etagiza eskubideen defentsan lan egiten dute.[9][10]

Historiako zenbait tartetan, aita santuak garrantzia edukiaz at,botere tenporala eduki du: gobernanteekin berdinen arteko erlazioa lortu zen, botere sekularrari dagokionez. Halere, azken mendeetan, botere tenporal hori murrizpen joan da: egun, ia modu esklusiboan afera erlijiosoetara mugatzen da aita santutza.[5] Modu kontrajarrian, aita santuen botere eta autoritate erlijiosoa gero eta handiagoa izan da, denboran zehar,1870. urteanaita santuaren hutsezintasunarendogmaren aldarrikatzearekin gorenera iritsiz,moralaren edofedearen inguruko definizio formal bat eskaintzeko aita santuakex catedra hitz egiten dueneko kasu puntual horietarako (hitzez hitz, "Petriren aulkitik").[5] Gaur egun arte, aita santua mundu osoko pertsonarik boteretsuenetakotzat hartzen da, 1.300 milioikatoliko baino gehiagoren eragile diplomatiko, kultural zein espiritual izatearen ondorioz.[11][12] Era berean, mundu osoko eta Gobernu baten kide ez den hezkuntza-hornitzaile nagusia da, bai eta osasun-hornitzaile handi[13] zein karitate-sare izugarriduna.

Aita santua kardinalekKapera Sixtinoan osatutako konklabean erabakitzen da. Behin hautaketa egin eta gero, jendaurrean iragartzen da,Habemus Papam formula erabiliz.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Titulua eta etimologia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ingelesekopope terminoa grekozko πάππας (páppas, hots,aita) izenetik dator.Kristautasunaren lehen mendeetan, titulu hori apezpiku eta bestelako elizjende zahar guztiei jartzen zitzaien, bereziki ekialdean,[14]XI. mendean Erromako Apezpikuaren titulu bereizgarria bilakatu zen arte.[15][16][17][18][19] Gaur egun duen ñabardurarekin aita santu titulu bereizgarri modura eduki zuen lehen gizonaAlexandriako Heraclas da (232–248), garai hartarako jada hilik zegoen arren.[20] Ingelesekopope terminoaren lehen erabilerara iristeko,X. mendearen erdi-alderaino joan beharko da: horVitalianori egin zitzaion erreferentzia,VII. mendeko aita santuerromatarrari,Beda-renHistoria ecclesiastica gentis Anglorum obrarenIngeles Zaharrean dagoen itzulpen batean.[21]

Elizaren barruko kokapena

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eliza Katolikoak esaten duen legez, ekintzapastorala (Elizarenartzaintza, nolabait esatearren)apostoluek burutzen zuten,Petri buru zuten talde edo "eskola" bat osatzen zutenak. Gaur egun, talde horiapostolu horien ondorengoek osatzen dute,apezpikuek,Erromako apezpikua (aita santua) buru gisan.[22] Hemendik, hain zuzen ere, eratortzen da aita santuaren beste izenetako bat:goreneko apezpiku edo,latinez,pontifex maximus.

Eliza Katolikoaren irakaskuntzekin jarraituz,Eliza Katolikoaren araberaJesusek berak izendatu zuenPetri Elizaren buru. Era berean,Eliza KatolikoarendogmaLumen gentiumak argi uzten duapostoluen etaapezpikuen arteko ezberdintasuna, azkenekoak lehenengoen ondorengo modura aurkeztuz, aita santuaPetriren ondorego modura,Petriapostoluen buru zen moduan aita santuaapezpikuen buru izateko.[23]PetriErromako lehenapezpikua izan zelako ideia tradizioz onartua baztertu edo, gutxienez, zalantzan jartzen dute historialari batzuek,Erromako Egoitza Santuaren inguruko datu zaharrenakIII. mendekoak direla kontuan harturik.[24]Elizako Guraso denIreneo Lyongoak idatzi bezala (k.a. 180. urtean, gutxi gorabehera),PetrikErromako Eliza "eraiki eta antolatu" zueneko ustea agertzen da.[25] Era berean,San Irineo kontuan hartu gabe, hasierakoEliza Erromatarrean jadaPetriri buruz hitz egiten da. Hala,Klemente I.ak, 96. urte aldera korintoei idatzitako gutun batean,[26]Erroman ematen denkristauen aurkako jazarpenak "gure garaiko gatazka" modura izendatzen ditu, korintoei bere heroiak aurkeztuz: "lehenik, hoberenak eta, sinpleki oinarrienak",Petri etaPaulo, "apostolu onak".Ignazio Antiokiakoak,Klemente I.ak baino gutxi ostera,Smyrna-ko hiritik mezu bat idatzi zuen ere erromatarrei, berak,Petri etaPaulo ez bezala, aginduko ez zienaren mezua helaraziz.[27] Froga horietan eta bestelakoetan oinarriturik,Konstantino Handiak eraikitako "San Petri ZaharrarenBasilika" bezala,Petriren hilobiaren kokalekuan, aditu askok bat egiten duteNeronen boterepeanmartirizatua izan zela pentsatuz, beste batzuekmartiriaPalestinan jasan zuela defendatzen duten bitartean.[28][29][30]

I. mendekoKristau-komunitateek,presbitero-apezpiku talde bat edukiko luke euren maila lokaleko elizen buru modura. Pixkanaka,apezpikutzak metropoli-mailan instituzionalizatzen hasiko dira, modu finkoan.[31] Ustez,Antiokia hiriak (Antzinako Siria)Erroman baino lehen garatu zukeen halako lehen estruktura mailakatu bat.[31]Erroman,apezpiku egokia zirela esaten zuten ugari agertu ziren arren,San Ireneokapezpiku-lerro bakarra onartu zuenPetri-ren oinordeko modura (Viktor I.aren lerroa, hain zuzen),Petri horren garaietatik garai hartarainokoapezpiku-lerro bakar hura argitaratuz.[32] Idazle batzuen arabera, Erromako apezpiku bakarraren figura ez zen II. mendearen erdialdean arte agertu. Euren ustetan, beraz,Lino,Kleto etaKlemente I.a ez dira, antza, adiera hertsian, aita santu,presbitero-apezpiku talde horretako izen nabariak baizik.[24]

I. mendeko etaII. mendearen hasierako dokumentuen arabera, Erromako apezpikuak nolabaiteko nagusitasuna zuen Elizaren barruan,Antiokiako hiriko apezpikuak (edoaitalehenak) Erromako apezpikua "berdinen arteko nagusi" modura deskribatu zuen,[33]nagusitasun horrek zer eman nahi duen aditzera, gaur egunarte, ezjakina den arren.[34]

Kristautasun goiztiarra (c. 30–325)

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Hasiera batean bada ere, "apezpiku" eta "presbitero" sinonimotzat hartzen ziren.[35]Lehen etabigarren mendeen artean, maila lokaleko eliztarrakapezpiku eta presbiteroek kontrolatzen zituzten, bi karguen arteko solapazio bar sortuz.[36] Batzuren ustez, "ez dago aurkituko,Erroman,apezpiku 'monarkikorik'II. mendearen erdialdetik atzera... eta seguraski beranduago [joan beharko gara hura aurkitzeko]".[37] Beste jakitun batzuen ustez, bestalde, etaIgnazio Antiokiakoak zeinSan Irineok idatzita utzi zuten aita santuen ondorengotza-lerroari erreferentzia eginez, posizio honekiko modu kontrajarrian azalduko dira.[38] Dena dela, aipagarria da ere bi apezpiku horien helburua, erregistro 'historiko' horiek idazterakoan, aita santuen etengabeko ondorengotza-lerro bat erakustea bazen, zentzua dauka pentsatzeak halako idazleek euren ideien defentsarako erregistroa burutuko luketela. Hala, esan beharra dago ez dagoela dokumentu objektibo substantzialik horren inguruan. Ondorengotza-lerro horren defentsan, aipagarria da, lehenengoelizbatzar ekumenikoetan ere, elizbatzarrak Erromako apezpikuei aitortzen dien garrantzi berezia.[39]

Aro Kristau goiztiarrean,Erroma eta bestelako hiri gutxi batzuek mundu-mailako Elizaren buru zirela aldarrikatzen dute.Santi Zintzoak (James the Just), "Jainkoaren anaia" modura ezaguna,Jerusalemeko Elizaren buru modura jokatu zuen,tradizio Ortodoxoaren "Ama Eliza" modura ezaguna gaur eguneraino. Bestalde,Alexandria,ikasketa juduetako zentro bat izatetik,kristautasunaren ikasketarako zentro bilakatuko da. BainaErromak du, bereziki, hasierako era apostolikoan jendetza handiena,Paulo apostoluak,Erromatarrei egindako epistola liburuan (BibliakoItun Berriko zatia) aipatu bezala.

Lehen mendean zehar (c. 30–130),Erroma mundu-mailakoKristautasunaren erdigune modura aintzatetsia izan zen, berebiziko garrantziduna.Klemente I.ak,lehen mende honetan,Korintoar Elizariepistola bat idazten dio, gatazka nagusi batean hitza hartuz eta lehenago ezer ere ez egiteagatik barkamena eskatuz.[40] Dena den, erreferentzia oso gutxi agertzen dira garai hartakoErromako Egoitza Santuaren aita santuaren primatuaren inguruan (authoritative primacy modura ere ezaguna).

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez)«pope - Dictionary definition and pronunciation - Yahoo! Education» web.archive.org 2011-06-06 (kontsulta data: 2019-11-07).
  2. (Ingelesez)«Catechism of the Catholic Church - IntraText» www.vatican.va (kontsulta data: 2019-11-07).
  3. (Ingelesez)«State and Government» web.archive.org 2010-07-22 (kontsulta data: 2019-11-07).
  4. Collins, Roger.Keepers of the keys of heaven: a history of the papacy. Introduction (One of the most enduring and influential of all human institutions, (...) No one who seeks to make sense of modern issues within Christendom – or, indeed, world history – can neglect the vital shaping role of the popes.) Basic Books. 2009.ISBN978-0-465-01195-7
  5. abcWetterau, Bruce. World history. New York: Henry Holt & co. 1994.
  6. Faus, José Ignacio Gonzáles. "Autoridade da Verdade – Momentos Obscuros do Magistério Eclesiástico". Capítulo VIII: Os papas repartem terras – Pág.: 64–65 e Capítulo VI: O papa tem poder temporal absoluto – Pág.: 49–55. Edições Loyola.ISBN85-15-01750-4. Embora Faus critique profundamente o poder temporal dos papas ("Mais uma vez isso salienta um dos maiores inconvenientes do status político dos sucessores de Pedro" – pág.: 64), ele também admite um papel secular positivo por parte dos papas ("Não podemos negar que intervenções papais desse gênero evitaram mais de uma guerra na Europa" – pág.: 65).
  7. Jarrett, Bede (1913)."Papal Arbitration" . In Herbermann, Charles (ed.).Catholic Encyclopedia. New York: Robert Appleton Company.
  8. Adibidez,Mundu Berrikokolonizazioan.IkusTordesillasko Ituna etaInter caetera.
  9. istória das Religiões. Crenças e práticas religiosas do século XII aos nossos dias. Grandes Livros da Religião. Editora Folio. 2008. Pág.: 89, 156–157.ISBN 978-84-413-2489-3
  10. (Portugesez)«Papa - funções, igreja católica, vestimentas, primeiro papa» www.suapesquisa.com (kontsulta data: 2019-11-07).
  11. (Ingelesez)«THE ROLE OF THE VATICAN IN THE MODERN WORLD» web.archive.org 2005-05-04 (kontsulta data: 2019-11-07).
  12. (Ingelesez)«The World's Most Powerful People 2018» Forbes (kontsulta data: 2019-11-07).
  13. Agnew, John (2010-02-12). "Deus Vult: The Geopolitics of Catholic Church".Geopolitics.15 (1): 39–61.doi:10.1080/14650040903420388.
  14. "Pope",Oxford Dictionary of the Christian Church, Oxford University Press, 2005,ISBN 978-0-19-280290-3
  15. (Ingelesez) Evangelical dictionary of theology. (2nd ed. argitaraldia) Baker Academic 2001 ISBN0801020751. PMC46998739. (kontsulta data: 2019-11-08).
  16. (Ingelesez) A brief history of the Western world. (9th ed. argitaraldia) Wadsworth Thomson 2005 ISBN0534642365. PMC56551577. (kontsulta data: 2019-11-08).
  17. (Ingelesez) The Eucharistic prayers of the Roman rite. Liturgical Press 2004 ISBN0814660789. PMC506737586. (kontsulta data: 2019-11-08).
  18. (Ingelesez) A history of the popes : from Peter to the present. Sheed & Ward 2010 ISBN9781580512275. PMC318421403. (kontsulta data: 2019-11-08).
  19. (Ingelesez) Papal primacy : from its origins to the present. Liturgical Press 1996 ISBN081465522X. PMC34576653. (kontsulta data: 2019-11-08).
  20. Eusebius,Historia Ecclesiastica VII liburua, 7.4 kapitulua
  21. "pope, n.1". Oxford English Dictionary Online. 2011ko iraila. Oxford University Press. 2011-11-21
  22. (Ingelesez)«Catechism of the Catholic Church - Christ's Faithful - Hierarchy, Laity, Consecrated Life» www.vatican.va (kontsulta data: 2019-11-08).
  23. (Ingelesez)«Lumen gentium» www.vatican.va (kontsulta data: 2019-11-08).
  24. ab (Ingelesez) The Roman Catholic church : its origins and nature. Paulist Press 1997 ISBN0809137402. PMC37155878. (kontsulta data: 2019-11-08).
  25. (Ingelesez) A new Eusebius : documents illustrative of the history of the church to A.D. 337. ISBN0281008027. PMC381792. (kontsulta data: 2019-11-08).
  26. «THE LETTER OF ST. CLEMENT OF ROME TO THE CORINTHIANS» The Apostolic Fathers (The Fathers of the Church, Volume 1) (Catholic University of America Press): 3–58. 2010-04-01 ISBN9780813211015. (kontsulta data: 2019-11-08).
  27. «Ignatius to the Romans» Ignatius of Antioch (Fortress Press): 163–192. 2016-05-18 ISBN9781506421513. (kontsulta data: 2019-11-08).
  28. O'Connor, Daniel William (2013)."Saint Peter the Apostle".Encyclopædia Britannica. Encyclopædia Britannica Online. p. 5.[M]any scholars… accept Rome as the location of the martyrdom and the reign of Nero as the time.
  29. Zeitschr. fur Kirchengesch. (in German), 1901, pp. 1 sqq., 161 sqq
  30. The Secrets of the 12 Disciples,Channel 4, transmitted on 23 March 2008.
  31. ab (Ingelesez)O'Grady, John F.. (1997). The Roman Catholic church : its origins and nature. Paulist Press ISBN0809137402. PMC37155878. (kontsulta data: 2019-11-08).
  32. (Ingelesez) A new Eusebius : documents illustrative of the history of the church to A.D. 337. S.P.C.K 1957 ISBN0281008027. PMC381792. (kontsulta data: 2019-11-08).
  33. Chadwick-enThe Early Christian Church-etik
  34. "From an historical perspective, there is no conclusive documentary evidence from the 1st century or the early decades of the second of the exercise of, or even the claim to, a primacy of the Roman bishop or to a connection with Peter, although documents from this period accord the church at Rome some kind of pre‑eminence" (Emmanuel Clapsis, Papal Primacy,Orthodoxy in Conversation-eko erauzkina (2000), p. 110); and "The see of Rome, whose prominence was associated with the deaths of Peter and Paul, became the principle center in matters concerning the universal Church" (Clapsis, p. 102). The same writer quotes with approval the words ofJoseph Ratzinger: "In Phanar, on 25 July 1976, whenPatriarch Athenegoras addressedthe visiting pope as Peter's successor, the first in honor among us, and the presider over charity, this great church leader was expressing the essential content of the declarations of the primacy of the first millennium" (Clapsis, p. 113).
  35. Oxford Dictionary of theChristian Church, (1997) 2005eko edizio berritua, 211.orria : "It seems that at first the terms 'episcopos' and 'presbyter' were used interchangeably".
  36. CambridgeHistory of Christianity, lehenengo bolumena, 2006, "The general consensus among scholars has been that, at the turn of the first and second centuries, local congregations were led by bishops and presbyters whose offices were overlapping or indistinguishable."
  37. CambridgeHistory of Christianity, lehenengo bolumena, 2006, 418. orria
  38. IkusSan IrineorenAgainst Heresies (III. liburua, 3. kapitulua)
  39. Harrison, Brian W. (1991-01)."Papal Authority at the Earliest Councils".This Rock.Catholic Answers.2 (1).Originaletik gordea 2011ko ekainaren 29an.
  40. Chadwick, Henry.OxfordHistory of Christianity,Oxford University Press: "Towards the latter part of the 1st century, Rome's presiding cleric, named Clement, wrote on behalf of his church to remonstrate with the Corinthian Christians who had ejected clergy without either financial or charismatic endowment in favor of a fresh lot; Clement apologized not for intervening but for not having acted sooner. Moreover, during the 2nd century the Roman community's leadership was evident in its generous alms to poorer churches. About 165, they erected monuments to their martyred apostles, to Peter in a necropolis on the Vatican Hill, to Paul on the road to Ostia, at the traditional sites of their burial. Roman bishops were already conscious of being custodians of the authentic tradition of true interpretation of the apostolic writings. In the conflict with Gnosticism Rome played a decisive role, and likewise in the deep division in Asia Minor created by the claims of the Montanist prophets."

Ikus, gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


Petri ·Lino  • KletoKlemente I.aEvaristoAlexandro I.aSisto I.aTelesforoHiginoPio I.aAnizetoSoteroEleuterioViktor I.aZeferinoKalisto I.aUrbano I.aPontzianoAnteroFabianKornelioLuzio I.aEztebe I.aSisto II.aDionisioFelix I.aEutikianoKaioMartzelinoMartzelo I.aEusebioMelkiadesSilvestre I.aMarkoJulio I.aLiberioDamaso I.aSirizioAnastasio I.aInozentzio I.aZosimoBonifazio I.aZelestino I.aSisto III.aLeon I.aHilarioSinplizioFelix III.aGelasio I.aAnastasio II.aSimakoHormisdasJoan I.aFelix IV.aBonifazio II.aJoan II.aAgapeto I.aSilverioVigilioPelagio I.aJoan III.aBenedikto I.aPelagio II.aGregorio I.aSabinianoBonifazio III.aBonifazio IV.aAdeodato I.aBonifazio V.aHonorio I.aSeverinoJoan IV.aTeodoro I.aMartin I.aEugenio I.aVitalianoAdeodato II.aDonoAgatonLeon II.aBenedikto II.aJoan V.aKononSergio I.aJoan VI.aJoan VII.aSisinioKonstantinoGregorio II.aGregorio III.aZakariasEztebe II.aPaulo I.aEztebe III.aAdrian I.aLeon III.aEztebe IV.aPaskoal I.aEugenio II.aValentinGregorio IV.aSergio II.aLeon IV.aBenedikto III.aNikolas I.aAdrian II.aJoan VIII.aMarino I.aAdrian III.aEztebe V.aFormosoBonifazio VI.aEztebe VI.aErromanTeodoro II.aJoan IX.aBenedikto IV.aLeon V.aSergio III.aAnastasio III.aLandoJoan X.aLeon VI.aEztebe VII.aJoan XI.aLeon VII.aEztebe VIII.aMarino II.aAgapeto II.aJoan XII.aLeon VIII.aBenedikto V.aJoan XIII.aBenedikto VI.aBenedikto VII.aJoan XIV.aJoan XV.aGregorio V.aSilvestre II.aJoan XVII.aJoan XVIII.aSergio IV.aBenedikto VIII.aJoan XIX.aBenedikto IX.aSilvestre III.aBenedikto IX.aGregorio VI.aKlemente II.aBenedikto IX.aDamaso II.aLeon IX.aViktor II.aEztebe IX.aNikolas II.aAlexandro II.aGregorio VII.aViktor III.aUrbano II.aPaskoal II.aGelasio II.aKalisto II.aHonorio II.aInozentzio II.aZelestino II.aLuzio II.aEugenio III.aAnastasio IV.aAdrian IV.aAlexandro III.aLuzio III.aUrbano III.aGregorio VIII.aKlemente III.aZelestino III.aInozentzio III.aHonorio III.aGregorio IX.aZelestino IV.aInozentzio IV.aAlexandro IV.aUrbano IV.aKlemente IV.aGregorio X.aInozentzio V.aAdrian V.aJoan XXI.aNikolas III.aMartin IV.aHonorio IV.aNikolas IV.aZelestino V.aBonifazio VIII.aBenedikto XI.aKlemente V.aJoan XXII.aBenedikto XII.aKlemente VI.aInozentzio VI.aUrbano V.aGregorio XI.aUrbano VI.aBonifazio IX.aInozentzio VII.aGregorio XII.aMartin V.aEugenio IV.aNikolas V.aKalisto III.aPio II.aPaulo II.aSisto IV.aInozentzio VIII.aAlexandro VI.aPio III.aJulio II.aLeon X.aAdrian VI.aKlemente VII.aPaulo III.aJulio III.aMartzelo II.aPaulo IV.aPio IV.aPio V.aGregorio XIII.aSisto V.aUrbano VII.aGregorio XIV.aInozentzio IX.aKlemente VIII.aLeon XI.aPaulo V.aGregorio XV.aUrbano VIII.aInozentzio X.aAlexandro VII.aKlemente IX.aKlemente X.aInozentzio XI.aAlexandro VIII.aInozentzio XII.aKlemente XI.aInozentzio XIII.aBenedikto XIII.aKlemente XII.aBenedikto XIV.aKlemente XIII.aKlemente XIV.aPio VI.aPio VII.aLeon XII.aPio VIII.aGregorio XVI.aPio IX.aLeon XIII.aPio X.aBenedikto XV.aPio XI.aPio XII.aJoan XXIII.aPaulo VI.aJoan Paulo I.aJoan Paulo II.aBenedikto XVI.aFrantzisko

Oraingoa:Leon XIV.a
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Aita_santu&oldid=10429377"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp