- Artikulu hau III. mendeko Erromako martiriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Santa Aines (argipena)».
Santa Aines edoSanta Ineskristautasunekosantu ezaguna da,martiria.Erroman hil zutenDioklezianoren garaian. Jaiegunaurtarrilaren 21ean da.Ines etaAines euskarazko izenen jatorrian dago santu honen izena, Agnes latinez[1]. Grezierako (H)agné 'aratza, garbia'-tik dator santuaren izena, latinezAgnes bihurtua. Herri-etimologia dela medioAgnusDei-rekin lotu zen, Jainkoaren bildotsarekin, eta horregatik ikonografianbildots batekin lagundua agertzen da santua sarritan.
12 edo 13 urteko haurra zela, kristauen aurkako jazarpen aro batean, hil omen zuten. Kristau tradizioaren arabera, aberats gazte eta ederra izanik, mutil askok nahi zuten ezkontide izateko, baina Ainesek guztiei muzon egiten zuen erlijiozko garbitasunean sinesten baitzuen osoki. Mutil haietako batek edo batzuek, erresuminez, salatu egin zuten eta kirstaua izatea krimena zenez atxilotu egin zuten.Senpronio prefektuak kondenatu zuen lotsazbiluzik ibiltzera Erromako kaleetan, baina mirariz ilea luzatu zitzaion, ez zezan inork larrubizi ikusi. Gizonek nahi ahalabortxa zezaten baimena ere eman zuen prefektuak, baina saiatzen zirenak mirariz itsututa geratu ziren. Azkenean sutan erretzera kondenatu zuten, baina suak ere uko egin zio Aines erretzeari: sugarrak banatu egin ziren alboetara, zutoinean zegoen Ainesen gorputza errespetatuz[2]. Azkenean borreroak ezpata batekin hil zuen[3].
Dioklezianorenzirkua, egungo ErromakoPiazza Navona delakoan zelarik, inguru hartan aurkitutako hezur zahar asko martirien erlikiatzat hartuta daude, eta Ainesena zela esaten denburezurra bertan gorde eta adoratzen da, enparantzan bertan dagoenSant'Agnese in Agone elizan. Haur baten burezur txiki bat da,erlikia-ontzi batean bistan dagoenakapera batean.
Ainesen martirioa (egurrak ez omen surik hartu), Ercole Ferrataren eskultura, Sant'Agnese in Agone elizan.
Aines bildotsarekin.
Sainta Ainesen burezurra, Sant'Agnese in Agone elizako erlikia.