Ahmed Hussein al-Txaraa (arabieraz:أحمَد حُسين الشرع, Aḥmad Ḥusayn al-Shara;Riad,Saudi Arabia,1982), gerra-izenezAbu Mohammad al-Golani (arabieraz:أبو محمد الجولاني, ʾAbū Muḥammad al-Jawlānī) deitua,siriar buruzagijihadista da, 2017tik aurreraHay'at Tahrir al-Sham (HTS) erakundekoemirra dena.
Bere aita ekonomista zen, eta Saudi Arabiako Petrolio Ministerioan egiten zuen lan. Alta, gerora,Damasko hiriburukoMezzeh auzoan hezi zen. Medikuntza ikasketak egin zituen, baina ez zituen amaitu.[1]
Ekialde Hurbileko Middle East Eye albiste agentziaren arabera,2001eko irailaren 11ko atentatuen ondotik egin zen jihadista. 2003an,Ameriketako Estatu Batuek Irak inbaditu ostean, muga zeharkatu etabertako Al-Qaedako adarrarekin bat egin zuen. Bertan atxilotu egin zuten, eta bost urte egin zituen preso —tartean,Abu Graib presondegian, non AEBetako indarrek presoak torturatu zituzten—.[1]
2011ko martxoan,Udaberri Arabiarra deituriko matxinaden testuinguruan,Baxar al-Assaden aurkako matxinada hasi zuten Sirian, eta jaioterrira itzuli zen Al-Golani. Orduan sortu zuenAl-Nusra frontea, Siriako Al-Qaedaren adarra. Talde horrek oso metodo bortitzak erabili ditu Sirian egindako atentatuetan.Eraso suizida ugari egin zituen Siriako armadaren aurka. Orduan hartu zuen Abu Mohammad al-Golani gerra izena. 2021ean,PBS AEBetako telebista publikoari emandako elkarrizketa batean azaldu zuenizen horrek erreferentzia egiten diolaGolango gainetan bere familiak dituen erroei: 1967an,Israelek ordoki hori bere gain hartu ondotik, eremua uztera behartu zuten aitaren sendia.[1]
AEBek ezarritako «terroristen zerrenda» barruan dago 2013tik, eta, 2017an,AEBetako Gobernuak prezioa jarri zion hari buruzko informazioa errazten zionari: hamar milioidolar. Irakek aginduta, Al-Assaden gobernua erorarazi eta Sirianxaria —lege islamikoa— ezarri nahi izatea egozten zion garai hartan Washingtonek.[1]
2016an loturak hautsi zituen Al-Qaedarekin, eta 2017an ekin zion Siria ipar-mendebaldean ziren indar islamistenHTS koalizioa sortzeari. Urteotan guztiotan, haren indarren mende egon diren lurretan,Idlib eskualdean, giza eskubideen aurkako eraso larriak egin direla salatu dute bertan bizi diren herritarrek eta giza eskubideen aldeko taldeek. Xaria inposatu dute, eta, kasurako, emakumeak harrika hil dituzte, eta euren arerioak erail.Nazio Batuen Erakundeak gerra krimen gisa izendatu ditu HTSk egindako hainbat ekintza.[1]