| Agustina Otaola | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Errenteria, 1926koabenduaren 1a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | 2025ekoazaroaren 27a (98 urte) |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | pilotaria |



Agustina Otaola Zapiaine (Errenteria,Gipuzkoa,1926koabenduaren 1a –2025ekoazaroaren 27a)erraketista profesionala izan zen. 26 urte iraun zuen haren erraketista ibilbideak.[1]
Agustina Otaolak jaioterrian egin zituen lehen mailako ikasketak. Oso gazte zela pilotan hasi zen Victoriano “Chicho” bere anaiarekin, familiak zuen sagardotegiaren horma batean. Berrogeiko hamarkadaren hasieran, erraketista izateko eskolak jasotzen hasi zen. Agustinak, bidea ireki zioten lau izeba erraketista zituen.
14 urterekin joan zenMadrilera izeba haien etxera. 1946ko otsailaren 16an, 15 urte zituela, Federazioaren baimena eskuetan, profesional gisa debutatu zuen Madrilgo “Madrid” frontoian "Agustina" izenarekin. Aurrerantzean ere “Madrid” frontoian aritu zen bereziki. Hala ere, hiru denboralditanBartzelonan jokatu zuen “Principal Palacio” frontoian, eta bat Chiqui-Jain. Izen handiko jokalaria zenez, 1955eanHabanako “Habana-Madrid” frontoiko enpresak kontratatu zuen;Kubako iraultzak ordea, egonaldia etetea behartu zuen.[2][3][4]
Agustinak bizi izan zuen bilakaera profesionala oso garrantzitsua izan zen , aurrelari jokatzen zuen, eta ateratzaile bikaintzat jo zuten. Garaiko komunikabideek behin eta berriz ematen zuten Agustinaren berri.Eladia Altuna "Irura" etaMaria Antonia Uzkudun "Anoetako Chiquita"rekin bat, "garai guztietako emakume erraketista handiena" izendatu zuten, 1971. urtean ospatu zuten jai batean. 1967an, 41 urte zituela, 26 urtez pilotan jardun ondoren, agur esan zionerraketari.[5]