Aguilar Kodes [ 1] ([aɣuilaɾ koðes̺] euskaraz Euskaltzaindiaren arabera;Arranotegi [aranoteɣi] euskaraz baina ez ofizialki)Nafarroa Garaiko mendebaldekoudalerri bat da,Lizarrako merindadekoa . 94 biztanle zituen 2014. urteko erroldan.
Euskaltzaindiaren 1979koEuskal Herriko udalen izendegia bi forma eman zituen herriarentzat,Agilar etaArranotegi : bata, grafia euskaratua; eta bestea, asmakuntza.[ 5] Hala ere, Nafarroa Garaiko herrien izenak arautu dituen Euskaltzaindiaren 155. arauakAguilar Kodes finkatu zueneuskara baturako araututako izentzat, 2008an.[ 6]
Aguilar KodesLizarrako merindadearen mendebaldeko muturrean dago,Arabarekiko mugan.
Aguilar Kodesen ikuspegia Herrigunearen kanpoaldean,Viana etaKanpezu batzen dituen errepidetik gertu, eta itsasoaren mailatik 736 metrora,Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak jarritakometeorologia estazioa dago.[ 7]
----
Aguilar Kodesek mugakide dituCabredo etaGenevilla eta ArabakoSantikurutze Kanpezu , iparraldean;Azuelo , ekialdean;Aras ,Viana eta ArabakoOion , hegoaldean; etaLapoblación etaMarañón , mendebaldean.
Herriak auzo hauek ditu: Kale Nagusia, Solana, Auzo Berria, Etxe Merkeak eta Gurutzeko kalea
1219an Antso Azkarrak hiribildua eratu zuen.Lehen Karlistaldian hainbat borroka izan ziren herriaren inguruetan, etaTomas Zumalakarregik zuzendutako gizonek herrian hartu behar izan zuten babesa behin baino gehiagotan.
Historikokiherriko gatzagak ere izan dira aktibitate ekonomiko nabarmen bat herriaren historian, eta 20. mendera arte zeuden lau guneetatik batek irauten du 21. mendean.[ 8]
Aguilar Kodes etaAzuelo udalerrien artean, Las Llanas de Codés izeneko gunean,Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak eraikitako biparke eoliko daude, Codés Aguilar eta Codés Azuelo izenekoak. Lehenak 50,00megawatteko potentzia dauka; eta bigarrenak, 43,20megawattekoa . Parkeen jabeaAcciona Energia da gaur egun.
Biztanleriaren tamaina Urtea 0 100 200 300 400 500 600 1890 1920 1950 1980 2010 2040 Aguilar Kodes Biztanleriaren estatistika Honako hau Wikidata bidez sortutako biztanleria grafiko automatiko bat da. Aldaketa bat egin beharrez gero,bertan egin dezakezu . 2008ko erroldaren arabera, Espainiaz kanpoko hiru etorkin bizi ziren herrian, biztanleriaren %2,73 (Nafarroako batezbestekoaren azpitik).
HELBIDEA: Herriko Plaza, z. g. Hauek izan dira Aguilar Kodesko azken alkateak:
a 1991an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
b 1995ean ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
c 1999an ezin izan zen Kudeaketa batzorde bat antolatu.
La Estellesa autobus konpainiak Aguilar Kodes etaIruñea bitarteko autobus linea ustiatzen du. Lineak bi zerbitzu ditu Aguilar Kodesko noranzkoan, eta lau zerbitzu kontrako noranzkoan. Linearen ibilbidea honako hau da:
Aguilar Kodes Kodes Mendizerrako Zerbitzuen Mankomunitateko kidea da. Erakundearen egoitza nagusia Aguilar Kodesen bertan dago, Plaza Nagusian.
Nafarroako Foru Erkidegoko Gobernuak gobernuak onartutakoEuskararen Foru Legeari jarraituz, Aguilar Kodes eremu ez-euskaldunean dago. Hori dela eta, hizkuntza ofizial bakarragaztelania da.2001eko erroldan, herritarren % 2,04k zekiteneuskaraz hitz egiten.
Gurutzearen Kofradiaren prozesioa,1937 . urtean.Indalecio Ojangurenen argazkia. Aguilar Kodesko jaiak Santa Barbararen eta San Kristobalen omenez ospatzen dira. Erromeriak antolatzen dituzte izen bereko baselizetara.
Gurutze Santuaren parrokia San Bartolome baseliza San Kristobal baseliza San Jose baseliza
Kodesaldea Viana Mendebaldeko Kodesaldea Elizagorria