Eleberriez gain, ipuin labur eta antzezlanak ere idatzi zituen.Mary Westmacott goitizenarekin amodiozko eleberriak argitaratu zituen.[2]
Guinness Errekorren Liburuak liburu gehien saldu duen garai guztietako idazletzat dauka, etaWilliam Shakespearekin batera, literaturaren arlo guztietan gehien saldu duen idazletzat.[3]Bibliak bakarrik gainditu du haren liburuen salmenta eta gaur egun munduan gehien itzultzen den egilea da: haren eleberriak gutxienez 103hizkuntza ingurura itzuli dira.
The Mousetrap ("Satartea") antzezlanak denbora gehien irautearen errekorra du munduan.1952koazaroaren 25ean estreinatu zenLondresen, eta 2020ko martxoaren 16a arte taularatu zen, covid-19ak sortutako pandemiarengatik eten zen arte; hala ere, 2021eko maiatzaren 17an berriz antzezten hasi zirenez, 2022ko azaroan, haren 28.915 ekitaldi eskaini dira.[4] Antzezlan hori euskaraz ere egin da.
Haren liburu eta ipuin gehienak zinera eraman izan dira; horietako batzuk, behin baino gehiagotan (Murder on the Orient Express,Death on the Nile eta4.50 From Paddington). Bestalde,telebista,irrati,bideo-joko etakomikietara ere egokitu izan dira.
Agatha Mary Clarissa Miller 1890eko irailaren 15ean jaio zenTorquayen (Devon,Ingalaterra). Aita Frederick Alvah MillerEstatu Batuetakoburtsaren artekaria zuen, eta ama, Clarissa Margaret Boehmer,Britaniar Armadako kapitain baten alaba. Azken hori, amaren partekoizeba batekin —amerikar aberats baten bigarren emaztea zen— bizitzera bidali zuten. Margaretek bertan Agatharen aita ezagutu zuen, bere aitaordearen semea baitzen, eta ezkondu egin ziren. Aitak estatubatuar naziotasuna izan arren, Agathak ez zuen inoizherritartasun bikoitzik eskatu.
Hiru senideetan gazteena izan zen: Margaret Frary Miller (1879-1950),Madge deitua, bera baino hamaika urte zaharragoa eta Louis Montant Miller (1880-1929),Monty deiturikoa, hamar urte zaharragoa. Gurasoek ikasketak etxean egitea nahi izan zuten[5] eta irakurri, idatzi eta matematika ikasteaz gain zenbait musika instrumentu jotzen ere ikasi zuen[6]. Gainetrak, txikitatik amak idaztera bultzatu zuen. Hamaika urte zituela, aita hil zitzaion; hamasei urte egin zituenean,Parisko eskola batera joan zen eta bertanabesten,dantzan etapianoa jotzen ikasi zuen.[6]
Gaztaroan zenbait istorio eta nobela bat idatzi zituen, baina ez zuen arrakasta handirik izan.[6]
Haren lehen ezkontza, batere zoriontsua izan ez zena,1914koEguberri Egunaren bezperan izan zen Archibald Christie koronelarekin,Royal Flying Corpseko abiadorea.[2] Bikoteak alaba bat izan zuen, Rosalind Hicks.
Lehen Mundu Gerran, Agathakospitale batean egin zuen lan eta ondoren,farmazia batean, senarra Frantziara bidali zuten urteetan.[7] Lanpostu horiek haren lanean eragina izan zuten, haren eleberrietako hilketa askopozoien bidez gauzatzen baitira.[2] Archie1918ko irailean itzuli zutenBritainia Handiara, Aire ministerioan koronel gisa eta biakLondresera joan ziren bizitzera.[6]
Wilkie CollinsenThe Lady in White etaIlargi-harriak etaArthur Conan DoylerenSherlock Holmesen lehen istorioak irakurri ondoren, Christie detektibe-istorioen jarraitzaile bihurtu zen. Horrela, 1920anStylesko gertaera misteriotsua bere lehen detektibe-istorioa idatzi zuen: hor,Hercule Poirot detektibea aurkeztu zuen,Belgikako alemaniarren inbasioaren ostean Britainia Handian errefuxiatu zen belgikar polizia ofizial ohi gisan irudikatua, haren «bibote bikain» eta arrautza itxurako buruagatik ezaguna.[6]
Eleberria seiargitaletxek bota zuten atzera eta, azkenik,The Bodley Head etxeak kaleratu zuen, amaiera aldatzeko baldintzapean.[8] Gerra amaiera aldera, ArchiekRoyal Air Force utzi zuen eta Londreseko finantza sistema lanean hasi zen, nahiko soldata baxuarekin.[6] Argitaletxe berak bigarren eleberriThe Secret Adversary (1922) argitaratu zion: detektibe pare berria ekarri zuen, Tommy eta Tuppence Beresford. Hirugarrenak,The Murder on the Links (1923), Poirot berreskuratu zuen. Bikoteak1919an jaiotako alaba Rosalind Agatharen ama eta arreba batekin utzi zuen,Hegoafrika,Australia,Zeelanda Berria etaHawaiira bidaiatzeko, Britainiar Inperioaren Erakusketa sustatzeko helburuarekin.[9]Waikikin surfean ibili ziren lehen britaniarretakoak izan ziren.[10][1]
1926. urtearen bukaeran, senarrak Nancy Neele izeneko beste emakume bat maite zuela aitortu eta dibortzioa eskatu zuen. Urte horretakoabenduaren 3an bikotearen liskar baten ondorioz, Agatha hamar egunean desagertu zen,Sunningdalen (Berkshire) zen bitartean. Gertakariak zalaparta handia sortu zuen garaikoprentsan.
Haren autoaNewland's Cornereko (Surrey)harrobi batean utzia aurkitu zuten. Azkenean, Agatha ChristieHarrogateko hotel batean aurkitu zuten, Swan Hydropathicen (gaur egungoOld Swan Hotel), bere senarrak engainatu zuen emakumearen izenpean.[2] Agathak ez zuen bere desagerpenari buruzko azalpenik eman nahi izan. Medikuekamnesia zuela esan zuten arren, jendearen artean hainbat zurrumurru zebiltzan. Batzuek pentsatzen zuten urte hasieran amaren heriotzaren eta senarrak izandako desleialtasunak eragindako nerbio krisialdiaren ondorioa zela; beste batzuek, ordea, publizitatea lortzeko trikimailu bat zela esaten zuten. Senarrazmendekatu nahi zuela ere esaten zen, poliziak bera hil zuela pentsatzeko muntatu zuela desagerpenaren kontu guztia.[11]
1928andibortziatu ziren eta Archie Nancy Neelerekin ezkondu zen. Agathak alaba Rosalinden zaintza lortu zuen eta Christie deitura mantendu zuen idazketarako. Ezkontzan zehar, sei eleberri argitaratu zituen, ipuin bildumak eta zenbait aldizkaritan hainbat istorio labur. Ama-alabak Kanariar Uharteetara joan ziren, eta horThe Mystery of the Blue Train idatzi. 1928. urtearen amaieran, Agathak Mary Westmacott izenpeanGiant's Bread lehen eleberria idatzi zuen, detektibeen generotik at, finantza arrazoiengatik lan egitera behartuta dagoen konpositore bati buruzko fikziozko lana.[12]
1930ean Max Mallowanarkeologoarekin ezkondu zen, bera baino hamalau urte gazteagoa zena.[1]Ekialde Hurbilera egin zituen bidaietara lagundu zion, eta lurralde horiek, gero, bere eleberri batzuen eszenatokia izan ziren. Beste nobela batzuk,Eta ez zen alerik geratu("Hamar beltx"), adibidez, Torquayn eta horren inguruetan kokatu ziren, han hazi baitzen.Hamar beltx historiako misteriozko eleberri salduena da, eta garai guztietako libururik salduenetako bat da.[13]Orient Expresseko hilketa,1934ean idatzitako eleberria,Istanbulen (Turkia), Pera Palace hotelean idatzi zuen,trenbidearen hegoaldeko geltokian. Hotelak Christieren gelari eusten dio, egilearen oroigarri gisa.[14]
ChristieChelsean bizi izan zen, hasieran Cresswell Placen eta gero, Sheffield Terracen. Bi onibarrak plaka urdinez markatuak dira.1934ean Winterbrookeko Winterbrook House erosi zuten, Wallingfordeko hiri komertzial txikiaren ondoan dagoen herrixka batean, eta Cholseyko etaBerkshireko mugen barruan.[15]
Bere bizileku nagusia izan zen, eta Christiek bere idazkeraren zatirik handiena egin zuen lekua. Bikotea hasieran zoriontsua izan zen, baina urteak pasa ahala garraztu egin zen harremana Mallowanen etengabeko abenturak zirela eta.1977an, Agatharen heriotzaren hurrengo urtean, Barbara Parkerrekin ezkondu zen Mallowan.
1950eko hamarkadaren hasieran, bizi-erritmoa murriztu eta gutxiago idatzi zuen, nahiz eta antzerki-ekoizpenei eskaini zien denboraren zati handi bat.The Mousetrap (1952), haren antzezlan famatuenak, hogeita hamar urte bete zituen taula gainean1982an St. Martin Antzokian,LondreskoWest Enden.[16]
1971tik aurrera osasun arazoak izaten hasi bazen ere, idazten segitu zuen.1975ean, bere burua gero eta ahulago sumatzen zuenez, bere antzezlan arrakastatsuenaren (The Mousetrap)eskubideak eman zizkion bilobari.[17] Azkenean,1976kourtarrilaren 12an hil zen, 85 urte zituela, arrazoi naturalengatik,Winterbrookeko etxean.Cholseyn lurperatu zuten.[18]
Agatha Christieren liburu gehienak "whodunit" estiloan garatuta daude, hau da, irakurleak hiltzailea zein den asmatu behar du eta horretarako idazleak zenbait aztarna ematen dizkio istorioan zehar.Ingalaterrakogizarte klase ertain eta altuaren ingurugiroan kokatuta daude.
Detektibeak hilketa batekin topo egiten du: hortik aurrera susmagarri guztiak banaka itaundu, hilketaren eszenatokia aztertu eta aztarna guztiak zerrendatu ditu, irakurleari bere kabuz guztia analizatu eta misterioa argitzeko aukera doi bat emanez. Bat-batean, istorioaren erdialde edo bukaera aldera, susmagarrietako bat hil egin da, ziurrenik hiltzailea nor den jakinik, hark isilarazi egin nahi izan duelako. Azkenik, detektibeak susmagarri guztiak bildu eta pixkanaka guztia azalduz doa, bidean hilketari lotuta ez dauden baina misterioa argitzen laguntzen duten susmagarrien sekretuak kontatuz.
Hilketak oso burutsuak dira kasu batzuetan, iruzur eta amarruz josiak. Agatha Christieren eleberriek, gainera, atmosfera estu eta suspense psikologiko handia izatearen ospea dute.
Birritan gertatu da hiltzailea istorioaren narratzailea bera izatea, eta lau aldiz utzi dio justiziaren eskuetatik ihes egiten (horietatik hirutan, gainera, delitua inplizituki onetsi egiten zuen).
Abney Hall 1847an eraikitakoviktoriar estiloko mantsio bat da,Manchester hiriaren aldirietan kokatua. Gaur egun erakunde publiko baten bulegoak hartzen baditu ere, etxe honek izandako azken jabe pribatua, James Watts, Agatha Christieren koinatua izan zen. Horrela, ba, Agatha Christiek maiz egin izan zituen bisitak bere ahizpa eta koinatuarena zen etxe honetara, eta bertan zegoela bere bi obra idatzi zituen:After the Funeral eleberria etaThe Adventure of the Christmas Pudding istorio laburra. Halaber, Agatha Christie mantsio honetan inspiratu zen "Chimneys" izeneko landa-etxea irudikatzeko. Landa-etxe horiThe Secret of Chimneys etaThe Seven Dials Mistery eleberrietan agerrarazten du.[19]
Burgh Islanditsasgorako uharte bat da (alegia,itsasgora denean urpean geratzen den hondartza baten bidez lotua dago lur nagusira eta, beraz, soilik itsasgora denean bihurtzen da uharte), IngalaterrakoDevon konderriaren hegoaldeko kostan dagoena,Bigbury on Sea herritik hurbil, lur nagusitik 250 metrora. Gaur egun, uhartean zenbait eraikin daude; horietatik handiena,Art Déco estilokoBurgh Island Hotel deritzona.
Uharte honetan inspiratu zen Agatha ChristieEta ez zen alerik ere geratu nobela (And Then There Were None) etaEvil Under The Sun nobela idazteko.[20]
Roger Ackroyden Hilketa (The Murder of Roger Ackroyd). Igela argitaletxea, 2004. Itzulpena, Ainhoa Eder Zabala.
Eta ez zen alerik ere geratu (And Then There Were None). Igela argitaletxea,2005. Itzulpena, Koro Navarro. Txertoa argitaletxeak 1990eanHamar beltx izenburupean argitaratuta zeukan nobelaren euskaratze eguneratua da