Afrika Mendebaldeko Estatuen Ekonomia Erkidegoa (ingelesez:Economic Community of West African States,ECOWAS)mendebaldeko Afrikako nazioz haraindiko erakundea da, elkarte kideen artean ekonomia, gizarte eta kultura garapena areagotzea helburu duena.
1975ekomaiatzaren 28an sortu zuen Lagosko Itunak, eta1977. urtean hasi zen lanean. ECOWAS erakundeakLagosen du idazkaritza,Nigerian. Sortu zen une beretik merkataritza askatasuna eta ondasun, zerbitzu eta langileen batetik besterako oztopoen gutxitzea sustatu ditu. Halaber, eskualdeen arteko komunikazio eta garraioen hobekuntza bultzatu ditu. Arlo militarrean nabarmentzekoa da1990eko hamarkadan erakundeak bete zuen papera,ECOMOG armadaren sorkuntzan bereziki gauzatu zena. Hala, aipagarria daLiberiak1993 eta1994. urteetan bizi izan zuen gerra zibilean bake prozesua bultzatzeko armada horrek izan zuen eragina.
Nigerrek, Malik eta Burkina Fasok erakundea 2024ko urtarrilaren 28an utziko dutela jakinarazi dute, ECOWAS sortu zenetik aurrekaririk gabeko gertakaria, bereziki erakundearen laguntza falta salatu eta terrorismoaren aurrean eta haren menpe egotea leporatuta. atzerriko potentzien eragina.
Benin
Burkina Faso
Cabo Verde
Boli Kosta
Gambia
Ghana
Ginea
Ginea Bissau
Liberia
Mali
Niger
Nigeria
Senegal
Sierra Leona
Togo