Adur Lasa
Tresnak
Orokorra
Inprimatu/esportatu
Beste proiektuetan
| Lasa IV.a | ||||
|---|---|---|---|---|
| Izen osoa: | Adur Lasa Untziti | |||
| Jaiotza data: | 1994komartxoaren 20a (31 urte) | |||
| Jaioterria: | Etxarri Aranatz (Nafarroa Garaia) | |||
| Pilotaria | ||||
| Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
| Postua: | atzelaria | |||
| Altuera: | 1,87m | |||
| Pisua: | 82kg | |||
| Debutatze data: | 2017koekainaren 25a | |||
| Debutatze pilotalekua: | Astelena (Eibar) | |||
Adur Lasa Untziti,pilota arloanLasa IV.a deituraz ezaguna (Etxarri Aranatz,Nafarroa Garaia,1994komartxoaren 20a)esku huskako pilotari profesional ohia etaenpresaburua da. Atzelari jokatzen zuen,Aspe enpresarekin. Osaba du esku huska atzelari izandakoOskar Lasa.[1]
2017ko ekainean debutatu zuen profesionaletan; bi urte geroago, 2019ko ekainean utzi zion pilotari profesionala izateari, eta ostalaritzari ekin zion, bere jaioterri Etxarri Aranazko Aritzalko ostatuko buru.[2]