| Adolphe Menjou | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Pittsburgh, 1890ekootsailaren 18a |
| Herrialdea | |
| Heriotza | Beverly Hills, 1963kourriaren 29a (73 urte) |
| Hobiratze lekua | Hollywood Forever Cemetery(en) |
| Heriotza modua | berezko heriotza:hepatitisa |
| Familia | |
| Ezkontidea(k) | Kathryn Carver (1928 - 1934) Verree Teasdale (1934 - 1963) |
| Hezkuntza | |
| Heziketa | Cornell Unibertsitatea Cornell University College of Engineering(en) Culver Academies(en) |
| Hizkuntzak | ingelesa |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | karaktere aktorea,antzerki aktorea,zinema aktorea etatelebista-aktorea |
| Jasotako sariak | |
| Zerbitzu militarra | |
| Parte hartutako gatazkak | Lehen Mundu Gerra |
| Ideologia eta sinesmenak | |
| Alderdi politikoa | |
Adolphe Jean Menjou (Pittsburgh,Pennsylvania,1890kootsailaren 18a -Beverly Hills,Kalifornia,1963kourriaren 29a)Ameriketako Estatu Batuetako aktorea izan zen. Jatorri frantses eta irlandarrekoa zen[1]; oinarrizko ikasketak bukatutakoan, Cornelleko unibertsitatean ingeniaria izateko ikasi zuen. Antzeztea gustuko, horretara bideratu zuen bere jarduna eta 1916an estreinako filma egin zuen:The Blue Envelope Mystery.Bigarren Mundu Gerran anbulantzien zerbitzuko kapitaina izan zen.
Gerra amaituta zinemara ekin zion ostera ere:The Sheik edoThe Three Musketeers dira sasoi horretako lan nabarmenak (biak 1921ekoak).A Woman of Paris (1923) lanak Menjouren estiloa taxutuko zuen: gizon dotore eta fina, beti ondo jantzia eta prestua.Zinema soinudunarekin nabarmen egin zuen gora aktorearen ospeak. 1930eanMarlene Dietrich aktorearen pare arituko daMorocco filman, eta hurrengo urteanThe Front Page lanagatikOscar Sarietarako izendapena jaso zuen (gizonezko aktore onenaren sarirako);Lionel Barrymorek irabazi zuen. 1947an Menjouk ez zuen arazorik izan"House Committee on Un-American Activities" batzordeari laguntza emateko, Hollywoodeko komunisten aurkako oldarrean;"Motion Picture Alliance for the Preservation of American Ideals" taldeko partaide gogotsua izan zen Adolphe, eta honen antzera garai hartako beste aktore ezagun asko ere aritu ziren, komunistak harrapatzeko ahaleginean. EsaterakoBarbara Stanwyck eta beronen senarra,Robert Taylor. Menjouk, modu berean, harreman katramilatsua izan zuen bestela pentsatzen zuten lankideekin; antzaKatharine Hepburnekin lan egin zuenetan (Stage Door etaState of the Union filmetan) harremana laneko kontuetara mugatzen omen zen, ez baitzioten elkarri txintik ateratzen.Hepatitisak jota hil zen 1963an.
| Artikulu hauPennsylvaniakobiografia batenzirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz. |