Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Adjaria

Koordenatuak:41°39′N42°00′E / 41.65°N 42°E /41.65; 42
Wikipedia, Entziklopedia askea
Adjaria
აჭარა
 Georgia
Administrazioa
Estatua Georgia
Izen ofizialaაჭარის ავტონომიური რესპუბლიკა
ISO 3166-2GE-AJ
HiriburuaBatumi
GobernuburuaArchil Khabadze(en)Itzuli
Zatiketa
Geografia
Koordenatuak41°39′N42°00′E / 41.65°N 42°E /41.65; 42
Azalera2,900 km²
MugakideakGuria,Samtskhe-Javakheti,Ardahan probintzia etaArtvin probintzia
Punturik altuenaKanli(en)Itzuli
Demografia
Biztanleria354.900(2021)
423.000(1994)
410.980(1995)
391.580(1996)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaAdierazpen errorea: Hitz ezezaguna "br" (1996)
Dentsitatea135,32 bizt/km²
Hizkuntza ofizialageorgiera
Ordu eremuaUTC+04:00
adjara.gov.ge

Adjaria[1] — orobatAjaria, Ajara, Adjaria, Adzharia, Adzhara etaAchara izenez ezaguna— (georgieraz:აჭარა), ofizialkiAdjariako Autonomia Errepublika (აჭარის ავტონომიური რესპუბლიკა,Acharis Avtonomiuri Respublika)Georgiako 11 eskualdeetako bat da,Itsaso Beltzaren ertzean kokatua. Hegoaldean,Turkiarekin du muga.

HiriburuaBatumi da. Eskualdea 6raioni edo barrutitan banatua dago: Batumi, Keda, Kobuleti, Khelvatxauri, Shuakhevi eta Khulo.

Batumiko portua.

Geografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2.900 km² eta 333.953 biztanle (2014) ditu. Hiriburua eta hiri nagusia Batumi da.

Lurralde menditsua da, oro har; erdialdean haranak daude eta kostaldean lur apalak. Mendikateetan, aipagarriak diraMesjetis Kedi etaShavshettis Kedi. Ibai nagusiakÇoruh eta haren ibaiadarAcharistsqali dira. Klimari dagokionez, aldaera asko bereizten dira, lur beheretan epel hezea eta hotz lehorragoa mendialdean. Lurraldearen % 50 inguru zuhaitz koniferoz estalita dago, eta lur apaletan landare subtropikalak lantzen dira.

Biztanleak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Adjariarrak (azareli, ayareli, ajareli) georgiarren saileko taldekoak dira, baina beren erlijio eta kultura tradizio propioak dituzte. Georgieraren dialekto bat erabiltzen dute, eta gehienak erlijiozsunniak dira.

Ekonomia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ekonomiaren oinarria nekazaritza da. Gai nagusiaktea,zitrikoak,mahatsa,banbua etaeukaliptoa dira. Abeltzaintza eta tabakogintza garrantzi handiko jarduerak dira mendialdeetan.

Historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1991n Georgiak burujabetasuna eskuratu zuenez gero, Adjariak gobernu autonomoa dauka eta eskumen ugari ditu barne politikaren alorrean. 1992an izendatu zuten Georgiaren baitako errepublika autonomo.

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. Anatoliako eta Hego Kaukasoko toponimia..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

Errepublikak
Eskualdeak
Estatus bereziko hiria
1Errepublika independente aldarrikatua, bainade jure Georgiako zatia.2Hego Osetia barne.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Adjaria&oldid=8376641"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp