Adiskideen Erlijiozko Elkartea (ingelesez:The Religious Society of Friends) komunitate erlijiosoprotestantea da,George Foxek1652an sortu zuena.Ingalaterran jaio zen arren,Estatu Batuetan zabaldu zen gehienbat. Eskuarkikuakeroak (ingelesez:Quakers,euskaraz:«Dardartiak») deitzen zaie, Foxek bere sermoietan erabiltzen zuen leloagatik,Tremble at the Word of the Lord (euskaraz:«Dar-dar egizue Jainkoaren hitzarekin») eta kuakeroek beren erlijiozko zirrara dardaren bidez adierazteko ohitura zutelako.
Ez dutesakramenturik onartzen, uko egiten diote epaiketetan zin egiteari, uko egiten diote armak egin eta erabiltzeari, anaiarteko borrokatzat dute gerra eta ez dute elizako inongo hierarkiarik onartzen. Prestutasuna eta filantropia dira beren ezaugarri nagusiak.1947anBakearen Nobel saria eman zitzaien.
Kuakero nagusietako batWilliam Pen izan zen,1681eanPennsylvania sortu zuena.