Adaptazio hitzakbiologian hiru esanahi desberdin ditu[1]. Lehenengoa,organismoak inguruneari moldatzea ahalbidetzen duenprozesu ebolutiboa da, biziraupena luzatuz eta haren ugaltze probabilitatea handituz. Bigarrena,populazio bera prozesuan zehar lortutako egoera da. Hirugarrena, ezaugarrifenotipikoa da, banakoan ekintza funtzional bat burutzen duena etahautespen naturalaren bidez, denboran zehar mantentzen edota eboluzionatzen duena.
Organismoek egokitzeko erraztasuna izan behar dute, hazkuntzan zehar hainbat ingurumen-erronkari aurre egin behar diotelako.[2][3][4]
Adaptazioak etaespeziazioakespezieen dibertsitatea azaltzen duten prozesuak dira. Espeziazioa, espezie berri bat sortzeko prozesua da eta normalean,ugalketa isolamenduaren ondorio izaten da.
Adaptazioa ez da beti zertan izan inguruneari moldatzekofenotipo ideal bat. Are gehiago, eskuratutako ezaugarriak estrukturalak, jokabidezkoak edofisiologikoak izan daitezke, baina guztiek organismoari bere habitatean bizirauten eta ugaltzen laguntzen diote.
Estrukturalak, ezaugarri fisikoak dira, hala nola; forma, barne-antolaketa, kolorea...
Jokabidezkoak, hereditarioak diren instintuak edo ikasteko ahalmenneuropsikologikoak dira. Adibidez; janaria bilatzea, ugalketa eta ahoskera.
Fisiologikoak, organismoak funtzio espezialak (pozoia sortzea, lirdinga jariatzea etafototropismoa), zein ohikoak (hazkuntza eta garapena, tenperaturaren erregulazioa, ioien oreka etahomeostasia) burutzea ahalbidetzen dituztenak dira.
''Adaptation is the evolutionary process where by an organism becomes better able to live in its habitat or habitats."[5]
''Adaptedness is the state of being adapted: the degree to which an organism is able to live and reproduce in a given set of habitats.''[6]
''An adaptive trait is an aspect of the developmental pattern of the organism which enables or enhances the probability of that organism surviving and reproducing.''[7]
Darwinen aurkikuntzaren ostean, ikusi zen erlazio estu bat zegoela organismoen eta habitaten artean. Klima aldatzean habitata aldatzen da eta habitata aldatzeanbiota ere aldatzen da. Bestalde, habitatak biotako aldaketen menpe daude: adibidez, beste lekuetako espezieen inbasioa. Habitat baten espezieen kopuru erlatiboak etengabe aldaketak izaten ditu. Habitata aldatzen denean hiru gauza gerta dakizkioke bertako populaziori:habitat tracking[8], aldaketa genetikoa edo desagerpena. Izan ere, hiru gertaerak bata bestearen ostean gerta daitezke baina aldaketa genetikoa soilik adaptazioak ekar dezake.[9] Habitata aldatzean, populazioak toki egoki batera mugitzen dira; erantzun hau,habitat tracking izenekoa, oso tipikoa da intsektu hegalarietan edo ozeanoko organismoetan, mugitzeko ahalmen handia daukatelako.Habitat tracking-ak azaltzen ditu erregistro fosiletako gelditasun periodoak (oreka puntualeko teoria).[10]
Populazioak aldaketa genetikoa jazotzen du hautespen naturalak etamutazioekaldakortasun genetikoan eragiten dutenean,[11] eta horrela egoera desberdinei genetikoki moldatzen dira. Emaitza estrukturak edo aktibitate fisiologikoko erregulazioak izan daitezke. Adaptazioaren prozesua ez da inoiz bukatzen biotak eta habitatak etengabe aldatzen ari baitira.[12] Denbora iraganik ingurunea pixka bat alda daiteke eta horrek espezieak ongi adaptatzea ahalbidetzen du. Baina batzuetan, aldaketa horiek oso azkar ematen dira eta orduan, espezieak gero eta gutxiago egokituta egotea ekartzen du. Honela ikusita, adaptazioa jarraipen prozesu genetiko bat da, zein momentu guztietan puntu finko batera joaten den, baina bereziki populazioa toki hobe batera mugitu ezin duenean. Nolako egoera demografiko espezifikoak, halako aldaketa genetikoak izatea nahikoa izango litzateke populazioaarrisku egoera batetik ateratzeko, prozesu horri eboluzio erreskatea deritzo. Ingurune egonkor batean egon arren, espezieak etengabe adaptatzen egon behar dira beren mailan mantentzeko (Leigh Van Valen). Fenomeno hauErregina Gorriaren hipotesian ikus daiteke (bizkarroi-ostalari harremana).[13]
Espezie baten desagerpena beste espezie baten bizitzarekin oso estu lotuta egon daiteke ko-eboluzioan. Espezie baten adaptazio berriak beste espeziak dituen ezaugarrietan eragin zuzena dauka, harreman hau dinamikoa eta zenbait kasutan miloi urteko ibilbidea jarrai dezake (loreen eta intsektu polinizatzaileen arteko harremana, esate baterako)[14][15].
Intsektupolinizatzaileak landare loredunei ko-adaptatuta daude, hala nola, erleek eta loreak.
Mimetismoa, inguruan dituzten beste izaki batzuenkolorea edo itxura hartzeko, jokabidea, hotsa edo usaina imitatzeko eta kokapen berean egotekoanimalia etalandare batzuek duten ahalmena da. Harrapakarien erasoetatik babestea edo erasoa arrakastatsuagoa izatea helburu du. Adibidez, liztor arriskutsuen itxura hartzen dutelepidoptero,diptero etakoleoptero zenbaitek. Batzuetan espezie imitatzailearen mimetismoak espezie modelo edo imitatuari ere abantailak ekartzen dizkio.[16]
Adaptazioek beren alde txarra daukate, moldapenak ezin dira perfektuak izan:zaldien hankak larretan korrika egiteko oso onak dira, baina ezin dute bizkarrean hatz egin;ugaztunen ilea tenperatura mantentzeko baliogarri da, bainaektoparasitoentzako habia da. Adaptazioak funtzio desberdinak jorra ditzake eta haien artean suntsikorrak izan daitezke.[17] Bestalde, gauza kontrajarriak ezin dira aldi batera optimizatu, hala nola, ostrukek hegaztien artean korrika egiten azkarrenak dira, hanketako giharrak oso indartsuak eta garatuta dituztelako, baina horrek hegan egitea galarazten die.
Irlandar oreinaren (Megaloceros giganteus) adarrak, batzuetan, larregi handiak izaten ziren. Oreinen adar tamainakalometria erlazio bat jarraitzen du gorputzarekin. Adarrak harrapakarien kontra defendatzeko eta urterokougalketa erritualean arrakasta izateko baliogarriak dira. Baina, hori kenduta adarrak banakoaren biziraupenerako traba suposatzen du.
Megaloceros giganteus
Koalak bere besoekin zuhaitza inguratzen duen bitartean koala kumeak bere amaren bizkarretik eskalatzen du
Zenbat eta adar handiagoak izan, hainbat eta zailtasun gehiago izango ditu mugitzeko. Gainera, adarrak sortzeak baliabide gastu ikaragarria suposatzen du.[18]
Beste adibide bat, ugaltze aldietan izaki bizidun batzuen kolore biziak harrapakarietatik ezkutatzeko zailtasunak dakarzkie. Hona hemen bizitzeko arriskua eta ugaltzeko premiaren arteko balantza.[19]
Errekakoarrabioak gorputz fin eta luzeak dituzte, mendietako errekako ertzetako lasterretan bizitzeko aproposak. Gorputz luzanga desabantaila bat dauka, lehortzeko arrisku handia daukate beren habilidadeak murriztea eragiten duena; ernalkortasunean ere eragin negatibo dauka.[20]
Koalek eukalipto zuhaitzek hornitu diezaieketen janari bakarrari adaptatu dira. Eukaliptoak proteinetan oso eskasak dira eta zenbait animalientzako toxikoak dira. Eukaliptoa digeritzeko ahalmena izatea adaptazio bat da, lehia gutxiko janari iturri bat eskuratzea ahalbidetzen duena.
Pozoitsua ez deneskarlata suge erreginakkoral sugearen koloreak eta patroiak imitatu ditu, alegia mimetismo adaptazio mota bat. Modu honetan, harrapakariek koral suge hilgarri bat dela pentsatzen dute eta, hortaz, ez diote erasotzen.
Eskarlata suge erregina
Koral sugea
Rubi koloreko kolibria orojalea da, hau da, landareak zein animaliak jateko gai da. Txori hau, intsektu txikiak, adibidez, erlea, eta landaretako nektarra jatera adaptatua dago. Adaptazio honek janaria habitata iturritik lortzea ahalbidetzen dio.
Galapagoetako hamalau txori espeziek jatorri bera daukate. Beren arteko desberdintasun bakarra mokoetako zorroztasuna da, janariaren eta habitataren araberakoa dena. Adaptazio prozesuaren adibiderik onena da.
Rubi koloreko kolibria
Galapagoetako txoriak
Chrysocyon brachyurus Canidae familiako da. Hanka luzeak ditu, Hego Amerikako larre altuetan bizitzeko.
Chrysocyon brachyurus
Txinakokopetedun oreinak ahotik ateratzen diren legatinak dituzte, arrak ugalketa denboraldietan beren artean lehiatzeko erabiltzen dituztenak.
Txikori belarrak modu oso eraginkorrean eboluzionatu du bere hazien zabaltzeko erari dagokionez: bere biloaren bitartez haziak kilometrotan barrena igor ditzake.
Txikoria-belarra
Pinguinoak laster eta ondo igeri egitera moldatuta daude beste hegaztiekin alderatuta, baina ezin dute hegan egin.
Hare gaineanigeri egiten dutelako, hankakbestigio bihurtu dituenmusker espezie bat.
Ezaugarri batzuk adaptazioak ez direla dirudite, hau da,alboragarria edo neutrala denefektua daukate ingurumenean bizitzeko trebetasunean. Ezaugarri guztiak ez dute zertan funtzional izan: Gouldek eta Lewontinek "spandrels" deitzen diete ezaugarri horiei.[21] Beste posibilitate bat da, ezaugarria, organismoaren eboluzioaren historian zehar, iraganean adaptazio bat izan zela, baina habitataren aldaketa baten ondorioz, adaptazio hori ez beharrezkoa bilakatzea edo gaizki moldatuta egotea. Adaptazio askoaztarna organoak izaten bukatzen dute, arbasoetan funtzio garrantzitsuak egiten zituztenak baina gaur egungo organismoetan ezertarako balio ez duten hondarkiak dira. Aztarna estruktura hori organismoarentzat energia gastu handia suposatzen badu eta funtziorik ez badu, denbora pasata desagertu daiteke. Hala nola,azkenaginak.[22]
Adaptazionismoaren kontrako eraso gehienak bereestatutu zientifikoarekin erlazionatuta egon dira. EztabaidaGould etaLewontin-en kritika klasikoarekin garatu egin daThe Spandrels of San Marco lanean, adaptazionismoaren programak ezin duelako hautespen naturala ez diren faktore ebolutiboak kontuan hartu, bere ikerketaren argumentazioagatik. Bere argumentazioa soilik azalpen adaptatiboetaz edo suposatzen dituzten bitartekariez baliatzen da. Hori dela eta, adaptazionismoa errefusatu genezake, aldaketa ebolutibo guztiak adaptazioa ez direla esanez edo eboluzioa hautespen naturalaren produktua ez dela baieztatuz, gizakien mentoia ez duela ingurunearekiko beharrei erantzuten eta beste faktoreei esker eboluzionatu delako argumentua erabilita. Baina adaptazionismoa organismoari bizi irauteko edo ugaltzeko probabilitatea emendatzen dioten azalpen adaptatiboen bitartez aurka egiten du, bere eboluzioa hautespen naturalaren ondorioa izan dela azaltzen dutenak.
Adaptazionistek ezaugarri guztietan funtzio optimoa bilatzen dute, eta aurkitzen ez dutenean, paradigma berean beste azalpen bat bilatzen dute, behin eta berriz azalpen adaptatibora itzultzen. Adaptaziotik at dauden azalpenak saihesten dituzte sistematikoki eta azterketa sakonen beharretik aldentzen dira jarrera horrekin, azalpen falta jakintza faltari leporatuz.
Hortaz, Gould eta Lewontinikuspuntu plural bat planteatzen dute izaki bizidunenforma, funtzio eta jokabidean barneratzeko:
Hautespen naturala soilik ez litzateke ezaugarri guztien agerpenaren jatorria. Horietako batzuk populazio baten aldaketen ondorioz agertutakoalelo determinatu bat izan daitezke, aldakortasun genetikoaren ondorioa edo gene berbera partekatzen dituzten banakoen zorizko desagerpenaren ondorioa. Bestetik, ezaugarri batzuk ez lituzkete oinarri genetikorik, baizik eta organismoa ingurumenera moldatzeko doikuntza, hots, noranzko berberarekin jotzen duen haizearen menpe egon diren zuhaitzek forma arkatua hartzen duten moduan.[23]
GINNOBILI, Santiago and BLANCO, Daniel. 'Gould y Lewontin contra el programa adaptacionista: elucidación de críticas'.Sci. stud. [online]. 2007, vol.5, n.1, pp.35-48. ISSN 1678-3166. http://dx.doi.org/10.1590/S1678-31662007000100003.
Hull, David L. (1982). "Philosophy and biology". In Fløistad, Guttorm.Philosophy of Science. Contemporary Philosophy: A New Survey.2. The Hague: Martinus Nijhoff Publishers; Springer Netherlands. doi:10.1007/978-94-010-9940-0. ISBN978-90-247-2518-2[24]. LCCN81003972. OCLC502399533.
Pittendrigh, Colin S. (1958). "Adaptation, Natural Selection, and Behavior". In Roe, Anne; Simpson, George Gaylord.Behavior and Evolution. New Haven, CT: Yale University Press. LCCN58011260. OCLC191989
Darwin, C. The origin of species. 6. ed. London: John Murray, 1872.
Dawkins, R. Universal Darwinism. In: Bendall, D. S. (Ed.). Evolution from molecules to men. Cambridge: Cambridge University Press, 1983. p.
Monod, Jacques (1971).Chance and Necessity: An Essay on the Natural Philosophy of Modern Biology. Translation ofLe hasard et la nécessité by Austryn Wainhouse (1st American ed.). New York: Knopf. ISBN 978-0-394-46615-6. LCCN 77154929. OCLC 209901.
Orzack, S.H.; Sober, E.R., eds. (2001).Adaptationism and Optimality. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-59166-9.
Pittendrigh, Colin S. (1958). "Adaptation, Natural Selection, and Behavior". In Roe, Anne; Simpson, George Gaylord.Behavior and Evolution. New Haven, CT: Yale University Press. LCCN 58011260. OCLC 191989.
Sober, E. (1998). "Six Sayings about Adaptationism". In D. Hull; M. Ruse.The Philosophy of Biology. Oxford: Oxford University Press. ISBN 978-0-19-875213-4.
Sober, Elliott (1993).Philosophy of Biology. Dimensions of Philosophy Series. Boulder, CO: Westview Press. ISBN 978-0-8133-0785-5.
Williams, George C. (1966).Adaptation and Natural Selection: A Critique of Some Current Evolutionary Thought. Princeton Science Library. Princeton, NJ: Princeton University Press. ISBN 978-0-691-02615-2. LCCN 65017164. OCLC 35230452.
Cronin, H. (1992).The Ant and the Peacock: Altruism and Sexual Selection from Darwin to Today. Cambridge: Cambridge University Press. ISBN 978-0-521-32937-8.