Acerordenagailuak eta produktu informatikoak egiten dituentaiwandarenpresa bat da. Munduko bigarren ordenagailu fabrikatzailerik handiena da, eta Taiwango enpresa minoristarik handiena.
1976anMultitech izeneko enpresa sortu zuenStan Shihk, eta jarraian, izenez aldatu zen enpresa,1981ean Acer izena jaso zuelarik. Acer taldeak 39.000 langile ditu, banatzaile eta zerbitzu tekniko langileak barne, 100 herrialde ingurutan.2002an, enpresa honek,Estatu Batuetan 12.900 milioidolarreko mozkinak lortu zituen. Enpresaren egoitzaHischih hirian dago,Taiwango Taipei konderrian.
Acerren filialaAustralian Acer Computer Australia da, mahai gaineko ordenagailuen eta eramangarrien merkatu osoan 3.a izateaz gain, gobernua eta heziketa bezalako arlo dominatzaileetan saltzaile nagusia ere badelarik.
Acerren Estatu Batuetako merkatu kuota jeitsi egin da azken urteetan,Europakoak gora egin duen bitartean. Acer, berriz ere iparramerikar merkatuan sartzen saiatzen ari da, baina oraindik ez da ezagutzen funtzionatuko ote duen. Europan duen arrakastaren merituaren zati handi bat1 FormulakoFerrari Taldeari egindako babesarena izan daiteke, eta aurretik Prost Grand Prix. Zurrumurruen arabera, Acerrek, laster, American based Champ Carl Word Series babestuko du.
1990eko hamarkada hasitakoan, Acerrek merkatu kuota zabal bat izan zuenLatinoamerikan,Compaqekin lehia gogorrean. Alabaina, Compaqek merkatuaren zati gehiena bereganatzea lortu zuen, AcerrekKolonbian zuen muntaketa plantaren itxiera,Brasilgo plantaren murrizketa eta soilik Brasil etaMexikoko merkatuak mantentzea suposatu zuena. Gaur egun, Acer berriz sartzen ari da Latinoamerikako zenbait merkatutan.
AcerrekGateway Inc. estatubatuar konputagailu fabrikatzailea erosi zuen2007koabuztuan 710 milioi dolar ordainduta. Honekin, AcerLenovo txinatar fabrikatzailearen gainetik jarri zen, munduko hirugarren postura iritsiz.
2007koirailean Acer/GatewaykPackard Bell erosteko interesa erakutsi zuen. Interesa2008kourtarrilean baieztatu zen, Acerrek, Packard Bell konpainiaren %75a erosita konpainia honen kontrola hartu zuela iragarri zuenean.
2009 amaieran, AcerrekDell gainditu zuen salmentetan, eta ordutik mundu osoko bigarren ordenagailu fabrikatzailerik handiena bihurtu zen.
2010eko bigarren hiruhilekoan, Acerren salmentak %6,2 jeitsi ziren aurreko hiruhilekoarekin alderatuz. Honek Dell, salmentetan, berriz munduko bigarren postura itzultzera bultzatu zuen.
2011n, Acerren talde direktiboan aldaketa garrantzitsu bat gertatu ondoren, enpresa identifikatuko zuen irudi grafiko berria ezagutarazi zen.Logotipo berri honek aurreko bertsioa ordeztu zuen,2000ko hamarkada osoan zehar erabili zena. Acerren arabera, logotipo berriaktipografia garbi eta leunago bat du,berde argi batekin, aurrekoak zuen berde ilunaren ordez.