Acanthocephala (greziarretik,Acanthus, adarra etakephale, burua)harparasitoz osaturikoanimalia phyllum bat da. Euren ezaugarri nagusiaprobosziebaginagarriarantzatsu bat dutela da. Ziklo biologiko oso konplexuak dituzte, hainbat ospedatzailerekin tartean,ornogabeak,arrainak,anfibioak,hegaztiak etaugaztunak barne hartuz. Guztira 1.150 espezie inguru deskribatu dira.
Akantozefaloek ez dute ahorik elikagaiak barneratzeko,teniek bezala. Horregatik euren ospedatzailearen elikagaiak lortzeko larruazal oso finetik egiten dute. Euren liseriketa aparatua, beraz, oso sinplea da.
Taldeari izena ematen dion ezaugarri nagusia buruaren bukaeran dutenprobosziebaginagarria da. Proboszide honek arantza ditu, ospedatzailearen mukosei heltzeko. Atseden egoeran daudenean proboszide hau boltsa baten barruan biltzen da.
Animalia hauen tamaina milimetro gutxi batzuetatikGigantorhynchus gigasen 65 milimetroetararte doa.
Proboszidearen atzeannerbioak ateratzen diren guruin zentral bat dute. Gainera alderik urrunenean guruin genital bat ere badute. Gainazalean papila ezberdinak dituzte.
Akantozefaloakdioikoak dira.Arrek bibarrabil dituzte, bitutu deferente, bibesikula seminal, bi guruinhazia bukatzeko etazakil bat gorputzaren atzealdean.Emeek biobario dituzte etafekundazioa barruan gertatzen da.Enbrioiakumetokian gordetzen dira etaobiduktotik ateratzen dira. Enbrioiak, kanporatzerakoan,liseriketa tutura igarotzen dira etakakaren bitartez kanporatzen dira.