Achill,irlanderazAcaill,IrlandakoMayoko konderriaren mendebaldeko kostaldean kokatzen den uhartea da.146 km²-ko azalera du eta uharte honen %87ko azalera zohikatzez osatuta dago. Uharte honen biztanleria 2.900 pertsonekoa da. Slievemore mendia (672 metro) da uharteko lekurik garaiena. Bere koordenatuak hauek dira:
IrlandariAchill Sound etaAchill udalerrietan dauden bi zubien bidez lotzen da, azken udalerria Irlandako uharte nagusian dagoelarik. Uharteko 22 herriguneetatik udalerri nagusienak Achill Sound, Keel, Doagh, Doeega eta Dugort dira.
Uhartean orain dela 5.000 urteko megalitoak daudes, K.o V. mendean uharterazeltiarrak ailegatu ziren, hauen jardu nagusia artzaintza zelarik.450. urtetik aurrera fraideak finkatu ziren bertan.Heinrich Böll, idazlealemaniarrak uhartea bisitatu eta bere bizipenakIrisches Tagebuch liburuan idatzi zituen.
Uhartearen ekonomia turismoaren menpe dago, nekazaritzak garrantzi gutxiago duelarik, uhartearen eraketak asko mugatzen baitu: historikoki lanbide nagusiena ardi hazketa izan da, bai eta arrantza, baina gaur egun biek garrantzi gutxiko papera jokatzen dute.