- Ez nahasiAbsalon daniar apezpikuarekin.
Absalom[1] (hebreeraz:אַבְשָׁלוֹם, ʾAḇšālōm,euskaraz:«bakearen aita»)Itun Zaharreko pertsonaia da,David erregearen hirugarren semea.[2]
Absalomen istorioa Daviden etxeko tragedia delakoaren barruan kokatzen da, azken fineanSalomon tronura eramango duena.Amnon anaiarik zaharrena Tamar Absalomen sasi-arrebaren edertasunaz liluratuta,bortxatu egin zuen (2 Sm 13:14). Absalomek mendekatzea erabakiko du, bere zerbitzariei Amnon oturuntza batean hiltzeko aginduz (2 Sm 13:29) eta geroGesurrera ihes egingo du, non bere amaren aldeko aitona, Talmai aramearra, errege den.Joabek Daviden aurrean bere alde hitz egiten ostean, erregeak itzultzeko baimena ematen dio, baina bi urte behar ditu jasotzeko (2 Sm 14:25).
Behin Amnon hila eta oinordetza-eskubide argirik ez dagoenez, Absalom kanpaina egiten hasten da bere primogenitura-eskubideak baliarazteko. Baina Israelgo estamentu guztien babesa bazuen ere, oinordekotza Salomonentzat gordeta zegoela zirudien, eta, beraz, aitaren bizitzaren aurkako azpijokoa zen.
Azkenik, David ez zegoela aprobetxatuz,mertzenarioek lagunduta errege izendatu zuen bere burua etaJordan ibaiaren ondoan borrokan hasi ziren. Ihes egin duen bitartean, ironikoki, bere adats ederrak zuhaitzetan korapilatuta geratzen daa, eta, Joab, Daviden kapitaina, bihotzean hirugezi sartuko ditu. Daviden pena izugarria izan zen, gertatutakoa gorabehera,Jerusalemen gudua galdu izan balu bezala sartu baitzen.
 Zuhaitz genealogikoa |
---|
|