Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Abraham Maslow

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abraham Maslow

President of the American Psychological Association(en)Itzuli

1968 - 1968
Bizitza
JaiotzaBrooklyn1908koapirilaren 1a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaMenlo Park1970ekoekainaren 8a (62 urte)
Hobiratze lekuaMount Auburn Cemetery(en)Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza:miokardio infartu akutua
Familia
Ezkontidea(k)Bertha Goodman Maslow(en)Itzuli
Hezkuntza
HeziketaWisconsingo Unibertsitatea Madisonen:psikologia
City College of New York(en)Itzuli
Cornell Unibertsitatea
Boys High School
Hezkuntza-mailaArtean graduatua
Arte-masterra
doktoretza
Tesi zuzendariaHarry Harlow
Hizkuntzakestatubatuar ingelesa
ingelesa
Irakaslea(k)Alfred Adler
Ikaslea(k)
Jarduerak
Jarduerakunibertsitateko irakaslea etapsikologoa
Enplegatzailea(k)Brooklyn College(en)Itzuli (1937 - 1951)
Brandeis Unibertsitatea (1950 - 1969)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaAmerican Psychological Association
Ideologia eta sinesmenak
Erlijioaateismoa

Find a Grave: 203747415Edit the value on Wikidata

Abraham Maslow (Brooklyn,AEB,1908koapirilaren 1Palo Alto,Kalifornia,1970ekoekainaren 8a)psikologo humanista izan zen Estatu Batuetan. Ezaguna daMaslow piramidea izeneko teoria asmatzeagatik, non gizakiaren beharrak sailkatzen dituen.

Biografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bere gurasoak errusiar etorkinak ziren etaNew Yorken bizitzea erabaki zuten bere zazpi seme-alabekin. Abraham, hauetako zaharrena zen. Maslowren gurasoek bere sendiarentzako onena nahi zuten eta Maslowri bere ikasketatan asko exijitu zioten, arrakasta handia izateko. Horrela, Maslow ume bakartia izan zen eta liburuetan babesten zuen bere burua.

Bere gurasoen nahiak betez, lehenik New Yorkeko City Collegen (CCNY) ikasi zuen. Gero, hiru hiruhileko pasa ondoren,Cornellen egon zen ikasten eta, ondoren, CCNYra bueltatu zen.

Bere gurasoak aurka egon arren, Berta Goodmanekin, bere lehengusina zaharrenarekin, ezkondu zen eta bi alaba izan zituzten. Ondoren,Wisconsinera joan ziren bizitzera, bertan, Maslow hango unibertsitatera joan zedin. Hemen hasi zen psikologian interesa jartzen eta bere lanek hobekuntza handia jaso zuten. Bertan,Harry Harlowkin lan ugari egin zuen. Harry Harlow oso ezaguna zen garai horretan, tximu mota ezberdinekin hainbat esperimentu egin zuelako, hauen portaera ulertu nahian.

Batxilergoa1930ean bukatu zuen, maisu izan zen1931n eta1934an doktoretza bukatu zuen, psikologian, Winsconsineko Unibertsitatean. Urte horretan,Maslowren beharren jerarkiaren teoria proposatu zuen, hau da, gizakiaren motibazioari buruzkoa teoria. Graduatu eta urtebetera, New Yorkera itzuli zen E. L.ThorndikerekinColumbiako Unibertsitatean lan egiteko eta, bertan, sexualitateari buruzko ikerketa batean saiatu zen.

Brooklyn Collegen klaseak ematen hasi zen eta, bere bizitzako aldarte honetan, Estatu Batuetara, eta bereziki Brooklynera, zetozen europar etorkin askorekin elkartu zen;Alfred Adler,Erich Fromm edoKaren Horney izan ziren hauetako batzuk etaGestalt edoFreuden inguruko hainbat psikologo ere bai.

1951n,Brandeisen, Psikologiako departamentu buru izatea iritsi zen, horrela hamar urtez bertan lanean aritu zelarik etaKurt Goldstein ezagutu zuen; honek bultzatu zuenautoerrealizazio kontzeptuaren garapenera eta Maslow bere teoria propioa lantzen hasi zen.Psikologia humanistikoaren alde egin zuen eta garrantzi handia izan zuen osatzen joango zen teorian.

Psikologiako hirugarren tendentziaren sortzaile kontsideratzen zaio, beste biak Freudenpsikoanalisia etaWatsonenkonduktismoa hartzen direlarik.

Bere azken urteak erdi erretiratua iragan zituenKalifornian;1970ekoekainaren 8an, hil zen, urteetan gaixo egon ondoren, miokardio infartu baten ondorioz.

Bibliografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  • 2005eanManagement-a, Maslowren iritziz: gaurko enpresarako ikusmira humanista, Paidós Ibérica Ed.
  • 2001eanEtorkizunerako ikusmirak, Kairós Ed.
  • 1998anGizaki autoerrealizatua: Izatearen psikologia baterantz, Kairós Ed.
  • 1994anNortasun sortzailea, Kairós Ed.
  • 1991eanMotibazioa eta Nortasuna, Díaz de Santos Ed.

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:Abraham MaslowAldatu lotura Wikidatan
Autoritate kontrola
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Abraham_Maslow&oldid=9528022"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp