Abkhaziak 8.600 kilometro koadroko azalera du, etaItsaso Beltza etaKaukaso mendien artean dago. Ibai nagusiak Psou (iparraldean), Bzip eta Ingur (hegoaldean) dira. MugakideakErrusia etaGeorgia (Svanetia etaMingreliako probintziak). Lurraldearen % 74menditsua da.
Abkhaziako hiri nagusiaSokhumi da, hiriburua, 100.000 bat biztanlerekin. BigarrenaTkuartxal industria gunea da. Kostaldean hiru hiri garrantzitsu daude, gatazka baino lehen turismo guneak zirenak:Gagra,Gudauta etaOtxamtxira. Halaber, nekazaritza gune nagusi bi ere badaude:Pitsunda etaAthos Berria. Oro har, herrialdeak 575 udalerri ditu.
Abkhaziako biztanleria osoaren zati txiki bat baino ez da jatorriabkhazekoa: 100.000 bat lagun. Abkhaz ugari herrialdetik at bizi dira,Turkian, Mendebaldeko Europan,AEBetan etaErrusian. Biztanleria abkhaz hau jatorri kaukasoarrekoa da, eta hizkuntza ere (abkhaziera) jatorri kaukasoarrekoa da. Abkhazakabazekin (Txerkesiako Errepublikan),zirkasiarrekin, adigiarrekin eta kabardiniarrekin hartu-eman estua dute, zeinen hizkuntzak abkhazen hizkuntza familia berekoak diren.
2006koirailaren 27ra arte,Tbilisin Abkhaziako erbesteko gobernua izan zen. Data horretatik aurrera, gobernu horiAbkhazia Garaira trasladatu zen, behin Georgiako armadak Abkhaziako inguru hori kontrolpean hartu eta gero. Georgiaren aldeko gobernu abkhazaMalkhaz Akixbaiak gidatzen du, Ministro Kontseiluko Presidentea.
1810ean, Abkhazia, otomandarren mendean egona ordu arte, Errusiaren mendean geratu zen, Abkhaziako printzeGeorge Xabxbaren baimenaz. Urteetan tsarraren eta sultanaren arteko borrokaleku izan zen.1878an, abkhazen erdia baino gehiago Turkiara eraman zituzten indarrez, eta armeniarrek, megrelek eta errusiarrek kolonizatu zuten lurraldea.
1921ean,Abkhaziako Sobiet Errepublika Sozialista eratu zen, baina lurraldea Georgiaren barruan geratu zen berehala, probintzia autonomo gisa. Hurrengo urteetan, georgiarrek kolonizatu zuten, eta lurraldeko etnia nagusia izatea lortu zuten.1980ko hamarraldiaren bukaeran, Abkhaziako georgiarrek Sobietar Batasunetik bereiztea eskatu zuten, gainerako biztanleen gogoz kontra.
Abkhaziako gatazkaren oinarriaSobiet Batasunaren erorketaren ondorengoan dago. Abkhaz eta georgiaretnien arteko harreman gatazkatsuak azaleratu ziren orduan.[3] Afera1992kouztailaren 23an lehertu zen. Urte hartan, Abkhaziako gobernuak independentzia aldarrikatu zuen. 1992 eta1993 artean, Abkhaziako gobernu sezesionistaren etaGeorgiaren arteangatazka armatu odoltsua eman zen, zeina Georgiak galdu baitzuen. Ondorioz, Abkhaziako georgiar gehienek herrialdetik alde egin behar izan zuten.
1994an bi aldeen arteko su-etena gauzatu zen. Horren arabera,Nazio Batuen etaEstatu Burujabeen Erkidegoaren tropek herrialdea kontrolpean hartu zuten. Abkhaziako sezesionistekErrusiaren laguntza dutela salatzen du Georgiak.
Egun, Abkhaziako lurraldeko % 83 Sokhumin hiriburuko gobernu sezesionistak kontrolatzen du (Errusiako tropak bertan daude); eta gainontzekoa Abkhaziako Errepublika Autonomoko Gobernuak kontrolpean du, hots, Georgiak gorde duenak. Azken horrek Abkhaziaren legezko ordezkapena du,de iure Abkhaziako gobernuaz. Horrek hiriburua Kodor Haranean du,Abkhazia Garaia eskualdean.
1992ko abuztuan, Georgiak bere gudarostea bidali zuen eskualdea baketzera, baina hurrengo urteko urrirako, azpiratua izan zen, eta bertan bizi ziren georgiar gehienak iheslari bihurtu ziren. 1994ko ekainean, 24 kilometroko mugalde bat eratu zen, Errusiako bake indarren kontrolpean. Urte hartan, Abkhaziak konstituzio bat onartu zuen eta errepublika burujabe demokratiko bihurtu zen. 1997an, abkhazek legebiltzar berria hautatu zuten, baina Georgiak legez kontrako jo zituen bai konstituzioa bai legebiltzarra.
1998an,Abkhaziako Sei Eguneko Gerra piztu zen, noiz georgiar gerrilla taldeekGaliko barrutian abkhaz tropak borrokatu zituzten. Liskarren ondorioz, ehunka erori izan ziren bi aldeetan, eta 30.000 eta 40.000 georgiar arteko desplazamendu gehigarria.[4]
1999an aldarrikatu zuenGeorgiarekiko independentzia, eta 2008an jaso zuen ofizialki Errusiaren aitorpena —Georgiaren aurkako gerraren ostetik heldu zen Moskuren adierazpena—. Gerora gauza bera egin zutenNikaraguak,Venezuelak etaNauruk. Mendebaldeko gobernu nagusiek, ordea, ez zieten baliorik aitortzen hauteskunde haiei.[5]
Ekainean, Aleksandr Ankvabek dimititu zuen, haren aurkako protestek eraginda. Kritikoek kudeaketa txarra eta ustelkeria egozten zizkioten, etamaiatzaren 29an parlamentuaren konfiantzazko botoa galdu zuen. Diputatuek ez ezik, oposizioak kalean ere eskatu zion kargua uzteko, eta manifestazio jendetsuak antolatu zituen egun haietan[5].
Protesta gogorrak izan ostean, ekainean utzi zuenAleksndr Ankvabek Abkhaziako presidentetza, etaabuztuaren 24ko bozak haren ordezkoa aukeratzeko izan ziren. Hautagai guztiek zuten zerikusia armadarekin, segurtasun indarrekin edota zerbitzu sekretuekin.Raul Khajimba luzaz oposizioko lider izandakoa, esaterako,KGBkoa izandakoa zen. Azken inkestak haren aldekoak ziren[6].
Abuztuaren 25ean,Raul Khajimba izango zela Abkhaziako presidente berria zabaldu zen. Orain arte oposizioko buru izandakoak alde handiarekin irabazi zituen aurreko asteburuko hauteskundeak: behin-behineko emaitzen arabera, botoen % 50,57 lortu zituen,Aslan Bzhania segurtasun zerbitzuetako buruak baino hamalau puntu gehiago. Parte hartzeak gainditu zuen Hauteskunde Batzordeak ezarritako gutxieneko maila: bozketa baliozkoa izateko, erroldatuen erdiek eman behar zuten botoa, eta, azkenean, % 70ek baino gehiagok hartu zuten parte. Hautagai guztiek agindu zutenErrusiarekiko harremanaren alde lan egingo zutela. Moskuk base militar bat ere bazeukan Abkhazian[5].