Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

Abazera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Abazera
абаза — абаза бызшва
Datu orokorrak
Lurralde eremuaErrusia,Turkia
Hiztunak48.000
OfizialtasunaKaratxai-Txerkesia
EskualdeaKaratxai-Txerkesia
UNESCO sailkapena3: arriskuan
AraugileaEz du
Hizkuntza sailkapena
Kaukasoar hizkuntzak
Informazio filologikoa
Hizkuntza-tipologiahizkuntza eranskaria etaSOV hizkuntza
Alfabetoaalfabeto zirilikoa
Hizkuntza kodeak
ISO 639-3abq
Ethnologueabq
Glottologabaz1241
Wikipediaabq
UNESCO1077
IETFabq
Endangered
Languages Project

1415

Abazera[1] (Абаза Бызшва,Abaza Byzšwa)abazen hizkuntza da.Kaukasoar hizkuntzen artean,Ipar-mendebaldeko kaukasoar familiakoa,abkhazera,adigera,kabardera etaubykherarekin batera.

Abazerazabaza edobyzsva deritzo hizkuntzari. Nazioartean hizkuntza hori izendatzekoabaza,abazin,abazintsy,ahuwa,asuwa etatapanta hitzak erabiltzen dira.

Abazera hizkuntzan, gutxi gorabehera, 45.000 lagunek hitz egiten dute munduan zehar. Hiztun gehienak Errusiar FederakundekoKaratxai-Txerkesia Errepublikan bizi dira, 13 herritan, eta beste zenbait Errusiar FederakundekoKabardino-Balkarian,Nogai etaAdigian errepubliketan, etaTurkian, non gerrate kaukasoarren garaian (XIX. mendearen bigarren aldian) babestu ziren[2].

Abazeraren historia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

XIX. mendearen amaieran etaXX. mendearen hasieran abazeraz idazteko lehen ahaleginak egin ziren, horretarakoalfabeto arabiarra erabiliz.1932analfabeto latindarrean oinarritutako idazkera erabiltzen hasi ziren, baina1938tik aurrera,Moskuko gobernuak aginduta,alfabeto zirilikoa nagusitu zen.

Gaur egun, abazerahezkuntzan erabiltzen da, etaKaratxai-Txerkesiako Pedagogia-Unibertsitatean ere bai. Abazerazko lehen aldizkaria1938an argitaratu zen.

Abazeraren ezaugarriak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Abazeraren berezitasuna dafonologia-sistema konplexua izatea, munduko hizkuntzen artean aberatsenetakoa.Bokal gutxi izan arren, 61 kontsonante ditu. Fonologia-arloko konplexutasuna bere familiakoak direnabkhaziera etaubykhera hizkuntzena adinakoa da. Horrez gain, euskararen antzera,SOA hurrenkerakoa da, morfologian ergatiboa darabil, eta aditzean marka asko biltzen du: subjektua, osagarri zuzena eta zehar-osagarria.

Ortografia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
А а
[a]
Б б
[b]
В в
[v]
Г г
[ɡ]
Гв гв
[ɡʷ]
Гъ гъ
[ɣ]
Гъв гъв
[ɣʷ]
Гъь гъь
[ɣʲ]
Гь гь
[ɡʲ]
ГӀ гӀ
[ʕ]
ГӀв гӀв
[ʕʷ]
Д д
[d]
Дж дж
[d͡ʒ]
Джв джв
[d͡ʒʷ]
Джь джь
[d͡ʑ]
Дз дз
[d͡z]
Е е
[e]
Ё ё
[jo]
Ж ж
[ʒ]
Жв жв
[ʒʷ]
Жь жь
[ʑ]
И и
[i]
Й й
[j]
К к
[k]
Кв кв
[kʷ]
Къ къ
[qʼ]
Къв къв
[qʷʼ]
Къь къь
[qʼʲ]
Кь кь
[kʲ]
КӀ кӀ
[kʼ]
КӀв кӀв
[kʷʼ]
КӀь кӀь
[kʲʼ]
Л л
[l]
Ль ль
[ɮ]
ЛӀ лӀ
[ɬʼ]
М м
[m]
Н н
[n]
О о
[o]
П п
[p]
ПӀ пӀ
[pʼ]
Р р
[r]
С с
[s]
Т т
[t]
Тл тл
[ɬ]
Тш тш
[t͡ʃ]
ТӀ тӀ
[tʼ]
У у
[u/w]
Ф ф
[f]
ФӀ фӀ
[fʼ]
Х х
[x]
Хв хв
[xʷ]
Хъ хъ
[q]
Хъв хъв
[qʷ]
Хь хь
[xʲ]
ХӀ хӀ
[ħ]
ХӀв хӀв
[ħʷ]
Ц ц
[t͡s]
ЦӀ цӀ
[t͡sʼ]
Ч ч
[t͡ɕ]
Чв чв
[t͡ʃʷ]
ЧӀ чӀ
[t͡ɕʼ]
ЧӀв чӀв
[t͡ʃʷʼ]
Ш ш
[ʃ]
Шв шв
[ʃʷ]
ШӀ шӀ
[t͡ʃʼ]
Щ щ
[ɕ]
Ъ ъ
[ʔ]
Э э
[e]
Ю ю
[ju]
Я я
[ja]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Euskaltzaindia. (2007-03-30). 38. araua - Munduko estatu-izenak..
  2. Abazera,Amarauna

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola


HizkuntzaArtikulu hauhizkuntzei buruzkozirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukiaosatuz.
"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=Abazera&oldid=10299761"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp