Herriaren izenari dagokionez, euskaratik dator eta "zur ugariko lekua" erran nahiko luke;abar (adarra), zur (zura) edo tzu (ugaritasun atzizkia) eta -tza (ugaritasun edo lokatibo atzizkia). Honek AbartzuTZa izena iradokitzen du.[5]
INEren arabera, 1842ko erroldan udalerriak Abartzuza yAnderatz izena hartu zuen, eta Anderatz Abartzuzako auzo baten izena zen. 2011n,Nafarroako Eremu Mistoan hizkuntza aldetik kokaturik dagoen udalerriak euskarazko izen koofiziala hartu zuen.
Abartzuzako biztanleek "doblero" izena jaso ohi dute.
Abartzuzako sorrera, XI. mendean izan zen, hala ere, 1198an herri hau, Antso Azkarra Nafarroako erregearena izan zen. Garai horretan erregeak, Abartzuzako eliza, Iruñari eman zion eta horren truke, guda garaian bizilagunak deitzeko eskubidea zuen.
Irantzu monasterioa, zistertar estiloan eraiki zen, badirudi aurretik benediktinar komunitate bat egon zela. Abartzuzako herritarrek, zaharberritu zuten eta Artaxoa eta Arteagako jauregietako ondasunekin konpondu zen. XIII. mendean, errege eta nobleek emandako diruari esker, monasterioak ondasun eta jabetza ugari lortu zituen Nafarroako erreinuan. XV. mendearen erdialdera, Nafarroako guda zibilaren eraginak jasan zituen eta ondorioz, jabetza ugari galdu zituen.
XVI. mendeko eraikuntzak dira ugarienak beraz, noble asko egon zirela pentsatu daiteke.Andra Mariaren Jasokundearen eliz-parrokia, 1522an eraiki zen, gotiko-errenazimendu garaian, Erdi Aroko eraikuntzaren murru zaharrak aprobetxatuz. Santa Barbara baseliza, 1500 urtean eraikia, zaharrenetarikoa, Gotiko estiloan eraiki zen.
1851 urterarte, administratiboki, Deierri bailararen barne zegoen baina garai horretan eta erreforma administratibo liberalen ondorioz, independente bilakatu zen. Garai horretan udalerriko gobernua, biztanleen etxeak eta banandu ondoren, udalerri bilakatu zen eta berezko arauak izan zituen.[6]
2007an ez zen udal hauteskunderik izan Abartzuzan, ez zelako inongo talderik aurkeztu[7].Agrupacion Independiente de Abárzuza herri ekimeneko Arturo San Martín Morrásek alkate izaten jarraitu zuen.
2011n bi zerrenda aurkeztu ziren.Elkeak 249 boto eskuratu zituen (6 zinegotzi) etaIndependientes por Abárzuza delakoak 52 (1). Leheneko José María Ros Antona izendatu zuten alkate.
Abartzuzako antzinako udaletxea Foruen plazan egon zen, eta eraikin berriaXX. mendearen hasieran altxatu zuten. Udaleko idazkariaGoñerri,Jaitz etaDeierriko idazkari ere bada. Udalak alkatea eta sei zinegotzi dauzka.
Abartzuzako jaiakabuztuaren 13tikabuztuaren 19ra ospatzen dira. Jaien azken egunean herri bazkari bat antolatzen da Irantzuko monasterioaren inguruetan, herritarrek bazkari horri "Abadejada" deitzen diote.
↑Belasko, Mikel. (1999). Diccionario etimológico de los nombres de los pueblos, villas y ciudades de Navarra: apellidos navarros. (2. ed., corr. y aumentada. argitaraldia) Pamiela ISBN978-84-7681-301-0. (kontsulta data: 2025-03-09).