Abandoibarra | |||||
---|---|---|---|---|---|
![]() | |||||
![]() | |||||
Herrialdea Probintzia Udalerria | ![]() ![]() ![]() | ||||
Bilbo erdigunea | |||||
Koordenatuak: | 43°16′06.38″N2°56′13.06″W / 43.2684389°N 2.9369611°W /43.2684389; -2.9369611 |
AbandoibarraBilboko (Bizkaia) gune bat da.Ibaizabal ibaiaren ezkerreko ertzean kokatuta dago,Abandoko barrutiaren barruan. Guztira 348.500 metro karratu dauzka, etaAbandoibarra etorbideak alderik alde zeharkatzen du. Industria astunari eta ontzigintzari loturik egon da urte askoan: Euskalduna ontziolak Abandoibarreko lurralde gehiena biltzen zuen, eta Abandoibarrean zeuden tren biltegiak etaRenferen Aldirietako geltoki bat ere.
Industria krisialdiaren ostean, Abandoibarreko ia ekonomia jarduera guztiak eten ziren. Gunea nabarmen degradatu zen. Eraberritze prozesu baten bitartez pixkanaka gunea berreskuratzen ari dira, parkeak eta etxebizitza berriak eginda.
Abandoibarra Bilboko industriagune bat izan da,ontziolak etaindustriaren sektoreari lotutako enpresak kokatu baitziren bertan. Urte askoan eremuaren zatirik handieneanEuskalduna ontziola egon zen. Gainera, gune honetanRenferen lantegi eta biltegiak ere bazeuden, etaBilboko portura zihoazen merkantzia edukiontziz beteta egon ohi zen.1980ko hamarkadako industria birmoldaketarekin, Abandoibarreko jardueraren gainbehera hasi zen, eta azkenean erabat eten ere.
Urteetan Bilboko eremu honek jasandako industria erabileren ondorioz, Abandoibarra gune oso kaltetua zegoen.1990eko hamarkadan eremua eraldatzeari ekin zitzaion, eta gaur egun bertako leku guztiak zaharberrituak daude; eta Abandoibarra, zerbitzu eta aisialdirako gune bilakatua.
Abandoibarra eraberritzeko lanaren zati handi batBilbao Ría 2000 sozietateak bideratu du. Gaur egun ere horretan dihardu. Hainbat fasetan eremu guztia zaharberritzeaz gain, Abandoibar berri bat sortu du, eta gune hau Bilboren eraldakuntzaren ikur bilakatu da.
Hala, bada, eraldaketa horren ekintza nagusiak honako hauek izan dira:Casilda Iturrizar parkearen handitzea,Abandoibarra,Leizaola Lehendakaria etaUnibertsitateak etorbideen irekitzea,Euskadi plaza, Abandoibarra /Deustuko zubiko eskailera eta igogailuak eraikitzea,EuskoTranenA linearen irekiera (Bilboko tranbia), Erriberako parkea,Pedro Arrupe zubia, Oroimenaren pasealekua... bai eta beste eraikin asko ere.
Hortaz, orain eremua Bilboko turismogune nagusietako bat da.
Gune honetako eraikin batzuk amaiturik daude gaur egun, besteak beste:
Abandoibarreko eraberritzearen ezaugarrietako bat, eraikuntzak egiten dituzten arkitektoen jatorriak dira. Hein handi batean kanpotarrak izaten dira. Horrek kritika ugari sortu dituEuskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialaren aldetik.
Abandoibarrean proiektuak dauzkaten arkitektoen artean daudeAlvaro Siza portugaldarra,Cesar Pelli argentinarra,Robert Stern etaFrank Gehry estatubatuarrak, etaRicardo Legorreta mexikarra.
Dena dela, bertako zenbait arkitektok ere parte hartu du, hala nolaLuis Peña Gantxegik etaEugenio Aginagak.
![]() | Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Bilbo |