Aalborg edoÅlborg, baina udalerriak Aalborg izena hobestea erabaki zuen.Danimarkako laugarren hiria da etaIparraldeko Jutlandiako eskualdearen hiriburua.Limfjorden ekialdean hegoaldeko ertzean kokaturik dago, irla eta aintzira ugarik inguratzen dutelarik. Fiordoaren beste aldean Nørresundby auzoa dauka. Hiri industriala eta unibertsitarioa da. 126.556 biztanle ditu (2012) eta metropoli eremuak 201.142, herrialdeko hirugarrenaKopenhage etaAarhuseko metropoli eremuen atzetik.
"Iparraldeko Paris" edo "A bikoitza" ezizenak hartzen ditu halaber.
1830eko margolana ur-errota zaharra eta katedrala erakusten dituena.
Jakina dabikingoek Ålborg inguruan bi asentamentu izan zituztela, gaur egun oraindik ikusgai dagoenLindholm Høje hilerri bikingoak erakusten duenez, baina herriaren lehenengo aipamena 1040. urtekoa da, orduko txanpon bateanAlabu izena agertzen baita.
Limfjordean egoterakoanEskandinavia etaJutlandiaren arteko bidegurutzea izan da beti. Horrelaertaroan garapen handia izan zuen, hiri izendapena jaso zuen 1342. urtean eta bereziki aberastu zen 1516an sardinzarren gatzatzearen monopolioa eman zitzaionean. 1554. urtean apezpikutza ere lortu zuen, eta ordurakoJutlandiako hiri nagusia bihurtu zen.
AalborgekoSkipper Clement merkatariakKondearen guda izeneko matxinana abiarazi zuen nekazariak eta kristofer, Oldenburgeko kondea lagun hartuta 1534ean.Kristian III.a erregearen aurka egin eta gerra zibila sortu zen Danimarkan.Jutlandiaren zati handia eskuratzea lortu zuten baina erregearen Johan Rantzau generalak Aalborg erasotu, hiria harpilatu eta 2.000 hiritarretik gora hil zituen. Honekin bukatu zen Kondearen Guda.
Bigarren Mundu Gerrannazi paratxutistek lehenengo hartu zuten hirietako bat izan zen bere aerodromo estrategikoa zela eta.
Aalborghus gaztelua (Aalborghus Slot): 1550. urtean Kristian III-ak eraiki zuen, gaur egun administrazioaren egoitza da. Inguruan XVII mendeko etxeak daude.
Hiriko zentro nagusia Aalborgeko Unibertsitatea da (Aalborg Universitet edo AAU),1974an sortua, 17.000 ikasle baino gehiago dituena eta 3.000 langiletik gora. 1995ean Esbjerg Ingeniaritza College-rekin bat egin zuen, eta gaur egun 4 fakultate hauetan banatuta dago:
Humanitateak:
Komunikazioa eta Psikologia.
Kultura eta Ikasketa globalak.
Ikasketa eta Filosofia.
Gizarte Zientziak:
Enpresa eta Zuzendaritza.
Kultura eta Ikasketa globalak.
Ikasketa eta Filosofia.
Zuzenbidea.
Politika Zientziak.
Soziologia eta Gizarte Lanak.
Ingeniaritza eta Zientziak:
Eraikitze Daniar Ikerkuntza Institutua.
Arkitektura, Diseinua eta Hedabideen Teknologia.
Bioteknologia, Kimika eta Ingurumenaren Ingeniaritza.
Aalborgeko kale peatonal nagusiaJomfru Ane Gade da ("Ana birjiñaren kalea"). Egunean zehar turista eta langileentzako kafetegi eta jatetxez josita dago eta gauean diskoteka eta tabernak zabaltzen dira eta gazte jendez betetzen da.
AalborgekoinauteriakEskandinaviako festa ospetsuenetako bat dira. Maiatzaren azken astean ospatzen dira eta egun horietan 100.000 bisitari hartzen ditu hiriak. Ostiralean "Inauteritako taldeen bataila" izeneko desfilea egiten da hiriko kaleetan.
Jutlandia iparraldeko industriagune nagusia da, eta bere kaia herrialdeko inportatzaile/esportatzaile handiena. Aleak,porlana etaarrainak esportatzen ditu bereziki. Jarduera tradizional asko ixten joan diren heinean 1990 hamarkadatik aurrera teknologia berriei loturiko produktuak ekoiztu dira Aalborgen, telefono mugikorrak eta kable gabeko komunikazio tresnak bereziki.
Aalborg munduko 29 hirirekin senideturik dago. Harremanak sendotzeko urtero hiri hauetako gazteen arteko kirol jokoak antolatzen ditu,Ungdomslegene ("Gazteen jokoak") izenarekin.