Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

A gripearen 2009ko pandemia

Wikipedia, Entziklopedia askea
H1N1 birusaren kasuak.
██ Heriotza sortarazi duten kasuak██ Kasu ziurrak██ Ziurtatu gabeko kasuak
Txerri gripea kutsatzeko bideak.
Mexiko DFko metroan babes maskarekin jantzita.

2009ko A gripearen pandemia edotxerri gripeaInfluenza AH1N1birusaren aldaera batek sorturikotxerrigripea izan zen,Mexikon hasi zenamartxoaren 18an[1] eta apirilaren 22an plazaratutako[2][3]Reforma egunkariakMexiko Hirian gertaturiko kasu batzuen inguruan informatu zuen. Lehen kasuak Mexikoko hiru zonaldetan (Mexiko Hiria,Mexikoko estatua etaSan Luis Potosi) etaAmerikako Estatu Batuetako bi estatutan (Kalifornian etaTexasen), eta heldu gazteak eta osasungarriak kasu gehienak dira.

Ostegun arratsaldean neurri bereziak hartzea erabaki zuten, horien artean 5 milioi haurren eskolak etetea.OndorenLatinoamerikako hainbat estatuk neurriak hartzea erabaki zuten, kasuak Mexikoz gaindi hedatu zirelako, batez ereAmeriketako Estatu Batuetara[4].

2009koapirilaren 25erako 68 hildakoak eta 2.000 kutsatu zeuden, horietatik 75 kasuNew YorkekoQueens auzokoak[5].Osasunerako Mundu Erakundeak (OME) apirilaren 29anpandemia 5 arrisku egoera ezarri zuen (1etik 6ra doan eskala batean)[6]. 2006tik pandemiako 3. mailan zegoenHegazti gripe arriskuagatik.

Apirilaren 26an ustezko kasu gehiagoren berri eman zen, bataMexikotikLondresko aireporturaBritish Airwaysko hegazkin konpaniako tripulazioko emakume bat[7], eta besteak,Mexikon ikasketa bidaian egondako 20 ikasle eta euren irakaslea[8].Espainia etaFrantziako gobernuek ere adierazi zuten kasu batzuk aztertzen zeudela, horietako batBilbon[9].

Kasuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako.
Zure esku dagoartikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzueztabaida orrian.


Euskal Herria

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «2009ko A gripearen pandemia Euskal Herrian»

Lehen kasuaBizkaian eman zen, eta ordutik beste sei pertsona kutsatu dira. Orain arte emandako kasuak:

Udalekuak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2009kouztaila hastean, hainbat udaleku antolatzen dira adin desberdineko haurrentzako.Ikastolen Elkarteak ingelesa ikasteko antolaturikoSopelako udalekuan, hamaika eta hamalau urte bitarteko hogei haur kutsatu zirela jakitera eman zenuztailaren 6an[11]. Udalekuan zeuden haur gehienak euren etxeetara bueltatu ziren.

Bien bitarteanNafarroakoAllo herrian antolaturiko beste udaleku batean, beste hamazortzi haurri eragin zien A gripea agertu zen[12].

Europa eta Afrika

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Espainia██ Heriotza sortarazi duten kasuak     Ziurtatutako kasuak

Apirilaren 27anEuropar Batasuneko Osasun Batzordeak, europar bidaiariei Estatu Batuetara eta Mexikora ez bidaiatzeko gomendioa eman zuen. HauEspainiak Europako lehen kasua baieztatu zuenean gertatu zen.

Duela egun gutxi arte, gripea zuten pertsona guztiakMexikon egonak ziren azkenaldian, bainaEspainian pertsonen arteko lehen kontagioa detektatu zenMexikotik kanpo. Apirilaren 29Austriako osasun zerbitzuekVienan gripe berriaren kasu bat baieztatu zuten. GizonakGuatemalara egin zuen bidaia etaMexikon egin omen zuen eskala[13].

Espainian Europako lehen kasua baieztatu zutenAlmasan,Albaceteko probintzian.BilbokoGurutzetako Ospitalean zegoen gazteak ere birusa zuela baieztatu zuenEusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak[14]. Gainera geroxeago,Espainiako Osasun eta Gizarte Politika Ministerioak beste 6 kasu baieztatu zituenKatalunian, honela ziurtatutako kasuen kopurua 13ra igoz.

Afrikan detektatu den kasu posible bakarraHego Afrikan izan zen, baina biak ez dira ziurtatuak izan oraindik[15].

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. Crece alarma por brotes de gripe La OMS activó Red de Respuesta Mundial Univisión. 2009ko apirilaren 26an.
  2. (Gaztelaniaz)«México dice muertes por influenza porcina suben a 20». Reuters America Latina (04 de 2009).
  3. (Gaztelaniaz)«Preguntas y respuestas sobre la gripe porcina». Univision.com
  4. (Gaztelaniaz)Alarma en México y EE UU por una rara gripe porcina
  5. (Gaztelaniaz)Decenas de estudiantes de Queens, en Nueva York, presentan síntomas similares a los de la gripe porcina
  6. El Espectador. (09-04-29). OMS eleva a 5 el nivel de alerta: Pandemia mundial de gripe porcina es inminente..
  7. Cabin crew member in hospital after flight from swine flu-struck Mexico The Guardian egunkariko albistea.
  8. Swine flu outbreak suspected in NZ school children Times Online webguneko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
  9. (Gaztelaniaz)Sanidad estudia tres posibles casos de gripe porcina en turistas de Almansa, Bilbao y Valencia
  10. Diario de Navarra egunkariko albistea.
  11. A Gripearen agerraldi "arina" antzeman dute Bizkaiko udaleku batean Eitb.com webguneko albistea.
  12. 18 haur daude A gripeak jota Nafarroako udaleku batzuetan Eitb.com webguneko albistea.[Betiko hautsitako esteka]
  13. http://www.soitu.es/soitu/2009/04/29/info/1241007631_592686.html
  14. Gurutzetako ospitalean ingresatua dagoen txerri gripearen kasu susmagarria konfirmatu egin da
  15. El Confidencial. (09-04-29). Sudáfrica toma medidas tras detectar dos casos sospechosos de gripe porcina..

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=A_gripearen_2009ko_pandemia&oldid=9960468"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp