Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

AMIAren aurkako atentatua

Koordenatuak:34°36′06.5″S58°23′58″W / 34.601806°S 58.39944°W /-34.601806; -58.39944
Wikipedia, Entziklopedia askea
34°36′06.5″S58°23′58″W / 34.601806°S 58.39944°W /-34.601806; -58.39944

AMIAren aurkako atentatua1994kouztailaren 18an,Asociación Mutual Israelita Argentinak (AMIA)Buenos Airesen jasan zuen atentatua izan zen.

Testuingurua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1994ko udan,juduen aurkako beste bi atentatu gertatu zirenLatinoamerikan etaEuropan[1].

Atentatua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1994kouztailaren 18an, lehergailu bat zartatu zen AMIA elkartesionistarenBuenos Airesko egoitzan. 86 pertsona hil ziren (tartean ekintzailea) eta 300 baina gehiago zauritu[1].

Ikerketak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Ikerketaren auziak honako kronologia izan du[1]:

Atentatua jazo eta berehala, Juan Jose Galeano epailea gertaera ikertzen hasi zen etaManoucher Motamer irandar diplomazialari ohiak eman zion informazioarekinIranen enbaxadako funtzionarioak nahastu zituen auzian.

1994kouztailak 27an,Carlos Telleldin atxilo hartu zuten, erasotzaileei ibilgailua utzi zielakoan.

1996kouztailean, Juan Jose Galeanok diru kopuru handia eskaini zion Carlos Telleldini berak informazio ematearen truke. Gainera, hiru polizia atxilotu zituzten gertaerekin lotura zutelakoan.

2003koabuztuaren 12an,IranenArgentinako enbaxadorea atxilotu zuten Londresen, baina Erresuma Batuak ez zuen utzi bera kanporatzen.

2004koirailean, ikerketaren zati bat baliogabetu zuen epaileak etaAlberto Nismann hasi zen ikerketan.

2006kourriaren 25ean,Alberto NismanekIrani etaHezbollahi leporatu zien atentatua.

2007koazaroaren 7an, bost funtzionario irandar atxilotzeko eskatu zuenInterpolek, Argentinako Justiziak aldez aurretik eskatu ondoren.

2009komaiatzaren 27an, Auzitegi Gorenak ikerketa berriz martxan jartzea eskatu zuen.

2009kourriaren 1ean, Carlos Menem presidente ohia eta bere inguruko pertsonak prozesatu zituzten, ikerketa nahastu zutelakoan.

2010ekoazaroan,Albeto NismanenWashingtonen arteko harremana argitaratu zutenWikileaksen filtrazioek.

2013kourtarrilaren 27an, Argentina eta Iran atentatua argitzearen alde azaldu ziren eta horrela, Argentinako auzitegiei susmagarri irandarrak galdekatzeko aukera ematen zien. Argentinako elkarte sionistak itunaren aurka azaldu ziren.

2014komaiatzaren 15ean, Ganbera Federalak adierazi zuen akordioa konstituzioaren aurka egiten zuela.

2015ekourtarrilaren 14an,Alberto Nisman fiskalakCristina Fernandez presidentea etaHector Timmerman kantzilerraren aurkako salaketak egin zituen.

2015ekourtarrilaren 19an, Kongresuan azalpenak eman baino lehenago, etxean hilda azaldu zenAlberto Nisman.

Ikus gainera

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. abc«'AMIA AUZIA'» Berria 2015/01/20.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=AMIAren_aurkako_atentatua&oldid=10325152"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoria:

[8]ページ先頭

©2009-2026 Movatter.jp