4 Vesta (latinez:Vesta),asteroide gerrikokoasteroideen artean, masa gehien duen bigarrena da, eta hirugarrena tamainaz, 530 kilometroko diametro nagusi batekin eta asteroide gerriko osoaren masaren %9arekin. Vestak, bere masaren %1a galdu zuen duela mila milioi urte baino gutxixeago gertatutako talka batean. Talka honetatik sortutako zati askok,Lurraren aurka talka egin dute, asteroide honi buruzko informazio iturri aberatsa direlarik. Vesta da asteroiderik distiratsuena, eta, batzuetan, baitabegi hutsez ikus daitekeen bakarra ere, seigarren magnitudeko astro bat bezala. Eguzkiaren inguruan egiten duen orbitaren punturik urrunenekoena,1 Zeresen orbitako punturik hurbilena gainditzen du pixkatean.
Tamaina konparaketa: Lehen 10 asteroideak, Ilargiarekin konparatuak. Vesta, ezkerretik kontatzen hasita, laugarrena da. Ezkerreren dagoena,1 Zeres da, orainplaneta nanotzat sailkatua.
Vesta 1807an aurkitu ondoren, beste 38 urtean ez zen beste asteroiderik aurkitu. Hurrengoa,5 Astrea izan zen. Denbora honetan zehar, ezagutzen ziren lau asteroideak, planeta bezala hartu ziren, eta, bakoitzak, bere planeta ikurra zuen. Vesta, ohi, Lur liraindu baten bidez irudikatzen zen. Beste ikur batzuk eta. Guztiak dira jatorrizkoaren sinplifikazioak.
Vesta, asteroide gerrikoko gorputzen artean, masarik gehien duen bigarrena da. Zientzialariek, gorputz honek, geruzetan ezberdindutako barnealde bat duela uste dute, burdina-nikelezko nukleo batekin etaolibinoan aberatsa den mantu batekin. Barne Gerriko Nagusian dago,Kirkwooden Hutsuneen barnetik dagoena, 2,5 unitate astronomikoko distantziara. Bolumenean,2 Palasen antzerakoa da, baina askoz masiboagoa.
Vestaren forma, grabitazionalki erlaxatutako esferoide zanpatu bat izatetik gertu dago, baina poloan duen ahurtasuna eta protrusioaren ondorioz, planetatzat hartzetik at uzten du, IAUren XXVI 5 Ebazpena jarraituz. Edozein kasutan, ebazpen hau, IAUko kideek arbuiatu zuten, eta Vestak, asteroidetzat hartua izaten jarraituko du. Hala ere, litekeena da, etorkizunean, Vesta,planeta nanotzat sailkatzea, baldin bere forma, hego poloan dituen talka masiboen arroaz gain,oreka hidrostatikoaren ondoriozkoa dela frogatzen bada.
Bere errotazioa nahiko azkarra da asteroide baterako (5,342 ordu), eta progradoa, ipar poloa,igoera zuzeneko norantzan 20 ordu 32 minutu apuntatzen, 48ºko deklinazioarekin eta 10º inguruko ziurgabetasunarekin. Honek, ekliptikaren zeihartasuna 29ºkoa dela adierazten du.
Azaleko tenperaturak, -20 °Ctan estimatu diraEguzkia goian dagoela, negu poloan -190 °Ctara eroriz. Eguneko eta gaueko tenperatura tipikoak, -60koa da egunari dagokionez eta -130 °Ckoa gauari dagokionez. Estimazio hau,1996komaiatzak 6koa da,periheliotik oso gertukoa, xehetasunak, denboraldien artean zertxobait aldatzen diren bitartean.
Eguzki Sistemaren lehen garaietan, Vesta, bere barnealdea urtzeko bezain bero zegoen. Honek, asteroideetatik bere ezberdintzea eragin zuen. Litekeena da egitura estratifikatu bat izatea: burdina-nikeleko metalezko nukleo bat, olibinozko mantu batekin inguratua. Azala, antzinakoeztanda bolkanikoen ondorioz sortutako basaltozkoa da; jakina, nolabaiteko aktibitate bolkanikoa egon zen denbora laburrez. Honek, Vesta, gainontzeko asteroideekiko ezberdina izatea eragiten du, eta, nolabaiteko zentzuan, Lurraren erako planetengana hurbiltzen du, antzerako prozesu geologikoak jasan zituztenak.
Hala ere, ez zen bere motako bakarra izan: jatorrian, ziur asko, dozenakaplanetoide handi existitu ziren, baina gainontzeko guztiak txikituak izan ziren kaosezko lehen garaietan, asteroide txikiagoko familiak osatuz. Uste denez, burdina-nikelezko asteroide metalikoak, gorputz handi hauetako nukleoetatik datoz, harritsuak, euren mantu edo lurrazaletik datozen bitartean.
Vesta bera ere ez da kalterik jasan gabe geratu.1996an,Hubble espazio teleskopioak, krater handi bat aurkitu zuen Vestan, 430 kilometroko diametroa eta ia 1.000 milioi urteko adina zuena. Uste denez, krater hau izan daiteke gaur egun ezagutzen direnVesta familiako asteroide txikien jatorria.
2001ean, asteroide hauetako bat,1929 Kollaa deitua, Vestaren zati bat bakarrik ez zela adierazi zen, baizik eta baita eratu zen toki zehatza, lurrazalaren zati sakona izan zela ere.
Yarkovsky efektuak, planetak eta asteroideek eragindako perturbazioarekin batera, Vesta familia sakabanatzea eragiten dute. Asteroide hauetako batzuk,9969 Braille kasu, Lurretik gertuko asteroide bihurtu dira. Zati txikiagoak, meteorito bezala erori dira. Uste denez, Vesta daHED meteoritoen jatorria.
Zientzia Berezi eta Astronautikako Institutuak (ISASingelesezko siglengatik),2003ko martxoan 3,8 metroko UKIRT infragorrizko teleskopioarekin behaketak egin ondoren, bere ikertzaileek Vestan ura aurkitu zutela informatu zuen. Uste denez, "azaleko mineral hidratatu edo hidroxidatuak", asteroide kondrito karbonatatuen talketatik datoz, Vestatik berez baino.
Vestari buruzko ezagutza izugarri haztea espero daDawn espazio zunda, Vesta asteroidearen inguruan orbitan sartzen denean,2010ean.
Potentzial zientifikoentzako irisgarriak diren laginen bilduma handi bat dago, 200 HED meteorito baino gehiagoren forman, Vestaren historia geologikoa eta egituraren ideia bat emanez.
Uste denez, 4 Vestak, burdina-nikelezko metalezko nukleo bat du, gorago, olibinozko mantu harritsu bat, eta, azkenik, lurrazala.Kaltzioan etaaluminioan aberatsak diren inklusioak lehen aldiz agertu zirenetik (duela 4567 milioi urte inguru sortutako Eguzki Sistemako lehen materia solidoa dena) egin daitekeen Vestaren kronograma, honakoa da:
Akrezioa amaitzen da 2-3 milioi urte inguru beranduago.
Fusioa osatu edo ia osatzen da, Aluminioaren desegite erradioaktiboaren ondorioz, oinarrizko metalen banaketara daroana 4-5 milioi urtetan.
Mantu urtu eta konbektibo baten pixkanakako kristalizazioa. Konbekzioa amaitu egiten da %80 inguru kristalizatu denean, gutxi gora-behera 6-7 milioi urtetan.
Geratzen den material urtuaren estrusioa lurrazala eratzeko.Laba basaltiko bakoitza etengabeko eztandetan, edo, agian, gutxi iraun zuenmagmazko ozeano bat eratuz.
Lurrazalaren sakoneneko geruzak, kristalizatu egiten dira arroka plutonikoak sortzeko, basalto zaharrak, azaleko geruza berrien presioaren ondorioz eraldatuak diren bitartean.
Barnealdearen hozte motela.
4 Vestaren igoera diagrama, hego-ekialdetik ikusia, hego poloko kraterra erakutsiz. Hubble espazio teleskopioak1996ko maiatzean hartutako irudiek adierazten duten bezala
Vesta, honela birzolatu den ezagutzen den kalterik gabeko asteroide bakarra da. Hala ere, euren jatorria identifikatu gabeko burdina etaakondritazko meteoritoen presentziak, behinola, historia igneodun besteplanetesimal batzuk egon zirela adierazten du, talken ondorioz txiki-txiki eginak izan direnak.
Vestaren lurrazala, geroz eta sakonago joanez, honako hauetan datzala arrazoitu da:
V motako asteroideen tamainan (talka handietan zehar kanporatutako Vestaren lurrazalaren zatiak direla uste direnak) eta hego poloko kraterraren sakoneran oinarrituz, Vestaren lurrazalak 10 kilometroko sakonera duela uste da.
4 Vestaren igoera mapa, Hubble espazio teleskopioak 1996ko maiatzean hartutako irudiak oinarri hartuta.
Vestaren azaleko ezaugarriren batzuk, Hubble Espazio teleskopioa eta lurreko beste teleskopio batzuk,Keck Teleskopioa kasu, erabiliz jakin ahal izan dira.
Azaleko ezaugarririk nabarmenena, hego polo inguruan dagoen 460 kilometroko diametroa duen krater erraldoi bat da. Bere zabalera, Vestaren diametro osoaren %80a da. Krater honen zorua, 13 kilometro ingurura dago, eta, bere ertza, inguruko lurraren gainetik 4-12 kilometrora dago, estimatutako azalera osoa, 25 kilometrokoa delarik. Erdiko tontor bat agertzen da kraterraren zorutik 18 kilometro gorantz. Estimatzen denez, krater hori sortu zuen talkak, gutxi gora-behera, Vestaren bolumen osoaren %1a zulatu zuen eta litekeena da Vesta familiako edo V motako asteroideak, talka horren ondorioz sortuak izatea. Hau hala baldin bada, orduan, Vesta familiako asteroideen eta V motako asteroideen 10 kilometroko zatiak, bonbardaketari egundaino biziraun izanak, kraterra, duela soilik 1.000 milioi urtekoa edo gazteagoa dela esan nahi du. HED meteoritoak sortzen diren tokia ere izango litzateke. Izan ere, kontutan hartutako V motako asteroide guztiek, orotara, soilik kanpora botatako bolumen osoaren %6a suposatzen dute, gainontzekoa, ustez, zati txikiak dira, ustez, 3:1 proportzioko Kirkwood Hutsune batzuk jaurtiak, edo Yarkovsky efektuak edoerradiazio presioak perturbatuak. Hubble Espazio teleskopioaren irudien azterketaespektroskopikoek, krater hau, lurrazaleko geruza ezberdinetan sakonki eta, agian, olibinozko zeinu espektralek adierazitako mantuan barneratu dela frogatu dute. Modu interesgarrian, Vesta ez zen halako talka baten bidez birzolatua edo etena izan.
150kilometroko zabalera eta 7 kilometroko sakonera duten beste krater handi batzuk ere badaude. 200 kilometro ingurukoalbedo ilun bereizgarri bat, Olbers deitua izan da Vesta asteroidearen aurkitzailearen omenez, baina, altxaera mapetan ez da krater bezala bezala agertzen, eta bere benetako izaera oraindik ez da ezagutzen, beharbada, antzinako azalera basaltikoren bat. Longitudearen (zero meridianoa) erreferentzia puntu bezala balio du, bere erditik igarotzen dena bezala definitua.
Mendebaldeko eta ekialdeko hemisferioek, oso lurralde ezberdinak ageri dituzte. Hubble Espazio teleskopioaren irudien hasierako azterketa espektraletatik ebazten denez, ekialdeko hemisferioak, dirudienez nolabaiteko albedo altua du, adin erregolitikodun lurralde handi batekin kraterraren tontorrean eta lurrazaleko geruza plutoniko sakonagoetan ikertutako kraterrak. Beste alde batetik, mendebaldeko hemisferioko gune handiak, batasun geologiko iluntzat hartzen dira, uste denez, azalera basaltikozkoak direnak, beharbada,Ilargi-itsasoen antzerakoak.
Uste denez, eguzki sistemako zenbait objektu txiki, talkek eragindako Vestaren zatiak dira. Vesta familiako asteroideak eta HED meteoritoak dira horien adibide.1929 Kollaa izeneko V motako asteroideak, eukrita metagarrien antzeko konposaketa duela adierazi da, Vestaren lurrazalaren barnean bere sakoneko jatorria adieraziz.
Zenbait meteorito Vestaren zatiak direla uste denez, planeta hau da, gaur egun, euren txatal fisikoak dauden identifikatutako eguzki sistemako bost gorputzetako bat da. Besteak,Martitz,Ilargia,Wild kometa etaLurra bera dira.
Vestara bidaliko den lehen espazio misioa,NASArenDawn da, asteroidearen inguruan orbitatuko duena2010-2011 bitartean bederatzi hilabetez. Misioa,2007koirailak 27an jaurtia, Vestara,2010 amaieran iritsiko da. Dawn, orduan, bere beste xedea den1 Ceresera joango da, eta, agian, geratzen zaion erregaiarekin, asteroide gerrikoa esploratzeko jarraituko du luzatutako misio batean. Espaziontzi hau, gorputz bat baino gehiagoren inguruan sartu eta orbitatzeari uzten dion lehena da,ioi propultsioszko bere motere eraginkorrei esker.
2006an, NASA, Dawn ezeztatzen saiatu zen, aurrekontu presioak eta kontu teknikoak argudiatuz, baina zientzialariek elegitea jarri zuten eta beste 100 milioi dolar gehiago jarri ziren programa jarraitzeko. Misioaren kostu osoa, 450 milioi dolarrekoa da.
Bere tamainak eta bere ez ohiko azalera dizdiratsuak, Vesta, asteroiderik dizdiratsuena bihurtzen dute, eta, batzuetan, begi hutsez ikus daiteke kutsadurarik gabeko zeru ilunetan. Berriki,2007ko maiatza eta ekainean, +5,4ko gehiengo magnitude batera iritsi da, dizdiratsuena1989tik.
Une horretan, oposizioa eta perihelioa, aste gutxi batzuetako distantziara baino ez zeuden.Ofiuko etaScorpius konstelazioetan ikusi ahal izan zen.
Oposizio ez hain onak ere egon dira udazken amaieran Vestaren ipar hemisferioan, *7,0ko magnitudearekin.
Eguzkiarekin lerrokatuta dagoenean ere, Vestak, +8,5eko magnitudea izango du, beraz, kutsadurarik gabeko zeru batean, prismatikoekin ikus daiteke baita gertuko oposizioa baino elongazio txikiagoetara ere.