2 motako kanabinoide errezeptorea (CB2)G proteinari akoplatutakokanabinoide errezeptore bat da, gizakienganCNR2 geneak kodetzen duena[6][7].1 motako kanabinoide errezeptoreari estuki lotua dago,endokanabinoide bidezko inhibizio presinaptikoaren eraginkortasunean,tetrahidrokanabidolaren propietate psikoaktiboetan eta bestekanabinoide batzuen eraginean parte hartzen duena[8]. CB2 errezeptorearen agonista endogeno nagusia2-arakidonolglizerola da.
1993an klonatu zen lehenengo aldiz,Cambridgeko talde batekkanabinoideen efektuak aztertzen ari zirela, bereziki THCaren ezaugarri farmakologikoak azaldu asmoz[9]. Errezeptorea aurkitzeak lagundu zuen azaltzen kanabinoideen eraginaimmunitate sisteman.