Artikulu honen edukia ez da guztiz zehatza, daukan informazioa zaharkituta dagoelako. Zure esku dagoartikulua hobetzea, informazio hori eguneratuz. Beharbada, informazio osagarria izango duzueztabaida orrian.
Milan eta Cortina d'Ampezzoren hautagaitza bateratua aukeratu zuen Nazioarteko Olinpiar BatzordeakLausanan2019ko ekainaren 24an egin zuten batzar batean.[1]Italiarentzat hirugarren neguko jokoak izango dira.1960ko Udako Olinpiar Jokoak ere antolatu zituen,Erroman.
Egutegiaren lehen bertsioa 2024ko martxoan atera zen. Txapelketak irekiera ekitaldia baino bi egun lehenago hasiko dira, otsailaren 4ean, curlingeko bikote mistoen probarekin. Otsailaren 22an izango da azken proba, gizonezkoen izotz hockeyko finalarekin.[2] Egutegiaren bigarren bertsioa 2024ko abenduan argitaratu zen.[3]
Errusiako etaBielorrusiako Batzorde Olinpikoek etenda dute oraindik haien patehartea, Su-eten Olinpikoa urratzeagatik 2022ko Ukrainakoerrusiar inbasioa dela eta[4]. Parisko2024ko Udako Olinpiar Jokoetan bezala, 2026ko Jokoetan Errusiako eta Bielorrusiako banakako kirolariak "Banakako kirolari neutral" (AIN) gisa lehiatu ahal izango dira, nazio identifikaziorik gabe[5][6]. Banakako kirolari neutralak kirol bakoitzeko nazioarteko federazioak onartu behar ditu, eta, ondoren, NOBren panelak. Banakako kirolari gisa, AIN ez da ordezkaritzatzat hartzen inaugurazio ekitaldian, ezta dominen tauletan ere[7]. Errusiako eta Bielorrusiako atletei Banakako Atleta Neutralaren banderapean lehiatzeko aukera ematen ari diren nazioarteko federazioen artean daude Nazioarteko Patinaje Batasunapatinaje ekitaldi ezberdinetarako[6] eta Nazioarteko Eski Mendizale Federazioa eski alpinismo ekitaldietarako[8].Errusiako eta Bielorrusiako atletek ezin dute taldekako probetan lehiatu, hala nola izotz-hockeyan eta curlingean, NOBk ebatzi baitu "Banakako Atleta Neutralen talde bat ezin dela taldetzat hartu".[4]