Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

2025eko Eurovision Abesti Lehiaketa

Wikipedia, Entziklopedia askea
2025eko Eurovision Abesti Lehiaketa
Lehen finalerdia2025eko maiatzak 13
Bigarren finalerdia2025eko maiatzak 15
Finala2025eko maiatzak 17
EgoitzaSt. Jakobshalle,Basilea
Aurkezlea(k)Hazel Brugger
Sandra Studer
Michelle Hunziker(finala)
AntolatzaileaSwiss Broadcasting Corporation (SRG SSR)
Partaide kopurua37
Irabazlea"Wasted love"
JJ
 Austria


2025eko Eurovision Abesti LehiaketaEurovision Abesti Lehiaketaren 69. edizioa izan zen.Suitzan egin zen (Basilea hirian), 2024ko lehiaketaestatu burujabe horrek irabazi baitzuen, Nemoren "The Code" abestiarekin.Europako Irrati-Telebista Batasunak (EBU) eta Suitzako Irrati-Telebista Korporazioak (SRG SSR) antolatutako lehiaketa St. Jakobshalle estadioan egingo da. Bi finalerdi izan ziren, maiatzaren 13an eta 15ean; eta finala, 2025eko maiatzaren 17an.[1] Hazel Brugger komikoak eta Sandra Studer abeslariak aurkeztuko dituzte hiru zuzenekoak, eta Michelle Hunziker aurkezle eta modeloa batuko da finalerako.

37 estatu burujabek parte hartu zuten lehiaketan;Montenegro bi urteko hutsunearen ondoren itzuli zen. Hasiera batean,Moldaviak parte hartzeko asmoa zuen, baina gero atzera egin zuen arrazoi ekonomikoengatik eta bere selekzio nazionalaren hautemandako kalitateagatik.[2][3]

Polemika izan zen,Israelek 2023an Gazako zerrendan abiatutako inbasioa eta genozidioa gorabehera, antolatzaileekIsraeli parte hartzen utzi ziotelako. Izan ere, aurrez eta urte hartan bertan ere, Eurovisionek ez zionErrusiari parte hartzen utzi,Errusiaren Ukrainako inbasioa zela eta; baina ez zuen inolako neurririk hartu estatu sionista inbaditzailearen aurka.[4][5] Finalean, Palestinaren aldeko zenbait ekintzaile agertokira igotzen saiatu ziren, israeldar ordezkaria abesten ari zela.Belgikak, israeldar ordezkaria agertokira igotzean, emisioa eten zuen, Israelek giza eskubideen aurka egindako urraketengatik eta prentsa askatasuna urratzeagatik.Espainiako telebistak, finalaren emanaldia hasi baino lehenago, mezu hau agertu zuen pantailan: «Giza eskubideen aurrean, isiltasuna ez da aukera bat. Bakea eta justizia Palestinarentzat»;[6] gainera, ez zuen israeldar ordezkaria aurkezteko ezer adierazi (gainerako estatuetako ordezkarientzat aurkezpenak egin zituen).[7] Lehiaketaren irabazleak, JJ austriar abeslariak, adierazi zuen hurrengo urtean Israel lehiaketatik kanporatuko zutela espero zuela.[8] Finala egin eta hiru egunera, Espainiako Erresumako lehendakariPedro Sánchezek exijitu zuen Israel Eurovisionetik kanporatzea, Errusiarekin egin zen bezala.[9]

Leihaketa Austriak irabazi zuen, JJ abeslariak ordezkatuta, "Wasted love" (xahututako maitasuna) kantarekin. Austria lehen postuan amaitu zen epaimahaien botoan eta laugarren postuan telebotoan. Podioa Israelek (telebotoko irabazlea) eta Estoniak osatu zuten, Suedia eta Italia laugarren eta bosgarren amaitu zirelarik, hurrenez hurren.

Edizio honek hainbat estatistika interesgarri utzi zituen. Hasteko, irabazleak puntu gutxien lortu dituena da banatutako puntuazio-sistema erabiltzen denetik. Bestalde, hizkuntza-araurik ez dagoenetik, lehen aldia da kanten gehiengoa ingelesa ez den hizkuntza batean (guztiz edo partez) dagoela. Emaitzei dagokienez, edizio honetan hainbat herrialdek haien emaitzak hobetu zituzten: Albaniak inoiz izan duen teleboto altuena lortu du, eta Estoniak, Greziak eta Letoniak haien emaitzarik hoberena lortu dute2002,2013 eta2015etik, hurrenez hurren. Suitzak inoiz egon den ezberdintasunik handiena lortu zuen epaimahaien (2. postua, 214 puntu) eta telebotoen (azken postua, 0 puntu) artean. Finalerako sailkapenei dagokienez, nabarmenak dira Lituania eta Portugal, haien arrakastarik luzeenak baieztatu baitzituzten (5 final segidan), eta Danimarka eta Malta finalera pasa zirela lehen aldiz2019 eta2021etik, hurrenez hurren. Beste aldetik, Azerbaijan da edizio honen ondoren finalerdietan urte gehien segidan daraman herrialdea, hirurekin, haren inoizko posturik txarrena lortu zuelarik (azkenekoa finalerdian). Montenegrok ere haren inoizko posturik txarrena lortu zuen, haren finalerdian azkenekoz ailegatu baizen.

Kokalekua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2025eko lehiaketaBasilean (Suitza) egitekoa da, herrialdeak 2024ko lehiaketan lortutako garaipenaren ondoren, Nemok interpretatutako "The Code" abestiarekin. Hirugarren aldia izango da Suitzak lehiaketa antolatzen duena, aurretik 1956ko inaugurazio lehiaketarako eta 1989ko lehiaketarako egin baitzuen,Luganon etaLausanan hurrenez hurren. Lehiaketarako aukeratutako lekua 12.400 eserlekuko St. Jakobshalle da, barruko kirol eta kontzertu ekitaldietarako egoitza gisa balio duena. Arena Basel-LandschaftekoMünchenstein udalerrian dago, Basel-Stadteko mugaren ondo-ondoan.[1]

Messe eta Congress Center Basel gunean lehiaketarekin lotutako hainbat ekitaldi egingo dituzte. Bertan kokatuko dira Eurovision Auzoa, lehiaketako parte-hartzaileen eta tokiko artisten emanaldiak hartzen dituena, eta baita publiko orokorrarentzako zuzeneko ikuskizunen proiekzioak ere; EuroClub, lehiaketetako parte-hartzaileen jaialdi ofizialak eta emanaldi pribatuak hartzen dituena; eta "Alfonbra Turkesa" ekitaldia 2025eko maiatzaren 11n, non lehiatzaileak eta haien ordezkaritzak akreditatutako prentsaren eta zaleen aurrean aurkezten diren, eta, ondoren, inaugurazio-ekitaldia ematen den.[10] St. Jakob-Park-ek finalaren proiekzioa egingo du Eurovisioneko iraganeko artisten emanaldiekin batera, sarrera publikoarentzat kobratuta; estadioa zuzeneko emankizunean ere agertuko da.[11] Eurovision kalea Stäinevorstadten kokatuko da.[12][13]

Herrialde parte-hartzaileak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Eurovision Abesti Lehiaketan parte hartzeko hautagaitzak EBUko kide den emisore nazional bat behar du, lehiaketa Eurovision sarearen bidez jaso eta zuzenean nazio mailan emititzeko gai dena. EBUk lehiaketan parte hartzeko gonbidapenak igortzen dizkie kide guztiei.

2024ko abenduaren 12an, EBUk hasiera batean iragarri zuen 38 herrialdek parte hartuko zutela 2025eko lehiaketan. Horien artean dago Montenegro, bi urtez lehiaketatik kanpo egon ondoren itzultzeko prest dagoena.[2] 2025eko urtarrilaren 22an, Moldaviak bere erretiratzea iragarri zuen, eta, horrela, parte hartzen zuten herrialdeen kopurua 37ra murriztu zen.[3]

Leihaketan aurretik parte hartu duen bi artista itzultzear dira: Nina Žižić, 2013an Montenegro ordezkatu zuena Who See bikotearekin batera, eta Justyna Steczkowska,1995ean Polonia ordezkatu zuena. Hau artista beraren bi parte hartzeren artean inoiz izandako denborarik luzeena da: 1995eko finalaren eta 2025eko finalerdiaren artean zehazki 30 urte daude, biak maiatzaren 13an ospatu baitziren.[14]

HerrialdeaArtistaAbestiaHizkuntzaEuskarazko itzulpenaEgilea(k)
 AlbaniaShkodra Elektronike"Zjerm"AlbanieraSuaBeatriçe Gjergji, Kolë Laca
 AlemaniaAbor & Tynna"Baller"AlemanaTiro eginAlexander Hauer, Attila Bornemisza, Tünde Bornemisza
 ArmeniaParg"Survivor"Ingelesa,armenieraBizirauleaAlex Wilke, Armen Paul, Benjamin Alasu, Eva Voskanian, Joshua Curran, Martin Mooradian, Pargev Vardanyan, Thomas G:son
 AustraliaGo-Jo"Milkshake man"IngelesaIrabiakien gizonaAmy Sheppard, George Sheppard, Jason Bovino, Marty Zambotto
 AustriaJJ"Wasted love"IngelesaXahututako maitasunaJohannes Pietsch, Teodora Špirić
 AzerbaijanMamagama"Run with U"IngelesaZurekin korrika eginHasan Hayadar, Roman Zee, Sefael Mishiyev
 BelgikaRed Sebastian"Strobe lights"IngelesaArgi estroboskopikoakAmeerah Roelants, Billie Bentein, Seppe Herreman, Willem Vanderstichele
 DanimarkaSissal"Hallucination"IngelesaAluzinazioaChris Rhode-Frisk, Lina Spangsberg, Linnea Deb, Malthe Johansen, Marcus Winther-John, Melanie Wehbe
 Erresuma BatuaRemember Monday"What the hell just happened?"IngelesaZer arraio gertatu da?Charlotte Steele, Holly-Anne Hull, Julie Aagaard, Kes Kamara, Lauren Byrne, Sam Brennan, Thomas Stengaard, Tom Hollings
 EsloveniaKlemen"How much time do we have left"IngelesaZenbat denbora geratzen zaiguKlemen Slakonja, Maja Slatinšek, Ryan Small
 EspainiaMelody"Esa diva"GaztelaniaDiba horiAlberto Lorite, Melodía Ruiz Gutiérrez
 EstoniaTommy Cash"Espresso macchiato"Ingelesa,italieraEspresso MacchiatoTomas Tammemets, Johannes Naukarinen
 FinlandiaErika Vikman"Ich komme"FinlandieraBanatorChristel Roosberg, Jori Roosberg
 FrantziaLouane"Maman"FrantsesaAmaAnne Peichert, Tristan Salvati
 GeorgiaMariam Shengelia"Freedom"Georgiera, ingelesaAskatasunaBuka Kartozia, Keti Gabisiani
 GreziaKlavdia"Asteromáta"GrezieraBegi izardunakArcade, Klavdia Papadopoulou
 HerbehereakClaude"C'est la vie"Ingelesa, frantsesaBizitza daArno Krabman, Claude Kiambe, Joren van der Voort, Léon Palmen
 IrlandaEMMY"Laika party"IngelesaLaikaren festaEmmy Kristine Guttulsrud Kristiansen, Erlend Guttulsrud Kristiansen, Henrik Østlund, Larissa Tormey, Truls Marius Aarra
 IslandiaVÆB"RÓA"IslandieraArraun eginGunnar Björn Gunnarsson, Hálfdán Helgi Matthíasson, Ingi Þór Garðarsson, Matthías Davíð Matthíasson
 IsraelYuval Raphael"New day will rise"Ingelesa, frantsesa,hebreeraEgun berri bat altxatuko daKeren Peles
 ItaliaLucio Corsi"Volevo essere un duro"ItalieraGogorra izan nahi nintzenLucio Corsi, Tommaso Ottomano
 KroaziaMarko Bošnjak"Poison cake"IngelesaPozoi-tartaBas Wissink, Ben Pyne, Emma Gale, Filip Majdak, Marko Bošnjak
 LetoniaTautumeitas"Bur man laimi"LetonieraAlaitasunari abestiaAsnate Rancāne, Aurēlija Rancāne, Gabriēla Zvaigznīte, Laura Līcīte
 LituaniaKatarsis"Tavo akys"LituanieraZure begiakLukas Radzevičius
 LuxenburgoLaura Thorn"La poupée monte le son"FrantsesaPanpinak soinua igotzen duJulien Salvia, Ludovic-Alexandre Vidal
 MaltaMiriana Conte"Serving"IngelesaZerbitzatzenBenjamin Schmid, Matthew "Muxu" Mercieca, Miriana Conte, Sarah Evelyn Fullerton
 MontenegroNina Žižić"Dobrodošli"MontenegroeraOngi etorriBoris Subotić, Darko Dimitrov, Violeta Mihajlovska Milić
 NorvegiaKyle Alessandro"Lighter"IngelesaMetxeroaAdam Woods, Kyle Alessandro
 PoloniaJustyna Steczkowska"Gaja"Poloniera, ingelesa, proto-eslavieraAmalurraDominic Buczkowski-Wojtasek, Emilian Waluchowski, Justyna Steczkowska, Patryk Kumór
 PortugalNAPA"Deslocado"PortugesaAtzerriratutaJoão Lourenço Gomes, João Rodrigues, Diogo Góis, Francisco Sousa, André Santos, Guilherme Gomes
 San MarinoGabry Ponte"Tutta l'Italia"ItalieraItalia guztiaAndrea Bonomo, Edwyn Roberts, Gabry Ponte
 SerbiaPrinc"Mila"SerbieraMilaDušan Bačić
 SuediaKAJ"Bara bada bastu"Finlandiako suedieraHar ezazu sauna batAnderz Wrethov, Axel Åhman, Jakob Norrgård, Kevin Holmström, Kristoffer Strandberg, Robert Skowronski
 SuitzaZoë Më"Voyage"FrantsesaBidaiaEmily Middlemas, Tom Oehler, Zoë Alina Kressler
 TxekiaADONXS"Kiss kiss goodbye"IngelesaMusu, musu, agurAdam Pavlovčin, Adriano Lopes da Silva, George Masters-Clark, Ines Coulon, Lorenzo Calvo, Michaela Charvátová, Ronald Janeček
 UkrainaZiferblat"Bird of pray"Ukrainera, ingelesaTxori harrapariaValentyn Leshchynskyi, Danylo Leshchynskyi, Fedir Khodakov
 ZipreTheo Evan"Shh"IngelesaShhDimitris Kontopoulos, Elsa Søllesvik, Lasse Nymann, Linda Dale

Beste herrialde batzuk

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Andorran, Bosnia eta Herzegovinan eta Eslovakian[15][16] EBUko kide diren irratiek ez parte hartzea baieztatu zuten EBUk parte-hartzaileen zerrenda iragarri aurretik.[17][18] Mazedoniako MRT sareak herrialdea lehiaketara itzultzeko aukera aztertu zuen, Eurovision zaleen mezu elektroniko bati erantzunez, 2024ko urrian hori egiteko eskatuz; Ipar Mazedonia, azkenean, ez zen 2025eko parte-hartzaileen behin betiko zerrendan agertu.[19] Kosovoko RTK hedatzailearen zuzendari nagusi Shkumbin Ahmetxhekaj-ek gutun formal bat bidali zion EBUri 2024ko ekainean, Kosovok 2025ean lehiaketan debutatzeko gonbidapena eskatuz; hau EBUren Batzar Nagusiak baztertu zuen 2024ko uztailean.[20][21][22][23]

Diseinu bisuala eta eszenikoa

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2024ko abenduaren 16an, SRG SSRk 2025eko lehiaketarako arte tematikoa eta eszenografia aurkeztu zituen. Arte tematikoa, "Unity Forms Love" (Batasunak Maitasuna Eratzen Du) izenekoa, "Eurovision bihotzaren" kolore begiko miniaturetan eraikia dago, tonu erdiko pixelazio efektua emulatzeko antolatua, "Eurovision Abesti Leihaketak hau batutako eta ospatzeko batutako milioika lagun" sinbolizatuz.[24] Florian Wieder produkzio-diseinatzaile alemaniarrak eratu zuen bigarren urtez jarraian, eta, aurretik, zazpi lehiaketaren ikusgaiak diseinatu zituen. Suitzako mendietan eta hizkuntza-aniztasunean inspiratuta dago eszenatokia, ikus-entzuleen eremu iraunkorrean hedatzen den erdiko luzapen batek nabarmenduta eta LED arku batez inguratuta.[25][26]

Formatua

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

1. finalerdia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Lehen finalerdia 2025eko maiatzaren 13an izango da, 21:00etan.[27] Hamabost herrialde lehiatu ziren, eta horietaz gain, Espainiak, Italiak, Suitzak, eta "Munduko gainerako herrialdeek" bozkatu ziren.[28] Espainia, Italia eta Suitzak haien kantak ere antzeztu zituzten, Estonia, Belgika eta Kroaziaren kanten ondoren, hurrenez hurren.

Finalerdia dantzari, yodel kantari eta alphorn joleek ireki zute, Eurovisioneko kanta ohiak Tattoo (Suedia 2023), Arcade (Herbehereak 2019), Waterloo (Suedia 1974) eta The Code (Suitza 2024) bertsionatzen. Bi tarteko antzezpen egon ziren kanten ondoren: "Made in Switzerland", Hazel Brugger eta Sandra Studer aurkezleek kantatutako eta Suitzako estereotipo eta historiari buruzko musikala, 2024ko aurkezle Petra Mederekin batera; eta1988ko suitzar irabazle "Ne partez pas sans moi", 2024ko partaideek Marina Satti, Iolanda, Jerry Heil eta Silvester Beltek abestuta,Céline Dionen partezko bideomezu batekin batera.

2025eko Eurovision Abesti Leihaketako lehen finalerdiko partaideak
OrdenaHerrialdeaArtistaAbestiaPuntuakPostua
01 IslandiaVæb"Róa"976
02 PoloniaJustyna Steczkowska"Gaja"857
03 EsloveniaKlemen"How much time do we have left"2313
04 EstoniaTommy Cash"Espresso macchiato"1135
05 UkrainaZiferblat"Bird of Pray"1371
06 SuediaKAJ"Bara bada bastu"1184
07 PortugalNAPA"Deslocado"569
08 NorvegiaKyle Alessandro"Lighter"828
09 BelgikaRed Sebastian"Strobe Lights"2314
10 AzerbaijanMamagama"Run with U"715
11 San MarinoGabry Ponte"Tutta l'Italia"4610
12 AlbaniaShkodra Elektronike"Zjerm"1222
13 HerbehereakClaude"C'est la vie"1213
14 KroaziaMarko Bošnjak"Poison cake"2812
15Zipre ZipreTheo Evan"Shh"4411

2. finalerdia

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Bigarren finalerdia 2025eko maiatzaren 15ean izan zen, 21:00etan.[27] Hamasei herrialde lehiatu ziren, eta horietaz gain Alemaniak, Erresuma Batuak, Frantziak eta "Munduko gainerako herrialdeek" bozkatu zuten.[28] Alemania, Erresuma Batua eta Frantziak haien kantak ere antzeztu zituzten, Israel, Georgia eta Austriaren ondoren, hurrenez hurren.

Finalerdia Basileako eurovision zaleei buruzko aurkezpen batek ireki zuen. Antzezpenen ondoren, beste nazioarteko eurovision zaleei buruzko zati bat ere aurrera eraman zen. Bi tarteko antzezpen nagusi eman ziren: "On Time", suitzar hizkuntza-aniztasunaren aurkezpena eta herrialdeak denboraren bidez duen batasunari buruzko dantza interpretatiboa; eta2020ko kantei tributo bat, Gjon's Tears (Suitza), Destiny (Malta), Efendi (Azerbaijan) eta The Roop (Lituania) ordezkari ohien partez.

2025eko Eurovision Abesti Leihaketako bigarren finalerdiko partaideak
OrdenaHerrialdeaArtistaAbestiaPuntuakPostua
01 AustraliaGo-Jo"Milkshake Man"4111
02 MontenegroNina Žižić"Dobrodošli"1216
03 IrlandaEmmy"Laika Party"2813
04 LetoniaTautumeitas"Bur man laimi"1302
05 ArmeniaParg"Survivor"5110
06 AustriaJJ"Wasted Love"1045
07 GreziaKlavdia"Asteromata"1124
08 LituaniaKatarsis"Tavo akys"1036
09 MaltaMiriana Conte"Serving"539
10 GeorgiaMariam Shengelia"Freedom"2815
11 DanimarkaSissal"Hallucination"618
12 TxekiaAdonxs"Kiss Kiss Goodbye"2912
13 LuxenburgoLaura Thorn"La poupée monte le son"627
14 IsraelYuval Raphael"New day will rise"2031
15 SerbiaPrinc"Mila"2814
16 FinlandiaErika Vikman"Ich komme"1153

Finala

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

Finala 2025eko maiatzaren 17an izan zen, 21:00etan.[27] Hogeita sei herrialdek hartuko dute parte finalean: Suitza herrialde anfitrioia, "Bost Handiak", eta bi finalerdietako bakoitzeko hamar sailkapen onenak. Epaimahaia eta telebotoa duten hogeita hamazazpi herrialde parte-hartzaileek eta "Munduko gainerako herrialdeak" onlineko boto agregatuaren bidez parte hartzen ez duten herrialdeek bozkatuko dute finalean.Finala Nemok ireki zuen, danbor-tropa bat eta suitzar kanten nahaste batekin batera. Tarteko antzezpenetarako, zenbait suitzar ordezkari ohi agertu ziren, hala nola Paola Del Medico (1969,1980), Peter Reber (1971,1976,1979 eta1981), Luca Hänni (2019) eta Gjon's Tears (2020,2021), aurreko urteetako suitzako Eurovisioneko kanten nahasketa bat abesteko. Honetaz gain, ordezkari ohi eta bigarren postuak Käärijä (Finlandia, 2023) eta Baby Lasagnak (Kroazia, 2024) haien kanta berria "Eurodab" aurkeztu zuten, eta Nemok haren kanta berria "Unexplainable" ere.

OrdenaHerrialdeaArtistaAbestiaPuntuakPostua
1Norvegia NorvegiaKyle Alessandro"Lighter"8918
2Luxenburgo LuxenburgoLaura Thorn"La poupée monte le son"4722
3Estonia EstoniaTommy Cash"Espresso Macchiato"3563
4Israel IsraelYuval Raphael"New Day Will Rise"3572
5Lituania LituaniaKatarsis"Tavo akys"9616
6Espainia EspainiaMelody"Esa diva"3724
7Ukraina UkrainaZiferblat"Bird of Pray"2189
8Erresuma Batua Erresuma BatuaRemember Monday"What the Hell Just Happened?"8819
9Austria AustriaJJ"Wasted Love"4361
10Islandia IslandiaVæb"Róa"3325
11Letonia LetoniaTautumeitas"Bur man laimi"15813
12Herbehereak HerbehereakClaude"C'est la vie"17512
13Finlandia FinlandiaErika Vikman"Ich komme"19611
14Italia ItaliaLucio Corsi"Volevo essere un duro"2565
15Polonia PoloniaJustyna Steczkowska"Gaja"15614
16Alemania AlemaniaAbor & Tynna"Baller"15115
17Grezia GreziaKlavdia"Asteromata"2316
18Armenia ArmeniaParg"Survivor"7220
19Suitza SuitzaZoë Më"Voyage"21410
20Malta MaltaMiriana Conte"Serving"9117
21Portugal PortugalNapa"Deslocado"5021
22Danimarka DanimarkaSissal"Hallucination"4723
23Suedia SuediaKAJ"Bara bada bastu"3214
24Frantzia FrantziaLouane"Maman"2307
25San Marino San MarinoGabry Ponte"Tutta l'Italia"2726
26Albania AlbaniaShkodra Elektronike"Zjerm"2188

Erreferentziak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
  1. ab«Basel will host Eurovision Song Contest 2025» Eurovision.tv (European Broadcasting Union (EBU)) 30 August 2024.Aipuaren errorea: Invalid<ref> tag; name "2025HostCityOK" defined multiple times with different content
  2. ab (Ingelesez) Eurovision 2025: 38 broadcasters participating in Basel. European Broadcasting Union 12 December 2024.Aipuaren errorea: Invalid<ref> tag; name "38Broadcasters" defined multiple times with different content
  3. ab (Errumanieraz) Ultima oră! Republica Moldova nu va participa la Eurovision 2025. Teleradio-Moldova (TRM) 22 January 2025.Aipuaren errorea: Invalid<ref> tag; name "Moldova" defined multiple times with different content
  4. (Ingelesez) Israel's participation in Eurovision 2025 divides European audiences. 2025-05-16 (kontsulta data: 2025-05-29).
  5. (Ingelesez)«Eurovision 2025: Politics, scandals and front-runners – DW – 05/16/2025» dw.com (kontsulta data: 2025-05-29).
  6. «Beste behin, Israelen inguruko polemika nagusitu da Eurovision jaialdian» Argia (kontsulta data: 2025-05-29).
  7. (Gaztelaniaz)«Del "interrumpimos la emisión" en Bélgica a arrasar en el televoto: así fue la polémica participación de Israel en Eurovisión 2025» LaSexta 2025-05-18 (kontsulta data: 2025-05-29).
  8. (Ingelesez)«Eurovision winner wants Israel excluded from 2026 contest over Gaza war» Reuters 2025-05-22 (kontsulta data: 2025-05-29).
  9. (Gaztelaniaz)«Pedro Sánchez exige la expulsión de Israel de Eurovisión como se hizo con Rusia tras invadir Ucrania» ELMUNDO 2025-05-19 (kontsulta data: 2025-05-29).
  10. Txantiloi:De-CHThommen, Isabelle. (4 September 2024). «So gross wird der Basler ESC: WC für 62'000 Franken, 700 Freiwillige und Party ohne Ende» Basler Zeitung.
  11. (Ingelesez)«Arena plus» Eurovision.tv (EBU) 20 January 2025.
  12. (Ingelesez)Bird, Lisa. (30 August 2024). «Basel reveals more locations for Eurovision 2025» ESCXTRA.com.
  13. (Italieraz)Dammacco, Beppe. (31 August 2024). «Eurovision 2025: investimento da 35 milioni di Franchi e Arena Plus, i dettagli dietro la scelta di Basilea» Eurofestival News.
  14. (Ingelesez)Lahav, Doron. (8 December 2024). «Nina Žižić Will Represent Montenegro at Eurovision 2025 With 'Dobrodošli'» ESCBeat.
  15. (Ingelesez)Granger, Anthony. (8 April 2024). «Slovakia: RTVS Will Not Participate in Eurovision 2025 Due to Budget Cuts» Eurovoix.
  16. (Ingelesez)Jiandani, Sanjay. (12 August 2024). «Slovakia: STVR will not participate at Eurovision 2025» ESCToday.
  17. (Ingelesez)Jiandani, Sanjay. (26 June 2024). «Andorra: RTVA will not compete at Eurovision 2025» ESCToday.
  18. (Ingelesez)Jiandani, Sanjay. (17 July 2024). «Bosnia & Herzegovina: BHRT will not participate at Eurovision 2025» ESCToday.
  19. (Ingelesez)Granger, Anthony. (30 October 2024). «North Macedonia: MRT Program Council to Discuss Eurovision 2025 Participation» Eurovoix.
  20. (Albanieraz)«RTK aplikon që të ftohet në Eurovizion 2025» Radio Television of Kosovo 12 June 2024.
  21. Stephenson, James. (13 June 2024). «Kosovo: RTK Requests Invitation to Eurovision 2025» Eurovoix.
  22. (Albanieraz)Limani, A.. (9 August 2024). «Kërkesa e RTK-së për pjesëmarrje në Eurovision merr përgjigje negative» Zëri.
  23. Stephenson, James. (9 August 2024). «Kosovo: Application for Eurovision 2025 Rejected» Eurovoix.
  24. (Ingelesez)«Eurovision 2025: Visuals, stage and ticketing info revealed» Eurovision.tv (EBU) 16 December 2024.
  25. Erni, Adrian. (16 December 2024). Eurovision Song Contest 2025: stage design, visual and audio identity, partners and ticketing revealed. SRG SSR.
  26. (Ingelesez)Dijk, Sem Anne Van. (16 December 2024). «Eurovision 2025: Contest Stage & Branding Revealed» Eurovoix.
  27. abc«Eurovision Calendar 2025» Eurovision.tv (European Broadcasting Union (EBU)) 13 March 2019.Aipuaren errorea: Invalid<ref> tag; name "calendar" defined multiple times with different content
  28. ab (Ingelesez)«Eurovision 2025: Semi-Final Draw results» Eurovision.tv (EBU) 2025-01-28.Aipuaren errorea: Invalid<ref> tag; name ":8" defined multiple times with different content

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=2025eko_Eurovision_Abesti_Lehiaketa&oldid=10304108"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp