| 2023ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian | |
|---|---|
| Mota | hauteskunde multzoa |
| Data | 2023komaiatzaren 28a |
←2019 | |
| Herrialdea | Espainia |
| Nongo eskumenen mende | Hego Euskal Herria |
| Osatuta | |
| Hego Euskal Herriko udal eta foru hauteskundeak |
| 1979 |1983 |1987 |1991 |1995 |1999 | 2003 |2007 |2011 |2015 |2019 |2023 |
2023ko udal eta foru hauteskundeak Hego Euskal Herrian2023komaiatzaren 28an egin zirenAraba,Bizkai etaGipuzkoako batzar nagusietan,Nafarroako Parlamentuan,Hego Euskal Herriko udalerrietan etaNafarroa Garaikokontzejuetan.
2023ko Nafarroako Parlamenturako hauteskundeakNafarroako Parlamentuko 50 diputatuak aukeratzeko hamargarren hauteskundeak izan ziren[1].
Nafarroako Parlamentua 50 legebiltzarkideek osatzen dute eta haien hautaketa Nafarroako hauteskunde araudiak zehazten du, 1986ko azaroaren 17ko foru legearen bidez. Lege horrek argi uzten du Nafarroako hauteskundeetan hautesbarruti soil bat baino ez dagoela, lurralde osoa bere gain hartzen duena. Gainera, botoen % 3 baino gutxiago lortzen duen alderdiak ezin du eserlekurik lortu. Hauteskunde horien deialdia Nafarroako lehendakariari dagokio.[2]
2023ko hauteskundeetara 11 hautagai aurkeztu ziren, bakoitzaalderdi politiko edokoalizio politiko baten buru. Aurreko hauteskundeetako hautagai-kopuru bera da; hala ere, alderdi batzuk artean aurkeztu ziren, baina oraingoan ez dira hautagai gisa agertzen. Koalizio politiko berriak ere badaude, bereizita aurkeztu ziren alderdiak biltzen dituztenak eta,2019arekin alderatuta, beste koalizio batzuk desagertzen direnak.

EAEko batzar nagusietako ahaldunak aukeratzeko sistemaD´Hondt legea jarraituz egiten da. Hau da, lurralde historiko bakoitzahautesbarruti kopuru jakin batean banatzen da (ikus eskuineko irudia) eta haietako bakoitzari ahaldun kopuru jakin bat dagokio, hauteskunde-deialdia egiten denean zehazten dena. Hauteskunde-deialdiaahaldun nagusiak egin behar du eta erakunde haietako hauteskundeen datak zein epeak udal hauteskundeen berak izaten dira.[3]
| Lurraldea eta aurreko legealdiko diputatu nagusia/presidentea | Hautagaiak |
|---|---|
Ramiro Gonzalez Vicente (EAJ-PNV) | |
| 2023ko udal hauteskundeak Hego Euskal Herriko hiriburuetan | ||||
| Alderdiak | Gasteiz | Bilbo | Donostia | Iruñea |
|---|---|---|---|---|
| PP | Ainhoa Domaica | Esther Martínez | Borja Corominas | Carlos García Adanero |
| -- | -- | -- | Cristina Ibarrola | |
| -- | -- | -- | Fernando Sesma | |
| Beatriz Artolazabal | Juan María Aburto | Eneko Goia | -- | |
| -- | -- | -- | Koldo Martínez | |
| Maider Etxebarria | Nora Abete | Marisol Garmendia | Elma Saiz | |
| Garbiñe Ruiz Noriega | Ana Viñal | Víctor Lasa | Txema Mauleón | |
| Rocío Vitero | María del Río | Juan Karlos Izagirre | Joseba Asiron | |