Movatterモバイル変換


[0]ホーム

URL:


Edukira joan
WikipediaEntziklopedia askea
Bilatu

2016ko Turkiako estatu-kolpe saiakera

Wikipedia, Entziklopedia askea
2016ko Turkiako estatu-kolpe saiakera
Data2016kouztailaren 15etik2016kouztailaren 16ra
LekuaAnkara,Istanbul,Marmaris etaMalatyaEkintza ez hain bortitzak eta atxiloketak herrialdean zehar
EmaitzaArrakastarik ez

Gertakizun aipagarriak

    • Turkiako parlamentua bonbardatuta.
    • Ankarako Presidentearen Jauregi bonbardatuta.
    • Gerra-legea ezarria.
    • Kolpea ia menperatuta erresistentzia gune batzuk izan ezik.
Gudulariak
TurkiaTurkiako Bake Batzordea
TurkiaTurkiako Gobernua
Buruzagiak
Akın Öztürk


  • Recep Tayyip Erdoğan
  • Binali Yıldırım
  • Hulusi Akar jenerala
  • Umit Dundar jenerala (Lehen Armadako komandantea)
Galerak
104 militar hilda

2,839 militar atxilotu (5 jeneral eta 29 koronel)

Sikorsky helikoptero bat lurrera botata

41 polizia

2 militar

47 herritar hilda194–265 hildako

1,110–1,440 zauritu

2016kouztailaren 15eanTurkianRecep Tayyip Erdoğan presidentea boterik kentzeko asmoz burutu zenestatu-kolpe saiakera izan zen. KolpeaTurkiako indar armatuen militar talde batek eman zuen,Ankara etaIstanbul hartuz.

Saiakerak hirurehun hildako inguru utzi zituen eta mila zauritu baino gehiago. Ankaran, Turkiako Parlamentua eta Presidentearen Jauregia bonbardatuak izan ziren. Horrez gain, tiro hotsak entzun ziren Ankara eta Istanbuleko aireportu nagusien inguruan. Gobernuko kiderik atxilotu ezta zauritu egin omen ez zenez, gobernuak berak antolatutako ekintza izan zitekeen susmoa zabaldu zen. Oposizioko alderdiak saiakeraren aurka agertu ziren eta Turkian zein nazioartean erantzuna ez zen aldekoa izan.Europar Batasunak,NATOk etaAmerikako Estatu Batuek, beste batzuen artean, Turkiako erakundeak eta hautetsitako gobernua errespetatzera deitu zuten.

Egunean bertan Erdoğan presidenteak jendea deitu zuen kalean kolpearen aurka agertzeko. Uztailaren 16anBinali Yıldırım lehen ministroak egoera "guztiz kontrolpean" zegoela adierazi zuen eta saiakera "Turkiako demokrazian orban beltz bat" bezala izendatu zuen. Saiakera ostean gobernuak 2,839 atxiloketa burutu zituen.

Gertakizunak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]

2016ko uztailaren 15ean, gaueko 11etan (bertako ordua), hegazkin militarrak ikusi ziren Ankara gainetik hegan, eta Instanbuleko Fatih Sultan Mehmet eta Bosforoko zubiak itxi zituztenAnatoliatikEuroparako norabidean. Soldatuek Bosforoko zubia kolpea salatzeko gurutzatzen saiatu den lagun talde baten kontra tiro egin zuten, hildakoak eta zaurituak eraginez.

TurkiakoBinali Yıldırım lehen ministroak esan zuen ekintza "aginte-katetik kanpo hartu zela" eta "legez kanpoko saiakera" bat izan zela "militar talde batek" boterea eskuratzeko. Partaideek "garesti ordainduko" zutela esan zuen. MilitarrekHulusi Akar Estatu Nagusiko Burua bahitu zuten.

Gaueko 9etan militarrak Ankaran dauden Turkiako telebista publikoaren (TRT) eraikinen barruan zeudela jakinarazi zuen Reutersek. Militarrek kontrola hartzerakoan, "herriaren segurtasuna babesteko" Turkia "bake batzorde" batek zuzentzen zuela esan zuten, "gobernuak lege eta demokrazia sekularra hondatu baizituen". Azkenean TRTko emisioa eten zen.

Kanpo estekak

[aldatu |aldatu iturburu kodea]
Autoritate kontrola

"https://eu.wikipedia.org/w/index.php?title=2016ko_Turkiako_estatu-kolpe_saiakera&oldid=9237458"(e)tik eskuratuta
Kategoriak:
Ezkutuko kategoriak:

[8]ページ先頭

©2009-2025 Movatter.jp