2006ko Italiako GiroaItzuli Handi honen 89. edizioa izan zen.2006komaiatzak 6 eta 28 artean ospatu zen, 21 etapatan banatutako 3553 kilometroko ibilbidea eginez, garailea izan zenIvan Bassok, bataz beste, 38,262 kilometro orduko abiaduran bete zituenak. ItzuliaBelgikakoSeraing herrian hasi etaMilanen amaitu zen.
LasterketaBelgikakoValonia eskualdean hasi zenBigarren Mundu Gerra amaitzean gertatu zen migrazioa omenduz, non 300.000 italiar baino gehiago hango ikatz meatzetara lan bila joan ziren. Era berean, Giro honek1956an gertatu zenBois du Cazierreko meatze hondamendian hildako 136 italiarren heriotza oroitzeko balio izan zuen.
Ivan Basso italiarra, hiru etapa irabazi zituena eta 8. etapatikmaglia arrosa izan zena, izan zen edizio honen dominatzaile argia, sailkapen nagusian bigarrena izan zenJosé Enrique Gutiérrezi bederatzi minutu baino gehiago ateraz.2001 eta2003ko edizioen garailea izan zenGilberto Simonik osatu zuen podiuma.
Juanma Garate izan zen etapa bat irabazi zuen euskaldun bakarra, itzulia amaitzeko bi egun falta zirela, sailkapen nagusian 7. amaituz eta mendiko sailkapena ere irabaziz. Puntukako sailkapenaPaolo Bettinirentzat izan zen,intergiroarenaPaolo Savoldellirentzat eta taldekakoaPhonakentzat.
11. etapako banakako erlojupekoaJan Ullrichek irabazi zuen, baina TASak bi urteko zigorra jarri zion dopinagatik. Honen ondorioz, etapa horretako garaipena Ivan Bassorentzat izan zen.
17. etapa aldatua izan zen, hasierako kilometroak aldatuz eta helmuga 6 kilometro lehenago jarriz, ondorioz, "Plan de Corones"en goiko zati gogorrera iritsi ez zelarik.
Giro honetanPuerto Operazioa deituriko doping auziarekin lotutako zenbait gertaera gertatu ziren. Gertaera hauek ulertzeko funtsezkoak izango zirenGuardia Zibilak auziari buruzko bere txostenean erakutsitako informazio eta frogak (lasterketan zehar grabatuak izan ziren telefonozko elkarrizketa adierazgarriak barne). Dopingaren aurkako Puerto Operazioaren lehen berriak2006komaiatzak 23an jakin ziren (atxiloketen eguna), hau da, Italiako Giroaren azken astean, eta italiar itzulia "maiatzeko jaialdia" bezala identifikatua izan zelaEufemiano Fuentesi eta bere laguntzaileei kendutako dokumentazioan. Gainera, doping sareko postaria zen Alberto Leónek, atxilotu zuteneanmaiatzak 22an, Giroa ospatzen ari zen bitartean, datatua zegoenMilanerako hegazkin txartel baten egiaztagiria zuen aldean.
Erregistroetan lortu zen 65 dokumentuanmaiatzean ospatzen den jaialdiko partehartzaile eta laguntzaile zerrenda bat zegoen, non, Alberto León etaAlessandro Kalcez gain (laguntzaileak garraio lanetan), bitxia bada ere, lasterketa arrazoi bitxiengatik utzi edo itzulian ekitaldi bikaina izan zuten beste bost txirrindulari zeuden.