1 Formula (ingelesez,Formula One),F1 izenez ere ezagutzen dena, auto-lasterketa lehiaketa bat da. Lasterketa hauetako bakoitzariSari Nagusi deritzo eta horiek biltzen dituena1 Formulako Munduko Txapelketa. Lasterketak kale-zirkuituetan edo horretarako bereziki sortutako zirkuituetan ospatzen dira.
Erabiltzen diren kotxeak aurkitun diren azkenengo teknologiak dituzte, etaautomobilen teknologia horiek limitatu daude arau tekniko baten arabera; 1 formulan aurkitutako aurrerapen batzuk ere lagungarriak izan dira gaur egun kalean aukitzen diren kotxeen nahiz segurtasuna nahiz beste hainbat alderditran obetzeko, adibide bezala disko balaztak aurkitu daiutezke. Txapelketa honen lasterketak ospatzen diren zirkuitoak normalean ere hiriaren errepidearen parte dira edo izan ziren iraganean.
1950eko 1 Formulako denboraldia izan zen nolabait 1 Formula mordernoaren hasiera, non parte hartu zuten gaur egungo talde ezagun batzuk:Ferrari,Alfa Romeo etaMaserati. Denboraldi horietan parte hartutako beste eskuderiak ordeskatuak izan dira haibat garaipen lortu dituzten beste batzuengatik. Esaterako,McLaren,Lotus,Renault etaWilliams, hauekKonstruktoreen Txapelketa Mundiala irabazi duten noizbait.
1946. urtean,Bigarren Mundu Gerraren ostean, lau lasterketa ofizial besterik ez ziren ospatu. Sari nagusi hauen arauakBigarren Mundu Gerra baino lehen ezarri ziren baina hainbat urte behar izan ziren guztiz aurautegia bukatzeko eta azkenik,1947. urtean AIACR-aAutomobileko Federazio Nazionala izena hartu zuen, gaur egun ezaguna den "FIA" izenarekin. Federazio honek1949. urteko denboraldiaren amaieran adierazi zuen hurrengo denboraldirako besta makina bat sari nagusi nazional bilduko zituela1 Formula1 Formulako Gidarien Txapelketa Mundiala sortzeko helburuarekin. Bestalde, ezin izan zuten lortu eta bai1952. urteko bai1953. urteko denboraldietan oraindik ere Formula 2ko kotxeak erabili zituzten arazo ekonomikoak zirela eta. Hurrengo denboraldietan puntuazio taula bat ezarri zen eta zazpi lasterketak onartu ziren Txapelketa Mundiala osatzeko. Txapelketako lehenengo lasterketaMaiatzak 13eanSilvertoneko Zirkuituan,Erresuma Batuan.
LehenengoSari NagusiaSilverstoneko Zirkuituan1950. urtean ospatu zen etaGiuseppe Farinaitaliarra izan zen irabazlea, gainera, bere taldekideari (Juan Manuel Fangioargentinarra) irabazi egin zion1950eko 1 Formulako denboraldia. Bestalde, Fangio txapelketa irabazi zuen1951,1954,1955,1956 eta1957. urteetan. Bere bost garaipenAlberto AscariFerrariko gidaria moztu zion bi txapelketa bi urte jarraietan irabaziz. Historiako atal honetan ere ikusi egin zirenStirling MossBritainia Handiako gidaria bezalakoak, non oso gidari hona zen baina ez zuen lortu Txapelketa Mundiala irabaztea. Gaur egun, Britainian Moss inoiz txapelketa irabazi ez zuen gidaririk honena bezala ezagutzen da.
Alfa Romeo,Ferrari,Masserati etaMercedes Benz izan ziren automobilen fabrikatzaile nagusiak non gerra aurretik ere oso garratzitsuak izan ziren. Hasierako denboraldietan erabili zituzten gerra aurreko kotxe modeloak, adibidez,Alfa Romeo 159.1952ko eta1953ko txapelketetan erabili izan zenFormula 2-ko aurautegia, kotxe tamaina nahiz pontetzialki txikiagoak. 1 Formulako Txapelketa Mundiala berriro hasi zenean gerra ondoren motoreak 2,5 litrokoak ziren, eta1954eanMercedes-Benz-ek aurkeztu egin zuenW196. Kotxe hau haibat teknologia berri ekarri zituen eta hurrengo bi txapelketak nabarmenki irabazi zituen.
| Posizioa | 1950-1959(*) | 1960 | 1961-1990 | 1991-2002 | 2003-2009 | 2010-2018 | 2019-orain (**) |
|---|
| 1º | 8 puntu | 8 puntu | 9 puntu | 10 puntu | 10 puntu | 25 puntu | 25 puntu |
| 2º | 6 puntu | 5 puntu | 6 puntu | 6 puntu | 8 puntu | 18 puntu | 18 puntu |
| 3º | 4 puntu | 4 puntu | 4 puntu | 4 puntu | 6 puntu | 15 puntu | 15 puntu |
| 4º | 3 puntu | 3 puntu | 3 puntu | 3 puntu | 5 puntu | 12 puntu | 12 puntu |
| 5º | 2 puntu | 2 puntu | 2 puntu | 2 puntu | 4 puntu | 10 puntu | 10 puntu |
| 6º | - | 1 puntu | 1 puntu | 1 puntu | 3 puntu | 8 puntu | 8 puntu |
| 7º | - | - | - | - | 2 puntu | 6 puntu | 6 puntu |
| 8º | - | - | - | - | 1 puntu | 4 puntu | 4 puntu |
| 9º | - | - | - | - | - | 2 puntu | 2 puntu |
| 10º | - | - | - | - | - | 1 puntu | 1 puntu |
* Lasterketa bakoitzean buelta bizkorrena lortzen zuen gidariak 1 puntu irabazten zuen, denboraldi haietan.
* * Lasterketa bakoitzean buelta bizkorrena lortzen duen gidariak 1 puntu irabazten du, lehen hamar posizioetan bukatuz gero.
1 Formulako Mundu Txapelketa irabazi duten gidariak| Gidariak | Txapelketak | Urteak | Garaipenak | Podioak |
|---|
Michael Schumacher | 7 | 1994-1995, 2000-2004 | 91 | 155 |
Lewis Hamilton | 7 | 2008, 2014-2015, 2017-2020 | 105 | 202 |
Juan Manuel Fangio (†) | 5 | 1951, 1954-1957 | 24 | 35 |
Alain Prost | 4 | 1985-1986, 1989, 1993 | 51 | 106 |
Sebastian Vettel | 4 | 2010-2013 | 53 | 122 |
Max Verstappen | 4 | 2021-2024 | 71 | 127 |
Jack Brabham (†) | 3 | 1959-1960, 1966 | 14 | 31 |
Jackie Stewart | 3 | 1969, 1971, 1973 | 27 | 43 |
Niki Lauda (†) | 3 | 1975, 1977, 1984 | 25 | 54 |
Nelson Piquet | 3 | 1981, 1983, 1987 | 23 | 60 |
Ayrton Senna (†) | 3 | 1988, 1990-1991 | 41 | 80 |
Alberto Ascari (†) | 2 | 1952-1953 | 13 | 17 |
Jim Clark (†) | 2 | 1963, 1965 | 25 | 32 |
Graham Hill (†) | 2 | 1962, 1968 | 14 | 36 |
Emerson Fittipaldi | 2 | 1972, 1974 | 14 | 35 |
Mika Häkkinen | 2 | 1998-1999 | 20 | 51 |
Fernando Alonso | 2 | 2005-2006 | 32 | 106 |
Giuseppe Farina (†) | 1 | 1950 | 5 | 20 |
Mike Hawthorn (†) | 1 | 1958 | 3 | 18 |
Phil Hill (†) | 1 | 1961 | 3 | 16 |
John Surtees (†) | 1 | 1964 | 6 | 24 |
Denny Hulme (†) | 1 | 1967 | 8 | 33 |
Jochen Rindt (†) | 1 | 1970 | 6 | 13 |
James Hunt (†) | 1 | 1976 | 10 | 23 |
Mario Andretti | 1 | 1978 | 12 | 19 |
Jody Scheckter | 1 | 1979 | 10 | 33 |
Alan Jones | 1 | 1980 | 12 | 24 |
Keke Rosberg | 1 | 1982 | 5 | 17 |
Nigel Mansell | 1 | 1992 | 31 | 59 |
Damon Hill | 1 | 1996 | 22 | 42 |
Jacques Villeneuve | 1 | 1997 | 11 | 23 |
Kimi Räikkönen | 1 | 2007 | 21 | 103 |
Jenson Button | 1 | 2009 | 15 | 50 |
Nico Rosberg | 1 | 2016 | 23 | 57 |
Lando Norris | 1 | 2025 | 11 | 44 |
* Letra lodiz ageri diren gidariak oraindik ere Munduko Txapelketan parte hartzen ari dira