1988ko Udako Olinpiar JokoakHego Koreako hiriburu denSeulen ospatu ziren,irailak 17 etaurriak 2 artean. UdakoOlinpiar Jokoen XXIV. edizioa izan zen. Bertan, 8.465 kirolarik parte hartu zuten, ordurarteko errekorra zena, 159 herrialde, 23 kirol eta 237 probatan ordezkatuz.
Joko hauen antolakuntza,1981ean, Seuli eman zitzaionean, Hego Korea, diktadurapean zegoen herrialdea zen, baina nazioarteko presioaren ondorioz, hauteskundeetara deitzea lortu zuen. Jokoen antolakuntza,Ipar Korearekin banatu nahi izan bazituen ere, azken herrialde honek, parte hartzeari uko egin zion,Kuba,Etiopia etaNikaraguak lez. Hala eta guztiz ere, aurreko bi olinpiar jokoetako nazio guztiak batuta baino nazio gehiagok parte hartu zuten joko hauetan.
Alemania berriz nazio bakar bat izan aurretik jokatu zen Olinpiar Jokoen azken edizioa izan zen.
Maskota,Hodori izan zen, korear tradizioetako tigre mitiko bat.
- Jamaikan jaio etakanadar nazionalizatutakoBen Johnsonek, 100 metroko proba irabazi zuen, gainera, munduko errekorra ezarriz, baina, antidoping kontrolean, positibo eman eta kaleratua izan zen, 100 metroko proba horretan, hortaz, garaileaCarl Lewis izan zelarik
- Carl Lewisek, 100 metroko urre horretaz gain, luzera jauzikoa ere irabazi zuen.
- Tenisa berriz agertu zen egitarau olinpikoan,1928tik. Gainera, kirol honetako kirolari profesionalak onartu ziren. Miroslav Mecir txekiarra gizonezkoetan etaSteffi Graf alemaniarra emakumezkoetan, izan ziren banakako garaileak.
- Naim Suleymanoglu turkiarrak, 6 munduko errekor eta 9 olinpiar gainditu zituen gau bakar bateanhalterofilian.
- Sergei Bubkak irabazi zuen urreapertika jauzian, 6 metroko jauzi batekin, honela, errekor olinpiko berri bat ezarriz.
- Igeriketan,Matt Biondik, zazpi domina lortu zituen, 50 metro, 100 metro, 4x100 erreleboak, 4x200 estilo librean eta 4x100 estiloetan urrea, 100 metro tximeleta estiloan zilarra eta brontzea 200 metro estilo libran.
- Kristin Otto ekialdeko alemaniarrak, sei urre irabazi zituen igeriketako 50 metro eta 100 metro libreetan, 100 metro bizkar estiloan, 100 metro tximeleta estiloan, 4x100 estilo librean eta 4x100 estiloetan. Lehenengo aldiz emakume batek irabazi zituen sei urre Olinpiar Joko berean.
- Janet Evans igerilariak, berriz, 400 eta 800 metro libreetan eta 400 metro estilotan, hiru urre irabazi zituen.
- SESBek eman zuen sorpresa futbolean,Brasilen aurka urrea irabaziz.Romario izan zen goleatzaile nagusia.
- Saskibaloian, sorpresa,AEBen kanporatzea izan zen, finalerdietan, lehenengo aldiz.SESBen kontra jokatu zuen partidu horretan.Arvydas Sabonis izan zen saskibaloiko izarra.
- Boxeoan,Kanada nabarmendu zen, pisu astunen mailan,Lennox Lewisen garaipenarekin, finalean, Riddick Bowe estatubatuarra garaitu zuelarik. Handik urte batzuetara, Lennox Lewis munduko txapeldun izango zen, bainaErresuma Batua ordezkatuz.